Pages

2012/02/28

"ERATU eta KEU AGIRRETXEA KONTZERTUAN"

Eratu taldea 2010eko bukaera eta 2011ko hasieran sortu zen. Taldearen ideia nagusia Unai (Laia, Sortuz) gitarjole/abeslariak eta Aitor (Laia, Joxpa, Garden, Tuboskapi, Kemen Lertxundi, Axular 3.0...) baterijoleak osatu zuten eta berehala abestiak konposatzen hasi ziren. Handik hilabete eskasera Joseba (Xasta) baxujoleak eman zion forma taldeari bere sarrerarekin. Beren lehen lan luzea atera berri dute 2011an eta rock gogorra doinu melodikoekin uztartzen dute. Gurean CDko kanten moldaketa akustikoa aurkeztera datoz.

KEU AGIRRETXEA
Greziar etimologiaren arabera, musika alosien, hau da, musen artea da; adierazpen ezagun batek dioen bezala, piztiak baretzen dituen artea ere bada; are gehiago gaur egun bizi dugun garai honetan. Herritarrengandik hain gertu, badirudi zenbaitek ikuspegia galdu eta doinu bakoitzaren ostean dagoen lana ez dutela behar bezala balioesten.
Keu Agirretxeak ordea (Ondarroa, 1973), badaki ez dela musikarik entzulegorik gabe eta baita estimatzen zaituen hori, zaindu beharra daukazula ere.
Ez da pirateriari aurreratu eta bere lanak, interesa duen ororen eskura eta dohain uzten duen lehena, ezta azkena ere izango. Baina Keu-ren motibazioa, askoz apalagoa da: “Nere jarraitzaileei opari bat egin nahi izan diet” dio.
Urte eta erdiko etenaldiaren ostean, bere beste proiektua den Uek rock taldea, errepideetara itzuli da. Urtarrila eta ekaina artean, Euskal Herriko aretoak doinu elektriko eta distortsionatuz zeharkatuko dituzte. Hau dela eta, Denbora vs. kantuak izena izango duen bigarren diskoa akustiko honen grabaketa “inoiz baino luzeagoa izango da”. Etxean duen estudioan grabatuko baititu Keu-k, azaroan argitaratuko den diskoaren 10 abestiak.
Hilero, grabatutako abestia myspace.com/keuagirretxe web orrian entzungai izango da, eta jarraitzaile sutsuenek grabazioan zehar idatzitako egunerokoa irakurtzeko beta izango dute. Zuregana abiatzen naiz, zintzilik dagoen bakarkako lehen abestiak, bere lehen diskoaren ildoa jarraitzen du, Une akustikoa gitarra xamurrez lagundutako ahots doinu goxoak, giro “lasai” bat sortuaz.
Ez dauka abesti hauekin “meloso” (gogaikarri) itxura ematearen beldurrik. “Alde batetik Uek fazeta daukat eta bestetik akustikoa. Gainera egiten dudanarekin pozik banago beldur horiek ez didate loa kentzen”. Musikari polifazetiko honen hitzek harritu egiten gaituzte, bere influentzia nagusiak zeintzuk diren aitortzen digun bitartean “nere alaba, emaztea, familia eta lagunak”. Baliteke greziar horiek zioten alosiak, hauek izatea.

ESTILOAK
Etsaiak-etik Uek-era
Etsaiak, Fjörd eta Uek taldeetan ibilia, eta bakarka ere aritu da Keu Agirretxea. Trash, rock, akustikoa… estilo asko, “ikasten jarraitzeko” kolore musikal ugari. Konposatzerakoan riff kañeroa bilatzen duela dio, eta diskoa akustiko hauekin xamurtasuna.
Keu-k Mikel Arakistain, Uek-eko baxujolea izan du alboan, bere sorkuntza akustikoa aurkeztu duen agertoki guztietan. Hauetako kontzertu bi, Donostiako Doka Kafe Antzokian eta Durangoko Plateruenan emandakoak, diskoa berriarekin batera banatuko den DVDan argitaratuko dira. “Interneten entzun daitezkeen abestiak remasterizatu gabe daude, diskoan soinua hobea izango da”.
Diskak argitalpen mugatua izango du, eta jarraitzaile esklusibistei zuzendua dago. Diseinua era berezan zainduko da, eta bakarkako abesti onenak DVDan gozatu ahal izango dira. Hauek ez dira bere lehen albumera mugatuko; diskoa grabatzen hasi aurretik zuzenean maiz jo izan dituzten abestiak dira.
Hamarkada honetan Gaztelupeko Hotsak disketxearekin lan egin du Keu-k. “Disketxea ados egon da abestiak interneten esekitzearekin. Ekoizpena baino lehenagoko promozio gisa, hau da, erakaragarritasun gisa ulertu dute”
Argi dago beraz, Keu denboren hotsera garatzen doala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario