Pages

2011/09/26

EUSKARA ATSEGIN DUT!


AEK-k, euskaltegietako matrikulazio kanpainarekin batera, mintzapraktika programetarako kanpaina berria jarri du abian Atsegin dut! lemapean. Horrenbestez, 11-12 ikasturtean mintzapraktika programa batean parte hartu nahi duten guztiek eman dezakete izena jada Euskal Herrian diren 90tik gorako egitasmoren batean. Mintzapraktika programetan edozeinek har dezake parte, berdin dio euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko ikaslea izan. Kanpaina honetan azpimarratu nahi dena zera da; euskara harreman sareak sortzeko tresna ere badela. "Atsegin dut!" esamoldea interneteko sare sozialekin lotzen dugu nahitaez. Baina sare sozial birtual hauetaz gain, euskara praktikatzea aurrez aurreko harreman sareak sortzeko era egoki bat izan daiteke. Benetako sare sozialak, alegia. Atsegin duzu?

2011/09/14

AEK-k hitza ematen dizu




AEK zugandik hurbil dago, zure etxetik oso gertu. Euskal Herri osoan aurkitu ahal gaituzu, herrialde guztietan zabaldutako ehun ikasgu ingurutan. Hemen aurkituko duzu zure ikastetxe, lantoki edo etxetik hurbilen duzun euskaltegia, eta bertan, euskara ikasten lagunduko dizun irakasle talde prestu eta prestatua.




Anima zaitez eta eman izena lautadako AEKn:

945300408

663024371