Pages

2017/05/30

HIRI MARGOATUAREN SEKRETUAK

 Maiatzeko azken igandea igarotzeko  plan ezin hobea proposatu genien Lautadako Berbalagun eta Gasteizko Mintzalagunei.  Gasteizko alde zaharra apaintzen duten horma-irudiak benetan ederrak izateaz gain, badute hainbat istorio kontatzeko eta bidaia koloretsu horretan murgildurik ibili ginen 11etatik aurrera.

12 dira hiriaren txokorik xarmangarrienak apaintzen dituzten margolanak. Guk 10 ikusi genituen eta horietan gai ugari landu direla jakin genuen: elkarbizitza, genero berdintasuna, komikia,  maitasuna, zientiza eta jakintza,...
Benetan dibertigarria izan zen horietan ezkutatuta dauden barraskiloak, katuak eta abarrak aurkitzen saiatzea. Amaitzeko, Dazz tabernara joan ginen eguzkitan freskagarri bat edatera, ikusi eta ikasitakoaz berba egin genuen bitartean.

2017/05/23

KOSMETIKA JANGARRIA


 Kosmetika jangarria tailerrean parte hartu zuten lagunak lotsati samarrak dira eta ez dute argazkietan atera nahi baina ederto pasa genuen larunbatean. Egunerokoan, gure gorputzak barrutik eta kanpotik garbitzeko eta toxinak kanporatzeko trikimailu ugari ikasi genuen, eta garrantzitsuena, naturak eskaintzen diguna erabiliz eta haren erritmoak errespetatuz. Zukuak, batidoak, ukenduak, tonikoak nola egin azaldu zigun Dawak eta hasiak gara praktikan jartzen ikasitakoa!!!



2017/05/15

UDAN ERE PRAKTIKATU ETA BIZI

Dagoeneko ekin diogu udan Praktikatu eta Bizi jarduteko izen emateari.

 Zabalik dago udako mintzalagun, mintzakide edo berbalagun taldeetan apuntatzeko epea, ekainaren 15ra arte.
Ikasturtea amaitzearekin batera, mintzapraktika talde batzuk desagertu egiten dira; beste batzuk, aldiz, partaide berriak hartu eta birsortu egiten dira. Horietakoren batean parte hartu nahi baduzu, zure herriko euskaltegian izena eman edo bete fitxa hau.