Pages

2017/02/24

HIPOPRESIBO TAILERRA, MUNDIALA!!!

Goizeko 10:00etan Balerdi fisioterapia zentroan bildu gara hipopresiboak zer diren ikasteko. Ainara eta Aixona izan ditugu gidari eta barre artean aritu gara postura eta arnasketa oinarri dituen teknika honen nondik norakoak ezagutzen.
ESKERRIK ASKO PARTE-HARTZAILEEI ETA BALERDI FISIOTERAPIAKO NESKEI!!!!

2017/02/20

DULANTZIKO FAMILIA EUSKALDUNAK INAUTERIETARAKO PREST

Goizeko 11:00etan eman genion hasiera Dulantziko Kultur Etxean Gurasolagun tailerrari.

Euskara ikasten ari diren amak eta bere alabak bildu ziren kartulina eta arrautza kutxa oinarri hartuta, maskara  ederrak sortzeko.

Zein polita den gurasoak eta ondorengoak euskaraz sortzen eta gozatzen ikustea!!!!


2017/02/02

KORRIKA URTEMUGA FESTA!!!!!


Idatzi beharreko testua:
Autobusa antolatuta. Agurainen 11:50ean, Autobus geltokian. Izena emateko: www.korrika.eus- en eta autobusa erreserbatzeko lautada@aek.eus edo 639563904 telefonora deituta. ANIMATU!