Pages

2016/02/22

GORA LAUTADAKO BERBALAGUNAK! ALEAko erreportajea

 Otsailaren 12an, ALEAko Anakoz Amenabar kazetariak bisita egin zigun Lautadako berbalagun egitasmoaren inguruan aritzeko. Solasaldi horretan aipatutakoarekin erreportaje bat prestatu eta argitaratu dute! Kasu honetan, Aguraingo ostiral eguerdiko taldekideekin bildu bazen ere, 64 lagun dihardute Araia, Dulantzi eta Agurain herrietan eta horiei guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu gure pasaia euskalduntzen laguntzeagatik! GORA LAUTADAKO BERBALAGUNAK


http://alea.eus/araba/1455814734956

2016/02/19

ARRIGORISTARA OTSAILAK 28, IGANDEA!!!!!!!!


 Otsailaren 28an, Arrigorristara ibilalditxoa antolatu dugu Berbalagunok.
Aurreko kartelean data gaizki jarri genuen, barkaguzue!!
10:30ean Aguraingo autobus geltokian elkartuko gara baina nahi izanez gero, 11:00etan opakua portuko aparkalekuan bilduko gara.

ANIMA ZAITEZTE ETA EMAN IZENA lautada_berba@aek.eus helbidean edo 607 628342 telefonoan

2016/02/01

LAUTADAKO EUSKARAREN AGENDA: OTSAILA


MENDIXURREKO PARKE ORNITOLOGIKORA BISITA

Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, atzo, Mendixurreko parke ornitologikoa ezagutzera joan ginen Lautadako berbalagun eta gurasolagunak. 40 lagun inguru bildu ginen eta Igor gidariaren eskutik gure inguruan bizi diren hegaztiak ezagutzeko parada izan genuen. Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi baita parkeko Igorri ere!
Hurrengo irteera otsailaren 28an izango da, Arrigoristara ibilbidetxoa egingo dugu hain zuzen ere. Izena eman nahi baduzu, idatzi lautada_berba@aek.eus helbidera edo deitu 607 628342 telefonora.
Zatoz gurekin inguruko txokoak ezagutzera euskara praktikatzen duzun bitartean!

Aurkezpena euripean
Behatokira bidean

Talde argazkia