Pages

2013/06/21

TRUKE AZOKA


TRUKE AZOKA
Euskal literatura eta musika, arropa, apaingarriak, jostailuak,...
Erabiltzen ez duzun hori aldatzeko aukera paregabea!

NOIZ:Ekainak 23
NON: Andra Mari Plazan
ORDUA: 12:00etatik 14etara


ANTOLATZAILEA:Berbalagun eta Gurasolagun egitasmoak


2013/06/10

BADATOR 15 ORDU EUSKARAZ!!!!

“Iraganean beltz, gaur amets, bihar baietz”

Maiatzaren 15ean burutu den "Agurainen 15 ordu euskaraz" egunaren lehenengo edizioak euskarari eta euskararen erabilerari bultzakada goxo-berria eman dio. Azken hamarkadetan euskara berreskuratzeko bidean egindako esfortzu eta emandako urratsak asko eta onak izan diren arren, egun honetan zera adierazi dugu: BAIETZ! Euskararen bidean aurrera egingo dugula eta euskararen erabileraren aldeko erronkari eutsi egingo diogula! Erronkaz beteriko bide honetan ezinbestekoak dira denon konpromisoa, parte hartzea eta ilusioa euskarak urrats berriak eman ditzan. Baietz hau ere lortu!!. (56 argazki)
01
1
Lurra, hizkuntza eta herria, gure izaera euskaldunaren lekuko.
02
2
Goizean goizetik trikitia, motorrak berotzen.
03
3
Txalapartaren mintzoa: ttakun-ttakun, esna hadi Agurain! Baietz 15 ordu euskaraz!
04
4
Lope de Larrea ikastolako haurren abesbatzak ederki egin zion aurre eguraldi kaxkarrari eta bere kantuez giroa alaitu.
05
5
Korrika hasi baino lehen, indarberritzeko... txokolate bero-beroa!
06
6
Aguraindarroooook! Aguraindarroooook! Aspaldiko ohiturari eutsiz irakurri zigun Oihanak bandoa goizeko 9:30etan
07
7
AEK-ko ordezkariek eman zioten hasiera egun osoan Aguraingo udalerrian zehar ibili zen Korrikari.
08
8
Bertso eskolako kideak kazetari lanetan, Txindurri irratian, zein baino zein berritsuago!
09
9
Literatura txokoan Lazarragaren testuak irakurri zituzten, besteak beste.
10
Puzzle erraldoia Oriamendin: Iraganean beltz, gaur amets, bihar baietz!
11
68 urte, 168 kilometro, 168 lekuko aldaketa irribarrerik galdu gabe. Aupa Jone!
12
Heldu da umeen txanda. Denok altxorraren bila!
13
Eta txikienak plazan, margoketan. Artista sena handia daukagu Agurain alde honetan, bai horixe!
14
Badoa puzzlea gutxinaka, eta eguzkia ere hasia dugu keinuka.
15
Euskarari mezu biribilak idazteko aukera ere izan genuen horretarako prestatutako gurpil honetan.
16
Irakurzaleak jo eta su, isildu gabe, irakurketan.
17
Altxorraren bila ibili ondoren txontxongiloak. Ederki pasa zuten eguna gaztetxoenek ere!
18
Lurzorua irristakor bazegoen ere, ez ziren beldurtu gazteak eta gogoz ekin zioten elkarren arteko lehiari!
19
Zapata takoidunak jantzita ez da erraza ondo ibiltzea!
20
Maldan behera beti errazago, baina...
21
Hauek bai sasoia! Animo mutilak!
22
Horrela baita nik ere!
23
Baietz traktorea Oriamendiraino igo!
24
Guri kaskoan zerbait sartuz gero... egin egiten dugu!
25
Aupa gazteak! Ez daukazue parekorik!
26
Musika eskolako gazteek talde euskaldunen bertsioak jo zituzten tenperatura pixka bat igotzeko, eta baita lortu ere!
27
Gure sukaldari trebeak! Sekulako bazkaria prestatu ziguten! Aupa zuek!
28
Eguerdia heldu orduko berotu da giroa. Baina, hau ez da posible! Furgoneta barruan bost lagun eta bakarra korrika?
29
Sorgina, Porrero, eta Argitxo ere etorri ziren umeekin jolastera.
30
Kalejiran dantzan eta saltoka Porrero, Sorgina eta Argitxorekin.
31
Aiba! Ez dago tokirik! Baina guk ere mezu biribila idatzi nahi dugunez, hementxe jarriko dugu (Maialen Lujanbiok aurtengo txapelketan, azken agurrean botatakoa): “herri hau sortzen segi dezagun euskaratik eta euskaraz”
32
Jo Ta Fa munduko txarangarik martxosoena ere bertan izan zen bazterrak alaituz, nola bestela!
33
Bazkaltzeko ordua iritsi da. Ezin kabitu San Juan plazako Olbean. Kristoren hotza, baina baita kristoren bazkaria eta giroa ere!
34
Goxo-goxo, epeletan, mus txapelketa azkarra jokatu zuten Ortzi tabernan.
35
Euskararen aldeko aldarrikapenak denetik izan zuen, baita adar-deia ere!
36
Borobil handia egin eta denok dantzara! Irakasle ona dugu Ainhoa eta ederki irakasten dizkigu dantza pausu berriak.
37
Jira eta buelta, zorabiatu arte.
38
Goazen San Jorgera, herri kirolak ikustera! Beti txarangak lagunduta, noski!
39
Saltsa guztietako perrexila ere ezin falta! Hi haiz hi, Alfredo!
40
Hauek ere ez dira, ez, makalak! Aupa neskak!
41
Aguraingo mutil sendoak lastoa garraiatzen, apustuak eta giroa gori-gori!
42
Eta txaranga atzetik, animatu nahian edo...
43
Zer ikusi hura ikasi, txikiak ere ez ziren atzera gelditu!
44
Eta irratian elkarrizketak, mahai inguruak... etenik gabe. Musikari gazteei entrebista egiteko txanda.
45
Bertso-pilota frontoi zaharrean. Gorri ala urdin? Biek irabazi omen zuten, nola ote?
46
Lau pilotariak pilota-jokoan eta bi hauek bertso-jokoan. Unai eta Oihanek ederki egin zuten bere komentarista lana.
47
Hori duk eta! Eguraldia etsai, baina jo ta su pilotan! Hori da sasoia, hori!
48
Musika ere ezin falta horrelako jai batean. Etxeko musikariak izan genituen oholtzan, luxuzkoak!
49
Txistulariak ere etxekoak, nola ez! Aupa neskak!
50
Arratsaldeak aurrera egin ahala, guztiok dantzan. Ameskua ahizpak beti bezain alai!
51
Futbolin partida. Dibertigarria, benetan! Borroka latzaren ondoren, azkenean 1 eta 0 egin zuten.
52
Erronkaz betetako egun honetan banakoa dantzatzen ere erronka izan genuen, baita lortu ere!
53
Soinu-teknikari lanak, kantuan gero... Ez zuten lan makala egin gure musikari gazteek! Eutsi horri, Unai!
54
Irratiko azken txandan umeei egin zien entrebista Nagorek. Gustura aritu ziren beren kontuak irratian azaltzen.
55
Eta 15 orduren buruan... Korrikaren amaiera. Baina... Non dago helmuga? Suziri hauek erangidako kea besterik ez dut ikusten!
56
Korrikako lekukoaren barruan zegoen mezua atera eta irakurri egin zigun Ainitzek Aguraingo euskalgintzaren izenean: “Iraganean beltz, gaur amets, bihar baietz”, Agurainen Euskaraz bizitzeko eskubidea, gure hizkuntza erabiltzeko eskubidearen aldarrikapena.
Copyright 2009 . Gure helbidea: Agurain.org - Agurain 01200 - Araba (Euskal Herria) e-posta administrador@agurain.org