Pages

2017/03/28

Helduoi ere ipuinak gustatzen zaizkigu!!


Ostiralean, istorio hunkigarri eta barregarriak entzuteko aukera paregabea izan genuen Asparreneko liburutegian. Itziar Rekalde ipuin kontalari Gasteiztarrak inguratzen gaituenaz ahaztu eta hitzen bitartez bidaiatzera gonbidatu gintuen. Maitasuna, txikitako abenturak eta pasioaren bideetan barrena galduta ibili ginen ilundu arte.
Eskerrik asko Itziar!!

2017/03/09

ARAIAKO ITURBURURA IRTEERA


Atxipi mendi taldeak antolatuta, eta Kromletx kooperatibako lagunekin batera ingurumen hezkuntza irteera proposatzen dizuegu, ARAIAKO ITURBURURA. Irteera oso erraza da , ume txikiekin egiteko modukoa.
Martxoaren 19a, igandean, goizeko 10.00etan Araiako autobus geltokian elkartuko gara eta bertan egongo dira zain Atxipi mendi taldekoak.
Izena emateko, idatzi mezu bat lautada_berba@aek.eus  helbidera edo 607 628 342 telefonora honako datuok zehaztuz:
Izen-abizenak
Zenbat lagun joango zareten (haur eta helduak).

Izena emateko azken eguna martxoaren  15a.