Pages

2015/05/18

Udan ere praktikatu gurekin!


Ikasturtea amaitzearekin batera, mintzapraktika talde batzuk desagertu egiten dira; beste batzuk, aldiz, partaide berriak hartu eta birsortu egiten ditugu. Zure taldea horietakoa bada, edo orain arte gure programetan parte hartzerik izan ez baduzu, udan ere gurekin praktikatzeko aukera zabaldu nahi dizugu. Eman izena zure herriko euskaltegian, euskara zerbitzuan edo bete fitxa hau Azken eguna, ekainaren 19a.

Bide batez, gogoratu AEK-k badituela praktikatzeko bestelako eskaintzak; barnetegi arruntak, familiarekin joatekoak edota udako ibiltariak. Horien berri AEKren webgunean daukazu.

2015/05/11

MINTZA EGUNA 2015


GURE IMAGINARIOA KANTAGINTZAREN BITARTEZ

Hitzaldi-kantaldia

Maiatzaren 14a arratsaldeko  7etan  

ZABALARTE - AGURAIN


Euskal Herriaren historiari idazle eta musikariek
         
egindako irakurketa da.
Herriaz, hizkuntzaz, identitateaz, askatasunaz, maitasunaz…
Orreagatik hasi eta gaur egunera arte idazle eta musikarien artean sortutako kantak.

Rafa Rueda kantaria
Gotzon Barandiaran idazlea