Pages

2015/10/30

LAUTADAKO EUSKARAREN AGENDA: AZAROA


FAMILIAN EUSKARAZ JOLASEAN! Izena emateko epea zabalik

Egitasmo honetan familiak elkarrekin euskaraz jolasean jarriko dira, bai
haurrak,
baita
gurasoak
ere.
Urtxintxa
Eskolako
dinamizatzaileak
euskarazko jolas eta abestiak erakutsiko dizkie eta praktikan jarriko dituzte.
Helburua da jasotzaileek euskaraz jolasteko baliabideak eskuratzea
egunerokotasunean erabiltzeko eta familia barneko eta familien arteko
euskarazko harremana indartzea.
Ordu eta erdiko saio ludikoa izango da, gozamenaren bidez eta presiorik
gabe landuko da hizkuntza.

Helburuak
-  Familia barneko eta familien arteko euskarazko harremana indartzea.
- Familiei euskaraz jolasteko eta abesteko baliabideak eskaintzea.
- Euskararen transmisioan eragitea.
- Herrian eta hirian euskara kalera ateratzea.

2015/10/27

ARABAKO MINTZALAGUN, BERBALAGUN ETA MINTZAKIDEEN TOPAKETA, ARDO ARTEAN

ARABAKO MINTZALAGUN, BERBALAGUN ETA MINTZAKIDEEN TOPAKETA, ARDO ARTEAN


Ikasturteari hasiera ezin hobea emateko, Arabako Mintzalagunen topaketa antolatu dugu datorren AZAROAREN 21ean, beraz, gorde zuen agendetan data hau! 
Eskuernagan (Arabar Errioxa) elkartuko gara, eta bertan hainbat ekintza egin ostean (zehazteke), Candido Besa upategian bazkalduko dugu. Mintzalagun berriak eta beteranoak, hangoak eta hemengoak... elkartzeko aukera bikaina izango da. 

* Non? Eskuernagan (Candido Besa upategian)
* Noiz? Azaroaren 21ean, larunbata
* Egun pasako irteera izango da. Goizez atera eta arratsaldez itzuli. Autobusez joango gara.



MENUA

-Patatak txorizoarekin
-Saiheskiak
-Postrea

*Alergikoentzat eta barazkijaleentzat aukera desberdinak egon daitezke. 

Badakigu irrikitan zaudetela, baina mementoz ezin dizuegu informazio gehiago eman... 



Dagoeneko izena eman nahi duzula? informazio gehiago jaso nahi duzula?

Bidali mezu bat lautada_berba@aek.org helbidera edo deitu 607 628 342 telefono zenbakira.
 

2015/10/26

FOTOKOLEKO IRABAZLEAK!

zorionak

ARIADNA MURGUIALDAYK IRABAZI DU FOTOKOLEKO ARGAZKI LEHIAKETA
ZURE SARIA LAUTADAKO AEKN JASO DEZAKEZU GOIZEKO 10:00etatik 12:00etara EDO ARRATSALDEKO 19:00etatik 21:00etara

Errigora, Nafarroa hegoaldeko euskara eta bertako ekoizleak babesteko ekimena

Errigora Euskal Herria lurzoru eta elkarlana lanabes dituen proiektuak ‘Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka’ udazkeneko kanpaina abian jarri du.
Errigora Nafarroa hegoaldeko “zona no vascofona” izendatua du ardatz eta bere helburuak dira, bestea beste; eskualde honetako produktuei Euskal Herriko plazan bidea ematea, elikadura subirautza bultzatzea eta horrekin batera, “zona no vascofona”ko euskalgintzari bultza ekonomikoa ematea. Horretarako, hango produktuak Euskal Herrian zabalduz, etekin ekonomikoaren zati bat zonalde horretako euskalgintzara bideratzen da.
Udazkeneko kanpaina hau AEK, Sortzen eta Ikastolen Elkartea eta Zazpiak Bat Harreman Sarearen elkarlanaren emaitza da. Horrez gain, ekimena sare erara funtzionatzen duenez, Euskal Herriko txoko ezberdinetako herritarrek, udalek eta enpresek ere laguntza emango dute.

Errigora saskia
errigora_saskiaLotearen osagaiak: Olio botila bi (bat ekolojikoa), 3 piper poto (bat ekologikoa) , Potxak , Kardoa, Borraja, Orburuak, 2 zainzuri lata, Tomate-pikillo saltsa (ekologikoa) eta Barazki krema (ekologikoa).

Saskiaren salneurria: 50 euro (saski berdina merkatuan erosi ezkero ere 50 eurotako salneurria izango luke. Alabaina, kasu honetan herritarren lan bolondresak egindako bitartekaritzak, %25 euskarari bideratzea errealitate bihurtzen du).

Eskaria egiteko azken eguna: AZAROAK 14 
Eskaria LAUTADAKO AEKn egin ahal duzu eta saskia bertan jasoko duzu.

NON DAUDE AGURAINGO EUSKALDUNAK?


Euskalduna zara?Ondo moldatzen zara euskaraz eta ikasten ari denari laguntzeko prest zaude?
Astean behin biltzen diren Berbalagun taldeetan parte hartuz,euskara ikasten ari direnei lagunduko diezu.

OSTEGUNEATAN 15:00etan biltzen diren ikasleek zure laguntza behar dute. Anima zaitez eta eman izena Lautadako AEKn edo 607628342 telefonoan.


Partaide guztiek abantailak eta deskontuak izango dituzte:>

- AIZU aldizkaria AIZU! aldizkariaren urte osoko harpidetza (10 zenbaki) merkeago. Harpidetza arrunta 29 euro, mintzapraktika partaideentzat 23 euro
- BERRIA egunkaria BERRIA egunkariak %50eko deskontua eskaintzen du asteburuetarako harpidetzan
- ARGIA astekaria, Urte osokoan %25eko deskontua eta bestela hilean behineko harpidetza 41 euro
Udako Euskal Unibertsitatea UEUko ikastaroetan %25eko deskontua