Pages

2017/11/24

FAMILIA TAILERRAK DULANTZIN, ZATOZ!!!

Gaur, Dulantziko Kultur Etxean izango dugu Jostabi elkarteko Biki gure sema-alabekin jolasteko baliagarriak izan daitezkeen baliabideak eraskuten. Ez galdu aukera eta etorri!!!

2017/11/20

GAZTAREN ZAPOREA

Aurreko larunbatean, egun eguzkitsua iluntzen hasi orduko, Eginoko herrira abiatu ginen Lautadako berbalagunak. Eginoko gazta museoan zain zegoen Garazi, txikitatik ardi artean ibili den neska gazte eta jatorra.


Lehenengo, gazta egiteko erabili izan diren tresnak eta teknikak ezagutu genituen bigarren solairuan daukaten museoan. Leku txiki,gozo eta xarmagarri honetan artzainaren eta gaztaren munduan bidaia benetan interesgarria egiteko parada izan genuen.



Lehengo eta gaurko errealitateak oso desberdinak badira ere, helburua etxean ekoiztutako gazta egitea izaten jarraitzen du, ahalik eta gehien errespetatuz animaliak eta ingurua.



Amaitzeko, hiru gazta mota dastatu genuen: naturala, ketua eta gaztazarra!

2017/10/24

LAUTADAKO EUSKARAREN KOMUNITATEA

2017ko urriaren 19an LAUTADAKO EUSKARAREN KOMUNITATEA aurkeztu zen. Lautada euskalduntzeko bidean gaude!! Biba gu!!!

2017/10/11

urriaren 19an, ETORRI, Lautadako Euskararen Komunitatea sortzera goaz

2016an GUK75 ekimenean euskara erabiltzeko erraztasunak eman zenuen zure kolektibo, komertzio, elkarte edo erakundean.
Zu gabe ez zen posible izango Agurainen lortu zen euskara erablitzeko giroa.
ESKERRIK ASKO

2018an beste pausu bat eman nahi dugu. Eta horretarako LAUTADAKO EUSKARAREN KOMUNITATEA osatu nahi dugu

URRIAREN 19A, 
osteguna, 
19:00etan, 
Aguraingo udaletxeko 2.solairuko aretoan.

NORTZUK?
Lautadako 56 herrietako eragile sozialak konbokatuta gaude, baita nahi duten herritarrak ere. 


ZERTARAKO? 
2018ko azaroan, LAUTADAN 11 EGUN EUSKARAZ ekimena martxan ipini nahi dugu,
Lautada mailan koordinatu nahi dugu eraginkorragoa izateko.
Bilera honetan erabakiko dugu ea Lautada mailan egin ahal dugun.
Argazki kolektibo potente bat egingo dugu.
Bakoitzak bere inguruan eragiteko arloak identifikatuko ditugu.

ZERGATIK?
Euskaraz bizi nahi dugulako. Ekimen honen bitartez Lautadan euskara erabiltzeko aukera zabal bat sortuko dugu, ohitura linguistikoetan eragingo dugu. (Agurainen 75 Ordu Euskaraz ekimenarekin egin genuen bezala)

Lautadako herri batekoa bazara, talde/kolektibo arduradun bazara eta Lautadako herritarra bazara... ETORRI

Denok batera eraginkorragoak gara

2017/09/19

PRAKTIKATU ETA BIZI, izena emateko kanpaina


Gaurtik aurrera, zabalik dago Euskal Herri osoko mintzalagun, berbalagun, mintzakide edota gurasolagun taldeetan izena emateko epea.

Astean behin tabernan gustura mintzatzeko elkartzen den herritar taldea, bizikleta hartuta txangoa elkarrekin egiten duten lagunak, etab. Ekimen arrakastatsuak dira; izan ere, bermatuta dago hainbat helburu erdiesteko aukera: euskaltegian ikasitakoa praktikatu, euskaraz egiteko plaza eskaini euskaldun orori, zuzeneko bidea izan inguruko euskaldunak harremanetan jartzeko... eta, batez ere, abagune aparta eskaini gustura egoteko eta aisialdiaz gozatzeko.

Mintzapraktika egitasmo berriak herriz herri aurkeztuko dira gaurtik aurrera. Ikasturte honetan, gainera, herri gehiagotan sortuko dira taldeak, euskararen erabilerak indarra hartzen jarrai dezan.
2017-18 ikasturtean mintzapraktika programaren batean parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena Euskal Herrian osatuko diren 100dik gorako egitasmoren batean. Horretarako, euskaltegietara, euskara-elkarteetara edota euskara-zerbitzuetara jo dezakete, edota  izena emateko fitxa bete.

2017/06/05

Agurainen 75 Ordu Euskaraz ekimenaren bideo dokumentala

Aguraindarren testigantzekin, antolatzaileen adierazpenekin, antzezpenekin eta Aguraingo irudi ederrekin osatu dute bideoa.
2018ko azaroan aktibazio olatu handi bat etorriko omen da Euskal Herrira. Agurainen, aguraindarrak aktibatzeko asmoz, 2016ko azaroan egin zuten Agurainen 75 Ordu Euskaraz ekimena.
Ekimena autogestionatua eta autofinantzatu izan bazen ere, Arabako Foru Aldundiak proposatuta eta diruz lagunduta, ekimena azaltzeko bideo dokumental bat ekoiztu dute, hogei minutukoa. Mikel Ezkerro eta Anton Mimentza dira egileak. Aguraindarren testigantzak, antolatzaileen adierazpenak, antzezpen batzuk eta Aguraingo irudi ederrez osatu dute dokumentala.
Ekainaren 1ean Agurainen aurkeztu zuten bideoa. Harrera beroa izan zuen, 50 lagun inguru elkartu baitziren proiekzioan. Bideoa ikusi ondoren, egileen azalpenak eta herritarren bizipenak, oraingo beharrak eta iritziak trukatu zituzten ondorengo solasaldian.


https://www.youtube.com/watch?v=KCMaWAu-7zM

2017/05/30

HIRI MARGOATUAREN SEKRETUAK

 Maiatzeko azken igandea igarotzeko  plan ezin hobea proposatu genien Lautadako Berbalagun eta Gasteizko Mintzalagunei.  Gasteizko alde zaharra apaintzen duten horma-irudiak benetan ederrak izateaz gain, badute hainbat istorio kontatzeko eta bidaia koloretsu horretan murgildurik ibili ginen 11etatik aurrera.

12 dira hiriaren txokorik xarmangarrienak apaintzen dituzten margolanak. Guk 10 ikusi genituen eta horietan gai ugari landu direla jakin genuen: elkarbizitza, genero berdintasuna, komikia,  maitasuna, zientiza eta jakintza,...
Benetan dibertigarria izan zen horietan ezkutatuta dauden barraskiloak, katuak eta abarrak aurkitzen saiatzea. Amaitzeko, Dazz tabernara joan ginen eguzkitan freskagarri bat edatera, ikusi eta ikasitakoaz berba egin genuen bitartean.

2017/05/23

KOSMETIKA JANGARRIA


 Kosmetika jangarria tailerrean parte hartu zuten lagunak lotsati samarrak dira eta ez dute argazkietan atera nahi baina ederto pasa genuen larunbatean. Egunerokoan, gure gorputzak barrutik eta kanpotik garbitzeko eta toxinak kanporatzeko trikimailu ugari ikasi genuen, eta garrantzitsuena, naturak eskaintzen diguna erabiliz eta haren erritmoak errespetatuz. Zukuak, batidoak, ukenduak, tonikoak nola egin azaldu zigun Dawak eta hasiak gara praktikan jartzen ikasitakoa!!!



2017/05/15

UDAN ERE PRAKTIKATU ETA BIZI

Dagoeneko ekin diogu udan Praktikatu eta Bizi jarduteko izen emateari.

 Zabalik dago udako mintzalagun, mintzakide edo berbalagun taldeetan apuntatzeko epea, ekainaren 15ra arte.
Ikasturtea amaitzearekin batera, mintzapraktika talde batzuk desagertu egiten dira; beste batzuk, aldiz, partaide berriak hartu eta birsortu egiten dira. Horietakoren batean parte hartu nahi baduzu, zure herriko euskaltegian izena eman edo bete fitxa hau.

2017/04/26

ALTXA KOPLA HORI!


BELDURRAREKIN JOLASEAN ipuin kontaketa saioa


Saio hauetako ipuinak beldurrezkoak baino beldurrari buruzkoak izango dira. Ez dira beldurra ematekoak beldurrak kentzekoak baizik, ipuin hauetan ikusiko ditugulako beldurrei aurre egiteko modu desberdinak. Denok garelako zerbaiten beldur, normala da. Garrantzitsuena beldur hauei kontra egiten jakitea da, gure barneko munstro eta sorginen kontra borroka egiteko bide egokiak izatea. Eta izutzen gaituenaren kontrako errekurtsorik onena, ezbairik gabe, irudimena da.

2017/03/28

Helduoi ere ipuinak gustatzen zaizkigu!!


Ostiralean, istorio hunkigarri eta barregarriak entzuteko aukera paregabea izan genuen Asparreneko liburutegian. Itziar Rekalde ipuin kontalari Gasteiztarrak inguratzen gaituenaz ahaztu eta hitzen bitartez bidaiatzera gonbidatu gintuen. Maitasuna, txikitako abenturak eta pasioaren bideetan barrena galduta ibili ginen ilundu arte.
Eskerrik asko Itziar!!