Pages

2018/09/17

IZAN ZAITEZ BERBALAGUN!

 
Lautadan, zabalik dago izena emateko epea  berbalagun edota gurasolagun taldeetan sartzeko.

Denetarik dago aukeran: astean behin tabernan elkartu gustura eta lasai hitz egiteko, Kirolaz eta Naturaz gozatzera joan, mintzodromoetan parte hartu, bizikleta hartuta lagunarteko txangoak egin, gurasolagunetan aritu... Denetan sentituko zarete primeran, nork bere helburua beteko duelako seguru: euskara-eskoletan ikasitakoa praktikatzeko abagunea, jende askorekin euskaraz egiteko aukera, inguruko euskaldunekin harremanetan hasteko modu zuzena... Hori guztia egongo da, bai eta askoz gehiago ere: parada bikaina da pozik ibiltzeko eta aisialdian ondo pasatzeko.


Beraz, 2018-19 ikasturte honetan parte hartu nahi baduzu Lautadako berbalagun egitasmoan, jadanik eman dezakezu izena. Aski duzu zeure inguruko euskaltegi edota euskara-zerbitzuetara  jotzea, edota izena emateko fitxa hau betetzea. Telefonoz egiteko aukera ere badago 607 628 342 zenbakira deituta.