Pages

2015/12/21

Lautadako AEKko ikasle, irakasle eta Berbalagunen afaria!

Abenduaren 18an,  2015 urteari agur esateko afaria antolatu genuen Lautadako AEK osatzen dugunok, Ederto jan genuen eta kopa edan bitartean eztarriak berotzen hasi ginen!  Gaueko c1 taldeak bertsoak  prestatu zituen eta hau da berbalagunei kantatutakoa. ESKERRIK ASKO!

Zuek daramazue
garrantzitsuena,
txalupetan bezala
euskararen lema.
Meritu handia da
berbalagunena,
horregatik zuentzat
txalo beroena



URTE EUSKAHALDUN ON!


2015/12/16

EUSKARAREN ASTEA LAUTADAN: ARGAZKIAK

Euskararen egunean ekintza ugari antolatu ziren Lautadan eta horietako batzuen argazkiak bildu ditugu zuekin elkarbanatzeko. Euskarak 365 egun behar dituelako, lanean jarraituko dugu lotsarik gabe euskaraz bizi gaitezen!
ESKERRIK ASKO EKINTZETAN PARTE HARTU DUZUENOI!
Barrundiako Bertso-afaria

Bertso saioa Agurainen

Dantza Aguraingo kiroldegian

Erdaldun berrien kluba Zabalarten

Eriz magoa Dulantziko kaleetan
"Eman txapa gurasoei"ekimena Araian

Burgelun Amarauna taldearen Kontzertua

Txistekalari Araian






























2015/12/02

Magia, ikuskizunak eta musika euskararen nazioarteko eguna dela eta

Abenduaren 3an Euskararen nazioarteko eguna izango da eta Lautadako berbalagun/gurasolagun egitasmoa horren inguruan antolatu diren ekintzen  prestaketan aritu da beste hainbat eragilerekin batera. Horietako batzuk bildu ditugu post honetan baina gogoratu gehiago badirela, eta informazioa blog honetan aurkituko duzuela.

AGURAIN


Abenduaren 3an, 19:00etan "ERDALDUN BERRIEN KLUBA" bakarrizketa Zabalarten.

 












Abenduaren 4an, 19:30etik aurrera, ASIER KIDAM magoa ibiliko da alde zaharreko kaleetatik, Aguraindarrak hurbileko magiarekin  liluratuz.

ARAIA 

Abenduaren 3an, 17:00etan TXISTEKALARI herriko plazan
                                          ABENDUAREN 4an, 17:00etan "TXAPA TAILERRA, gurasoak eredu" herriko plazan



ABENDUAREN 4an, 19:30etik aurrera KANTUZ KANTU kalejira

DULANTZI

ABENDUAREN 3an, 19:30etik aurrera, ERIZ magoa ibiliko da alde zaharreko kaleetatik, Dulantziarrak hurbileko magiarekin  liluratuz.

ABENDUAREN 6an, 18:00etan ROCK EROAK familia antzerkia Kultur etxean


ABENDUAREN 5ean DURANGOKO AZOKARA BERBALAGUNEKIN ETORRI NAHI BADUZU, EMAN IZENA AEKn EDO 607 628 342 telefonoan