Pages

2015/11/06

ARABAKO MINTZALAGUN ETA BERBALAGUNAK ARDO ARTEAN

Ikasturteari hasiera ezin hobea emateko, Arabako Mintzalagunen topaketa antolatu dugu datorren AZAROAREN 21ean
Eskuernagan (Arabar Errioxa) elkartuko gara, eta bertan hainbat ekintza egin ostean , Candido Besa upategian bazkalduko dugu. Mintzalagun berriak eta beteranoak, hangoak eta hemengoak... elkartzeko aukera bikaina izango da. 

* Non? Eskuernagan (Candido Besa upategian)
* Noiz? Azaroaren 21ean, larunbata
* Egun pasako irteera izango da. Goizez atera eta arratsaldez itzuli. Autobusez joango gara.

Lekuak mugatuak dira, beraz, eman izena 607628342 telefonoan edo lautada_berba@aek.org posta helbidean.
 

2015/11/04

Izena emateko azken egunak: FAMILIAN EUSKARAZ JOLASEAN


Egitasmo honetan familiak elkarrekin euskaraz jolasean jarriko dira, bai haurrak,baita gurasoak ere. Urtxintxa Eskolako dinamizatzaileak euskarazko jolas eta abestiak erakutsiko dizkie eta praktikan jarriko dituzte.
Ordu eta erdiko saio ludikoa izango da, gozamenaren bidez eta presiorik
gabe landuko da hizkuntza.
Abestiak eta dantzak, talde-jolasak, jolas kooperatiboak
EMAN IZENA AEKn edo 607 628 342 telefonoan Azaroaren 5a baino lehen