2020/04/06

LAUTADAKO ESAERA ZAHAR LEHIAKETA

Konfinamendu hau arintzearren, jolas bat proposatzen dizuegu. Astean behin 10 esaera zahar bidaliko dizkizuegu whatsappez eta facebooken ere argitaratuko ditugu. Jolasak bi atal izango ditu:
1) Esaerak ez ditugu osorik jarriko. Bi zatitan banatuko ditugu eta hasierak eta bukaerak lotu beharko dituzue.
2) Azkenik, 10 esaera horietako bat aukeratu eta bideo batean egoera antzeztu beharko duzue.
Bidali bideoa beheko telefono zenbaki edo emailera eta jasotzen ditugunen artean sariak izango dira.
ANIMO!!!

2020/03/17

Koronabirusari hortzak eta euskarari bihotzak!

Egoera honetan, euskaraz praktikatzen jarraitzeko, baliagarri izango zaizuelakoan, hementxe duzue web orri eder bat, mingaina astintzeko. Eman izena eta eragin mihiari!

http://mintzanet.net/

2020/03/02

Defentsa pertsonaleko tailerra

Larunbat goizean, Araiako polikiroldegian elkartu ginen defentsa pertsonala ikasteko hainbat teknika eta ariketa irakatsi zizkigun berbalagun ere den Jesus Vianak. Egia esan, teknika oso baliagarri eta erabilgarriak irakatsi zizkigun. Mila esker Jesusi eta bertaratutako guztiei!


2020/02/10

Asteburu bikaina mendilagun eta sukaldariekin

Asteburu ederra izan da pasatakoa. Lehenik, ostiralean sukaldaritza tailerra ederki gozatu zuten umeek jaten eta esperimentatzen, hementxe duzue adibideren bat


Bestalde, igandean Anbotora joan ginen, nahiz eta lainoak eta haizeak bidea zaildu zigun. Mendilagun talde honekin, edonora! Aupa zuek!