Pages

2018/03/16

ERRIGORA PRODUKTUEN DASTAKETA

Atzo, URASKA elkarteak eta Lautadako AEKk Errigora produktuen dastaketa antolatu zuten euskaltegian.  Piper gorriak, zainzuriak eta olioak mahai gainean jarri eta hamaiketako hobezina hartu genuen.


Eskerrik asko Errigora egitasmoari eta Uraska elkarteko Raúli azalpenengatik!!



2018/03/13

KOSMETIKA TAILERRAREN KRONIKA

Larunbatean, egunerokoan erabiltzen dugun hainbat produktu etxean egiteko tailerra antolatu genuen. Horretan, hortzetako pasta eta desodorantea nola egin ikasi genuen.


 Ez hori bakarrik, aloe vera krema ere egin genuen eta bakoitzaren esperientziak elkarbanatzeko aukera ere izan genuen.





Giro ezin hobena aritu ginen eta ikasitakoa oso baliagarria izan zitzaigun. Gure ingurugiroa eta gorputza zaintzeko oso baliagarriak diren errezetak ikasi ditugu. Orain praktikan jartzea besterik ez zaigu falta!!!!





DULANTZIN EUSKARAZ GOZATZEN

Iñaki Carreteroren ipuinekin izugarri gozatu zuten Dulantziko guraso eta umeek

Saio didaktiko eta dibertigarria benetan ipuin kontalariak oparitu ziguna

CONTAKIDS tailerrean mugimendua eta harremanak landu genituen



Ezin hobeto igaro genuen ostiral goiza Zigorrek egin zizkigun proposamenekin

2018/03/02

ERALDAKETA: sortzaileON afera LAUTADAN

“Eraldaketa: SortzaileON afera” egitasmoa lautadan izango dugu martxoaren 5ean.

Irantzu Lekuek ahozkotasunetik abiatu eta bideoartera salto
egingo du.
- Olatz Alonso kazetaria eta Maider Oleaga zinegilea ari dira Lekuerekin batera proiektua
gauzatzen eta emakumezkoen euskarazko "sorkuntza-prozesuari erreparatzea du
helburu”. Parte hartzen duten 14 artistetatik 9 dira arabarrak.
- Arabatik zazpi solasaldi antolatu dituzte protagonista ezberdinekin tartean Zuriñe
Hidalgo, Izaskun Urkijo, Ane Rodriguez Armendaritz, Blanka Gomez de Segura, Garazi
Lopez de Armentia, Izar Mendiguren, Paula Amilburu edo Huntza taldeko Josune
Arakistain-ekin.
GASTEIZ. Egitasmo berria abiatu du Irantzu Lekue artista garaikideak. Eraldaketa:
SortzaileON afera proiektuak sorkuntza-prozesuari erreparatzea du helburu, emakume
sortzaileen sorkuntza-jarduera oinarri. Lekuek azaldutakoaren arabera, xede nagusia da
erakustea kontzeptuak, sorkuntza-prozesuaren inguruko irudi eta aurreiritziak, kultura,
kulturak, artea, arteak bizitzeko moduak, eta kulturgileen irudia. SortzaileON afera-k
Araban eta Gasteizen artearen eta kulturaren inguruan euskarazko mugimendua sortzea
du helburu, klabe garaikidean Irantzu Lekuek Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko
Udalak sustatutako “Gazte sortzaileak” beka eskuratu du egitasmoa bururaino eramateko
eta Olatz Alonso kazetaria eta Maider Oleaga zinegilearekin ari da horretarako lanean.
Proiektua hiru fase ezberdinetan planteatu dute: ahozkotasuna landuz aurretik, sormen
prozesua bigarren eta erakusketa publiko batekin azkenik.
Lekuek azaldutakoaren arabera “handia da, zoritxarrez, kulturaren eta publikoaren artean
dagoen aldea. Bata bestearengandik urrun daude. XXI. mendean, mende honek
eskaintzen dituen tresna eta baliabideekin, zer egin daiteke alde hori txikitzeko?” galdegin
du arabarrak. Ildo beretik Olatz Alonso zera galdegin du “Kulturgileak eta publikoak
gerturatzeko? Sorkuntzari, sorkuntza-faseari, gehiago erreparatzeko? Eta euskal
kulturatik, zer egin daiteke, zer dago egiteko, sortzaileon lana publikoari gerturatzeko?
Zein dira publikoak? Eta publiko horiek zabaltzeko? Pertsona gehiago erakartzeko?”
Eraldaketa: SortzaileON afera proiektuak sormenari erreparatuko dio, baina bereziki
sorkuntza-prozesuari, euskal kultura duela hizpide. “Sortzaileen prozesuari erreparatuko
dio, bai, baina gazte eta emakumezkoen ikuspegitik. Kultura garaikideaz ariko da, garaiko
belaunaldiekin. Hala, oinarri teoriko zabala lortzea da lehen helburua, hausnarketa
publikotik abiatuko den oinarria”, azaldu du Lekuek.
Hori dela eta, proiektua jaio da ohiko sekuentzia iraultzeko apustutik. Olatz Alonsok
azaldutakoaren arabera “kulturaren berezko balioak aldarrikatzen ditu, besteak beste
eskuragarritasuna, aniztasuna, kohesioa, nortasuna, sormena, memoria, gaztetasuna,
askatasuna, jakintza eta jarrera kritikoa, baina hau guztia sorkuntza-prozesuari
erreparatuta egitea proposatzen du, kultur produktuaren garapena bigarren fase batean
utzita”. Normalean, bai sormenean, bai enpresa-munduan... produktu bukatuak hobesten
dira. Bukatuta dagoena aurkezten da, eta hori bakarrik eskaini ohi zaio “kontsumitzaile”
edo kultur erabiltzaileari. Logika horren menpe, sorkuntza-prozesua artistarena baino ez
da, eta, halabeharrez, pribatua bilakatzen da. Ondorioz, uste da produktua bukatuta egon
ezean ezin dela aurkeztu... baina, hala da? Zergatik ez dugu publikoa prozesuaren parte
bilakatzen? Zergatik ez esperimentazio horretako eragile bihurtu? Horregatik, “Eraldaketa:
SortzaileON afera”-ren helburua da prozesu hori erdigunean jartzea, prozesua, bidea,
komunitatean egiteko / eragiteko aukera eskaintzeko. “Prozesua artistei ez ezik, interesa
duen orori ere gerturatzeko, artearekiko eta kultur sorkuntza-prozesuekiko interesa
pizteko” jaio dela azpimarratu du Irantzu Lekuek. Kultura jorratzeko ikuspuntuak alderdi
anitzekoa izan behar duen garai honetan -hezkuntza, ingurumen, alor ekonomiko eta
sozialen gaineko garapen- eta eragin-faktorea delako, eta norbanako kritikoak horrela
sortzen direlako-, proiektuaren xedea da alderdi anitzeko ekimenerako jauzia egitea,
gazteria, emakumea eta garaikidetasuna, Araba, oinarri.
Sorkuntza-prozesuei erreparatzeko, artisten lana gertutik ezagutzeko, berezitasunak edo
beharrezko elementuak identifikatzeko, SortzaileON afera proiektua ahozkotasunetik
abiatuko da. Horretarako, zazpi kultur saio antolatuko dira, kulturaren eta artearen
munduko emakumeekin. “Guztiekin, sormenaren inguruan solastatuko gara, eta
emakumeen lanak mahai gainean jarriko ditugu” azaldu du Alonsok. Proiektu honek
emakumeen autonomiaren eta ahalduntzearen garapena bultzatzearen alde egiten du,
hala nola genero-kontzientzia hartzearen eta balio-aldaketa sustatzearen alde, kulturaren
arloan ere genero aniztasunari eta identitateei dagokienez rol, estereotipo eta aurreiritzi
sexistak erauzita, azaldu dute.
Lekuek azaldu moduan, “bada garaia ere kultura eta artea Gasteiztik ateratzeko eta haien
gaineko hausnarketak herrialde osoan zehar egiteko. Kultura plazaratzeko ordua da, ez
soilik aisialdi edo ikuskizun gisara, baizik eta hausnarketatik abiatuta ere, egungo
egoeraren gogoeta egin eta etorkizuna amesteko. Horregatik eta horretarako, sortzaileekin
baterako saioak Arabako eskualdeetan egingo dira”. Hala, proiektua ahozkotasunetik
abiatu eta bideo-artera egingo du jauzi.
“Horrekin guztiarekin, bideo-arte bat osatuko dut, hainbat istorio muntatuta”, azaldu du.
Hala, modu ez linealean, hainbat emakumezko sortzaileren ibilbidearen eta obraren berri
jasoko dugu, haien bizitzen eta esperientzien, sentimenduen eta jarreren berri. Oro har,
nork bere burua gainditzeko mezua zabalduko du, sareko lanaren, irmotasunaren eta
emakumeek eginiko artea, haien lan didaktiko, kritiko eta artistikoa ikusgai jartzeko
beharraren aldeko mezua. Hori guztia esperimentazioan oinarrituta eta izaera
aldarrikatzaileaz.
Asko dira egitasmoan parte hartuko duten emakumeak, tartean Hesian taldeko Zuriñe
Hidalgo, Izaskun Urkijo arte zuzendaria -Errementari filmean lan egin duena, adibidez-,
Ane Rodriguez Armendaritz Tabakalerako zuzendaria, Blanka Gomez de Segura
Euskal Keramika Museoaren arduraduna, Garazi Lopez de Armentia koreografa eta
Baratza aretoko sortzailea, Izar Mendiguren eta Paula Amilburu bertsolariak edo Huntza
taldeko Josune Arakistain-ekin. Badira ere burutu diren hainbat elkarrizketa, tartean,
Haizea Barcenilla arte kritikari eta komisarioarekin, Irati Jimenez idazlearekin, Yanela
Murua dantzariarekin, Miriam Isasi artistarekin, Belen Nevado antzerkigilearekin edota
Maider Oleaga zinegaliarekin, adibidez. 14 emakumetatik 9 arabarrak direla
nabarmendunahi izan du Irantzu Lekuek.