Pages

2012/02/28

"ERATU eta KEU AGIRRETXEA KONTZERTUAN"

Eratu taldea 2010eko bukaera eta 2011ko hasieran sortu zen. Taldearen ideia nagusia Unai (Laia, Sortuz) gitarjole/abeslariak eta Aitor (Laia, Joxpa, Garden, Tuboskapi, Kemen Lertxundi, Axular 3.0...) baterijoleak osatu zuten eta berehala abestiak konposatzen hasi ziren. Handik hilabete eskasera Joseba (Xasta) baxujoleak eman zion forma taldeari bere sarrerarekin. Beren lehen lan luzea atera berri dute 2011an eta rock gogorra doinu melodikoekin uztartzen dute. Gurean CDko kanten moldaketa akustikoa aurkeztera datoz.

KEU AGIRRETXEA
Greziar etimologiaren arabera, musika alosien, hau da, musen artea da; adierazpen ezagun batek dioen bezala, piztiak baretzen dituen artea ere bada; are gehiago gaur egun bizi dugun garai honetan. Herritarrengandik hain gertu, badirudi zenbaitek ikuspegia galdu eta doinu bakoitzaren ostean dagoen lana ez dutela behar bezala balioesten.
Keu Agirretxeak ordea (Ondarroa, 1973), badaki ez dela musikarik entzulegorik gabe eta baita estimatzen zaituen hori, zaindu beharra daukazula ere.
Ez da pirateriari aurreratu eta bere lanak, interesa duen ororen eskura eta dohain uzten duen lehena, ezta azkena ere izango. Baina Keu-ren motibazioa, askoz apalagoa da: “Nere jarraitzaileei opari bat egin nahi izan diet” dio.
Urte eta erdiko etenaldiaren ostean, bere beste proiektua den Uek rock taldea, errepideetara itzuli da. Urtarrila eta ekaina artean, Euskal Herriko aretoak doinu elektriko eta distortsionatuz zeharkatuko dituzte. Hau dela eta, Denbora vs. kantuak izena izango duen bigarren diskoa akustiko honen grabaketa “inoiz baino luzeagoa izango da”. Etxean duen estudioan grabatuko baititu Keu-k, azaroan argitaratuko den diskoaren 10 abestiak.
Hilero, grabatutako abestia myspace.com/keuagirretxe web orrian entzungai izango da, eta jarraitzaile sutsuenek grabazioan zehar idatzitako egunerokoa irakurtzeko beta izango dute. Zuregana abiatzen naiz, zintzilik dagoen bakarkako lehen abestiak, bere lehen diskoaren ildoa jarraitzen du, Une akustikoa gitarra xamurrez lagundutako ahots doinu goxoak, giro “lasai” bat sortuaz.
Ez dauka abesti hauekin “meloso” (gogaikarri) itxura ematearen beldurrik. “Alde batetik Uek fazeta daukat eta bestetik akustikoa. Gainera egiten dudanarekin pozik banago beldur horiek ez didate loa kentzen”. Musikari polifazetiko honen hitzek harritu egiten gaituzte, bere influentzia nagusiak zeintzuk diren aitortzen digun bitartean “nere alaba, emaztea, familia eta lagunak”. Baliteke greziar horiek zioten alosiak, hauek izatea.

ESTILOAK
Etsaiak-etik Uek-era
Etsaiak, Fjörd eta Uek taldeetan ibilia, eta bakarka ere aritu da Keu Agirretxea. Trash, rock, akustikoa… estilo asko, “ikasten jarraitzeko” kolore musikal ugari. Konposatzerakoan riff kañeroa bilatzen duela dio, eta diskoa akustiko hauekin xamurtasuna.
Keu-k Mikel Arakistain, Uek-eko baxujolea izan du alboan, bere sorkuntza akustikoa aurkeztu duen agertoki guztietan. Hauetako kontzertu bi, Donostiako Doka Kafe Antzokian eta Durangoko Plateruenan emandakoak, diskoa berriarekin batera banatuko den DVDan argitaratuko dira. “Interneten entzun daitezkeen abestiak remasterizatu gabe daude, diskoan soinua hobea izango da”.
Diskak argitalpen mugatua izango du, eta jarraitzaile esklusibistei zuzendua dago. Diseinua era berezan zainduko da, eta bakarkako abesti onenak DVDan gozatu ahal izango dira. Hauek ez dira bere lehen albumera mugatuko; diskoa grabatzen hasi aurretik zuzenean maiz jo izan dituzten abestiak dira.
Hamarkada honetan Gaztelupeko Hotsak disketxearekin lan egin du Keu-k. “Disketxea ados egon da abestiak interneten esekitzearekin. Ekoizpena baino lehenagoko promozio gisa, hau da, erakaragarritasun gisa ulertu dute”
Argi dago beraz, Keu denboren hotsera garatzen doala.

2012/02/23

GOAZEN SAGARDOTEGIRA!!


Noiz: Martxoak 16, ostirala

Nora: Legorretara


Irteera ordua eta lekua: 20:00etan bus geltokian (Agurain)

Itzulera: 24:30 sagardotegitik irten eta Agurainera

Izen ematea eta ordainketa: AEK-n (Azken eguna martxoaren 9a)


38 €


2012/02/22

%100 Mendebaldeko Afrika" erakusketa

%100 Mendebaldeko Afrika' erakusketak Afrika Beltzeko hainbat herrialdeetan, hala nola, Liberia, Sierra Leona, Boli Kosta, Angola, Mozambique, Gambia eta Senegalen bizi diren gaur egungo hainbat afrikar margolari eta artisau anonimoen lan erakusketa bat eskaintzen digu. Nire egonaldia herrialde hauetan, bai kooperazio lanak eginez bai turismoz, tokiko artistekin kontaktatzeko aukera eskaini zidaten.
Era honetan margolan ugari, maskarak, egur tailak, etab. Bildu nituen, helburu zehatz batekin: gure mendebaldeko gizartea ilustratzea eta Afrika beltzeko herrialdeen aberastasuna eta aniztasuna erakutsi
Ahal izatea.
‘% 100 Mendebaldeko Afrika’ bidai berezi bat egitera gobidatzen gaitu, tamaina ezberdineko hamar mihise baino gehiago, maskarak, musika instrumentuak eta egurrezko taila ezberdinekin, beti ere helburu konkretu bat jarrairuz, afrikar lanen ikuspegi ez oso ezaguna eta ohizkoa ematea. Ez dira nazioarteko artista ezagunak, baizik eta artista anonimoak, zeintzuk, Europako beste hainbat artisten moduan, euren arteaz bizi nahi dutenak, hau da, hobekien egiten dakitena eginez, euren talentua arte lan ezberdinetan jarriz bizimodu duin eta aberasgarri bat lortu ahal izateko. Margolari hauen gehiengoa, hiri handien zentruetan kokaturikoak, batez ere, lan figuratiboa, narratiboa edota didaktikoa ekoizten dute. Gainera, euren publikoarekin gertutasun handi bat mantentzen dute, baita bizi diren gizarteen egunerokotasunarekin ere.
'100% Mendebaldeko Afrika’ kolektibitateari buruzko gaien garrantzia azpimarratzen du eta Afrikaren nahitaezko errealitateko bat komunitatea izaten jaraitzen duela erakusten du. Erakusketaren helburua hainbeste artista anonimoei omenaldi xume bat egitea da, hain handia den Afrikako kontinente horren hirietako eta herrietako kaleak bizitzaz eta arteaz betetzen dituztenak

Casa ZabalArte Etxea, Mayor 8-Nagusi kalea 8, Agurain

2012/02/20

Lezera mendi irteera


Atxipi Mendi Taldeak proposamen berri batekin datorkigu otsailaren 26erako: LEZEra mendi irteera eta gaztandegira bisita. Aukera paregabea da hainbeste gustatzen zaigun gazta nola egiten den ikasteko.


Non: Araiako autobus geltokian


* Irteeraren prezioa 3 eurokoa izango da (gaztandegiko bisita gidatua ordaintzeko).

2012/02/14

BADATOZ PORRERO ETA SORGINA


Inauteriak

Herrian tradizio handia izan zuten eta jai hori gutxienez 1678tik aurrera ospatzen dela jakina da. 1936an eta Frankismo guztian zehar debekatuta egon zen. Gauerdira arte dantza egiten zen.

Agurainen inauteriak aurreko ostegunean hasten dira, deitu ohi den Larderoren ostegunean. 1995ean festa hau berreskuratzeari ekin zioten. Aguraindar musikaria eta Donostiako Kontserbatorioan irakaslea den Jose Ignacio Lopez de Luzuriagaren laguntzaz, Larderoren abestiaren bertsioetako bat berreskuratu zen:

“Lardero Agurainen
Jai zoragarri
Neska eta mutilen
Ohi ihauteria
Zoriondu nahi ditugu
herriko guztiak
egun on bat denori
ta ahaztu miseriak
Lardero, Lardero
Neska mutilak ero
Lardero, Lardero
Bada ihauteria
Lardero, Lardero
Neska mutilak ero
Lardero, Lardero
Guztio eskerrak!
Lardero lagunak
Izatez zintzoak
Behartuta eguten dugu
Eskalearena.
Ezuzte ta nekeak
Arren hurí barka
Ta poltsan sar (e)zazue
Ahal duzuena”

Festa honetan umeak ditugu protagonistak. Kaleetatik mozorrotuta joaten dira, askaria egite aldera, diru eta jakien eskaera eginez.

Herrian tradizio handia izan zuten eta jai hori gutxienez 1678tik aurrera ospatzen dela jakina da. 1936an eta Frankismo guztian zehar debekatuta egon zen. Gauerdira arte dantza egiten zen.

Hala eta guztiz ere, 1983an aguraindar talde batek lan handia egin zuen festa hori berreskuratzeko asmoarekin eta gaur egun, normaltasun osoz ospatzen da.

Inauteri bezperako ostiralean Erregearen Atera joaten da festa hauek irudikatzen dituzten pertsonaiei harrera egitera: Porrero eta Sorgiña, bizilagunak festan zehar asteartera arte laguntzen dituztenak. Pertsonaia horiek txilinak dituzten jantzi bitxiak daramatzate, beren eskuekin “puxika” bati (makil bati lotutako txerri-maskuri puztua) eusten diote, eta kaleak gazte eta haurrekin dantzatuz animatzen dituzte. Pertsonaia horiek herriko gazteak izan ohi dira, urtez urte Porrero edo Sorgina izateko eskubidea beste pertsona bati eskualdatzen diotelarik. Udal Musika Bandak lagunduta ateratzen dira. Urte batzuk tradizio hori gabe pasa ondoren 1983an berreskuratu zen.

Antzina ospakizunak igandean hasten ziren pertsonaia horiekin eta ondorengo plazako dantzaldiarekin, eta astelehenean inauteriak ospatzen ziren. Egun horretan merkatua egiten zen (normalean astearteetan egin ohi dena) eta inguruko gazteak hirira hurbiltzen ziren. Ondoren, asteartean Porrero eta Sorginari agur esaten zitzaien Erregearen Atean eta gauerdira arte dantza egiten zen.

2012/02/13

Berrialaguna kanpaina

Jakingo duzuenez Berrialaguna kanpaina dugu abian, gure ingurukoen atxikimendua eta diru ekarpen txikiak biltzeko egitasmoa. Orain herriz herriko lanari ekin nahi diogu eta gure proiektuan sinisten dutenen eta gure inguruan egon zaitezketen euskaltzaleon parte hartzea nahi genuke kanpainan. Hau guztia esplikatzeko eta zehazki Agurainen eta inguruko herrietan zer eta nola antola dezakegun hitz egiteko bilera dugu datorren ASTEARTEAN AGURAINGO UDALETXEAN, iluntzeko 7.30etan. Gustatuko litzaiguke zuen parte hartzearekin ere kontatzea. Zuotako batzuk bertan izatea eta gure egistasmoa esplikatzea. Kanpainaren informazio orokorra eta osoagoa gure webgunean duzue, hemen:
http://www.berria.info/berrialaguna/

2012/02/09

Gurasolagun egitasmoaren aurkezpena



Guraso eta seme-alaben arteko euskarazko komunikazizoa bultzatzeko gurasolagun egitasmoa aurkeztuko da Lautadan.

Badatoz inauteriak eta aurpegi margoketa tailer bat antolatu dugu. Bertan aurkituko duzu egitasmoaren inguruko informazioa zure seme-alabekin euskaraz jolasten zaren bitartean.


Noiz: Otsailaren 10ean

Non: Aguraingo eta araiako jolastokietan

Ordua: 19:00 (agurain) eta 18:30 (araia)
Izan zaitez gurasolagun!

2012/02/07

KUADRILLA ARTEKO BERTSO txapelketa


OTSAILAK 10, OSTIRALA, Gasteizen Errexala elkartean, 20:30
Afarian (15€) izena emateko asteazkena azkeneko eguna. Deitu: 645 725 473

Bat-batekoa: Gasteizko Errexala Vs Gasteizko Aizkorak zorroztu
Idatzizkoa: Trebiñuko Gutxisolo Elkartea Vs Otazuko albokariak


OTSAILAK 11, LARUNBATA, Agurainen Aitxuri elkartean, 14:00
Bazkarian (15€) izena emateko osteguna azkeneko eguna. Deitu: 667 310 082


Bat-batekoa: Aguraingo Sorginetxe Vs Arabako Errioxa
Idatzizkoa: Aguraingo Ostegunekoak Vs Aguraingo ostiral iluntzeetako Berbalagunak


OTSAILAK 11, LARUNBATA, Izarran, Frontoia jatetxean, 20:30
Afarian (15€) izena emateko ostegunean azkeneko eguna. Bidali mezu bat:
olatzbyr@hotmail.com


Bat-batekoa: Urkabustaizko Izarra Vs Aramaioko Izarrak
Idatzizkoa: Izarrako Sorgin zuriak

OTSAILAK 12, IGANDEA, Saratxoko elkartean, 14:00
Afarian (15€) izena emateko asteazkena azkeneko eguna. Deitu: 606 895 739

Bat-batekoa: Aiaraldeko Altubepekoak Vs Gasteizko MuinokoKatuak (vol. II)
Idatzizkoa: Laudioko Bertso-eskola Vs Laudioko kantuzaleak

OTSAILAK 12, IGANDEA, Aramaion, Izarra elkartean, 18:30
Pikoteo ondoren

Bat-batekoa: Aramaioko Marixeka Vs Urkabustaizko Izarra
Idatzizkoa: Izarrako mutilek! Vs Gasteizko Jagobaren bikingoak

2012/02/01

Koadrila arteko bertso txapelketa




Arabako bertsozale elkarteak antolatutako koadrila arteko bertso txapelketa hasiko da asteburu honetan.Hauek dira aukera desberdinak:



OTSAILAK 3, OSTIRALA, Gasteizen, Gaztetxean, 20:30 Afarian (15€) izena emateko asteazkena azkeneko eguna.

Deitu: 688 695 875

Bat-batekoa: Gasteizko MuinokoKatuak (vol. II) Vs GasteizkoEguzkilore

Idatzizkoa: Gasteizko Gaztetxea Vs Aguraingo Gazte Asanblada


OTSAILAK 4, LARUNBATA, Zalduondon Zeledon txiki elkartean, 14:00 Bazkarian (15€) izena emateko osteguna azkeneko eguna.

Deitu: 645 738 293

Bat-batekoa: Zalduondoko Zeledonen seme-alabak Vs Aguraingo Sorginetxe

Idatzizkoa: Barrundiako Mintzalagunak Vs Araiako Gaztetxea


OTSAILAK 4, LARUNBATA, Aramaion, Marixeka elkartean, 20:30 Afarian (15€) izena emateko osteguna azkeneko eguna.

Deitu: 688 627 089

Bat-batekoa: Aramaioko Marixeka Vs Urkabustaizko IzaIdatzizkoa: Izarrako neskek! Vs Gasteizko Jagobaren bikingoak


OTSAILAK 5, IGANDEA, Gasteizen, Kakiturri-Ehari elkartean, 14:00 Bazkarian (15€) izena emateko osteguna azkeneko eguna.

Deitu: 945 232702edo xabirico@gmail.com

Bat-batekoa: Gasteizko Kakiturri-Ehari Vs Gasteizko Errexala

Idatzizkoa: Gasteizko Aldapazaleak Vs Gasteizko Bertsoaren saltsan






Argazkiak, bideoak, sarrerak, twiter… www.arabakotxapelketa.org