Pages

2014/11/26

LAUTADAKO GURASOLAGUN: Jolasik onena, munduan barrena


Ikasturte honetan bidaia zoragarri bati hasiera eman diogu Lautadan. Horretan, munduko txoko desberdinak ezagutuko ditugu eta pasaporte hau izango da ateak zabalduko dizkiguna.

Dokumentu horretan ikasturteko ekintzen eta daten inguruko informazioa agertzen da baita proiektuaren helburuak ere.

Lautadako familien artean euskararen erabilera bultzatzea da gure asmoa, jolasa bide hori lantzeko tresna nagusia izanik.


Asteburuan afrikan egon gara, animaliekin "collage" ederrak sortu ditugu eta bukatzeko kantuan eta dantzan ibili gara.


2014/11/17

BERTSO-SAIO DIDAKTIKOA

Bihar Agurainen "Bertsolaritza, zer da hori? hitzaldia, bertso-tailerra

2014-11-18, asteartea, Agurain

"Bertsolaritza, zer da hori?" bertso-tailerra Ordua: 19:00 Lekua: Aek euskaltegia Parte-hartzaileak: Ruben Sanchez Antolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea

2014/11/05

Korrika badator!







Ostegunean (hilak 6) Korrika aurkeztu dugu. 11:00etan, Arriaga Antzokian (Bilbo) eta 15:00etan, Kalostrape ostatuan (Baiona).


Zatozte! Gora #korrika!