Pages

2011/12/19

Berbalagun egitasmoaren aurkezpena Dulantzin


OStegunean, abenduak 15, Berbalagun egitasmoa aurkeztu zen Dulantziko herrian. 15 bat lagun bildu ziren bertan lunch-az, musikaz eta euskaraz gozatzeko asmoz. Bertso batzuk ere bota zituzten:

Xarmangarria zira...

Arratsaldeon denoi

hemen gaude bada,

proiektu berri honi

emanez bultzada.

Astero elkartuta

Berbalagun gara

euskara irten dadin

herriko plazara

Haur gazte ta helduak

guztiok batera,

eramanez euskara

klasetik kalera,

bihotzetik ahora

ta jende artera

ailegatuko gara

berreskuratzera

Orain dugu garaia

Dulantzin hasteko,

izena eman eta

abian jartzeko,

astean behin elkartuz

pote bat hartzeko,

paseotxo bat eman

edo jolasteko

2011/12/13

Berbalagun egitasmoaren aurkezpena DULANTZIn

Eguna: Abenduaren 15a, osteguna

Ordua:19:00

Lekua: Dulantziko kulturretxea (beheko solairuan dagoen auditorioan)


Bertan bertsolariek parte hartuko dute eta gero luntxa izango da musikaeta trikitilarien konpainian. Ondoren pintxo potera joango gara.

Argazki lehiaketako irabazlea

Lautada historian zehar txapelketan aurkeztutako argazkian artean, hauxe da irabazlea:

Amona, ama eta alaba
Etxeko lanak egiteko modua asko aldatu da historian zehar. Gure amonek, gure amek eta guk ez ditugu berdin egiten.

Irabazleak Gartxot filma ikusteko bi sarrera jaso ditzake Laitadako Euskaltegian. ZORIONAK!!
Eta eskerrikasko parte hartu duzuenoi.

2011/12/10

Ordutegiak

Hauek dira une honetan Lautadan dauden berbataldeak, horietan edo beste ordutegi batean parte hartzeko bete fitxa hau 

AGURAIN
Asteartea
18:30 KILKENY TABERNAN

Asteazkena
19:00 OTXOA TABERNAN
19:30 JAI ALAI TABERNAN

Osteguna
18:00 ORTZI TABERNAN

Ostirala
15:30 MENDIBIL TABERNAN
19:00 HERRIKO TABERNAN



ASPARRENA
Asteartea
18:00 BENE TABERNAN


Osteguna
18:30 BATZOKIAN

Ostirala
19:30 BENE TABERNAN

DULANTZI
Asteazkena
19:00 TRIKI TRAGO TABERNAN
19:30  HIKA MIKA TABERNAN 

2011/11/28

"LAUTADA HISTORIAN ZEHAR" argazki lehiaketa

Berbalagunok argazki lehiaketa bat antolatu dugu gure lautadako historia argazkien bidez ezagutzeko. Edozeinek hartu dezake parte lehiaketa honetan, hauek dira bete beharreko baldintzak:



- Pertsona bakoitzeko ,gehienez, 3 argazki

- Argazkiak izenburuarekin eta azalpen txiki batekin aurkeztu behar dira

- Abenduaren 5a baino lehen aurkeztu behar dira hurrengo helbidera bidaliz: lautada_berba@aek.org

- Argazkiak ezin dira photoshop programarekin eraldatu

- Argazkiekin batera telefono zenbakia bidali






2011/11/22

ARGAZKILARITZA TAILERRA

Kamera arrunt bat erabiliz argazki ederrak ateratzen ikasi nahi duzu?
Zatoz larunbat honetan, azaroak 26, berbalagunek antolatutako tailerrera!

Lekua: AEK
Ordua: 11:00

Argazki kamera eta euskaraz mintzatzeko gogoak besterik ez dituzu behar

MUSIKA IKASTAROA "ROCK"

“EUSKAL HERRIKO MUSIKAREN IKASTAROA. ROCKAREN HISTORIA”

Euskal Herriko rock musikaren historia.

HITZALDIA. Ritxi Aizpuru, BAGA-BIGA musika editorea.

Euskal Herriko rock musikaren entzunaldia.Euskal Herriko rock musikariaren hitzaldi-mahaingurua. Rock musika tresnen inguruko solasaldi teoriko-praktiko laburra. Elena López, Pedro Espinosa (POTATO)

2011/11/15

LITERATURA TXOKOA

Literatura Txokoak irailean hasi zuen ikasturte berria, eta dagoeneko ikasturte berri horren lehenengo liburua irakurri dute, "Koaderno handia",Agota Kristofena, Eskarne Mujikaren itzulpenarekin.
Oraingoan, hau da proposamena: "ETXEKO HAUTSA" Anjel Lertxundi (Alberdania)
*Solasaldia egiteko eguna:*Abenduaren 14a, asteazkena, 20:00etan, Jai Alai Tabernan
Bitartean, liburuaz gozatu!!!
* Liburuari buruz: Franco hil aurreko azken urteetako giroarekin hasten da liburua etaorduan narratzaileak bizi izandako gertaera batekin: ETAko bi kide eramanbehar izan zituen, arratsalde sargori batean, bere autoan herri batetikbestera. Hogei urte geroago ari da narratzailea orduko giroa eta giroariburuzko hausnarketa idatzia idazten zerga iraultzailea eskatu diotenaitari, buruko gaixotasun baten eraginez ahanzturaren eremuan bizitzenhasita dagoen aitari. Era horretan, aita-semeen arteko harremanarenaztertzea ere bada liburua. Nolabaiteko aitortze mingarri bat.Narratzailearen memoriako hariz hasten da gertakarien oroimen inperfektuaagertzen, esandako gauzak eta isildutakoak, behin eta berriz Franco hilaurreko arratsalde sargori hartara eramaten dutenak.Narratzaileak bere aitari egiten dion aitorpenak gure historiaren azkenurteak hartzen ditu aintzat, bere ilungune eta miseriekin, galderak sortzendira irakurri ahala, eta galdera horiek guretzat dira.

2011/11/07

ANTZERKIA EUSKARAZ




Hipo eta Tomaxen ikuskizun berriaz gozatzeko aukera paregabea duzue Harresi Aretoan, Hipo, Tomax eta beldurrezko etxea. Denetarik gertatuko zaie Hipotolomeo garbitzaileari eta Tomax alguazilari.




Baina ez prentsa beldurrak negarra eragingo duenik, negarra baino barre eta irrifarrak nabarmenduko dira eta bi pertsonaje xelebre hauen istorio barregarri eta umoretsuetan.




Kantuak eta jolasak ere izango du tartea ordu beteko ikuskizunean,eta ikusleek ez dute aspertzeko aukerarik izango. Ezustekoak bata bestearen atzetik datoz eta ez pentsa begira duudenak lasai egongo direnik, ez dira ikusle soilak izango, kantu eta jokoetan parte hartuko dute

2011/11/02

PETTIk aurkeztuko du "Awañak" Harresi aretoan


Larunbat honetan, azaroak 5, arratsaldeko 20:00etan bere existentzialismotik zirrara sortarazten duten kantuen sortzailea izango dugu entzungai. Eraginez hitzegitekotan Billy Bragg, Tim Buckley edo Nick Drake aipatu behar, Nick Cave edo Tom Waits-en ondoan. Ezin aurkitu Euskal Herriko kantautoreekiko antzekotasunik, gure eszenan bakarra baita bai kantatzeko modu ilun-trinkoan zein gitarra zarrastatzeko moduan. Petti, azken urteotan Euskal Herriko bakarlari original horietako bat.

2011/10/24

BERTXOKO SARIKETA





Azaroaren 18an Bertxoko sariketa ospatuko da Aguraingo Aitxuri elkartean.


Bertsolariak :Xabi Igoa, Izar Mendiguren,Iker Pastor, Asier Azpiroz, Manex Mantxola, Aimar Karrika.


Miren Garmendia izango da aurkezlea.


Afarian izena emateko deitu hurrengo telefonora: 675707971 edo idatzi helbide honetara: araba.sustapena@bertsozale.com










Antolatzaileak: Hala Bedi Irratia, Arabako Bertsozale Elkartea

2011/10/17

EUSKARAREN EGUNA BARRUNDIAN







Aurtengoan ere udalak Euskararen Astea antolatu du. Urriaren 23a da horretarako aukeratutako eguna. Egun bete antolatu dute eta ondo pasatzeko eta barrundiarrak batzeko parada ezin hobea izango da egun hori. Euskaraz jakin edota ez jakin. Ikusiko duzu denak direla onartuak eta, nork daki, agian animatu egingo da baten bat eta euskaraz ikasten hasiko.

Animatu eta parte hartzeko eskatzen dizugu, beraz, Satolatik.


Informazioa gehiagorako idatzi hurrengo helbidera:





Esker mila aldez aurretik.

2011/10/13

Bolondres euskaldunak umeei euskaraz laguntzeko





Aguraingo Alai elkarteak ume etorkinei etxeko lanak egiten laguntzeko prest dauden euskaldunak behar ditu. Interesaturik baldin bazaude eta laguntzeko prest, deitu telefono honetara:


667747064 edo 669781201

2011/10/10

Berbalaguna Dulantzin



Aurten berbalagun egitasmoa Lautada osora zabaldu da. Agurainen, Asparrenan eta Dulantzin aurkitu dituzu berbalagun taldeak. Azken honetan parte hartu nahi baduzu eman izena Kultur etxean edo udalean.


Izan zaitez berbalagun!!!

2011/10/05

AGURAIN JAIETAN

AEK izan da aurten jaietan txupina botatzearen arduraduna. Txarangak, erraldoiak, kontzertuak,... Denetarik izan dugu egun hauetan kalean baina hau ez da bukatu!
Herri afaria eta euskal jaia ospatuko ditugu hurrengo asteburuan.
Zatoz Agurainera!!!!

2011/09/26

EUSKARA ATSEGIN DUT!


AEK-k, euskaltegietako matrikulazio kanpainarekin batera, mintzapraktika programetarako kanpaina berria jarri du abian Atsegin dut! lemapean. Horrenbestez, 11-12 ikasturtean mintzapraktika programa batean parte hartu nahi duten guztiek eman dezakete izena jada Euskal Herrian diren 90tik gorako egitasmoren batean. Mintzapraktika programetan edozeinek har dezake parte, berdin dio euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko ikaslea izan. Kanpaina honetan azpimarratu nahi dena zera da; euskara harreman sareak sortzeko tresna ere badela. "Atsegin dut!" esamoldea interneteko sare sozialekin lotzen dugu nahitaez. Baina sare sozial birtual hauetaz gain, euskara praktikatzea aurrez aurreko harreman sareak sortzeko era egoki bat izan daiteke. Benetako sare sozialak, alegia. Atsegin duzu?

2011/09/14

AEK-k hitza ematen dizu




AEK zugandik hurbil dago, zure etxetik oso gertu. Euskal Herri osoan aurkitu ahal gaituzu, herrialde guztietan zabaldutako ehun ikasgu ingurutan. Hemen aurkituko duzu zure ikastetxe, lantoki edo etxetik hurbilen duzun euskaltegia, eta bertan, euskara ikasten lagunduko dizun irakasle talde prestu eta prestatua.




Anima zaitez eta eman izena lautadako AEKn:

945300408

663024371

2011/06/13

BARNETEGI IBILTARIAK!



Urtero bezala. AEK-k Barnetegi ibiltariak antolatu ditu bere udako eskaintzaren barruan. Informazio gehiago nahi baduzu :


EMAN IZENA EKAINAREN 23a BAINO LEHEN!

2011/06/09

BERTSO-SAIOA ZALDUONDON

Asteburu honetan Zalduondo herriko jaiak ospatuko dira eta horren barruan, nola ez, bertsoak ez dira faltako. Iñaki Viñaspre eta Ander Solozabal izango ditugu igandean Zeledon elkartean 15:00etatik aurrera.

2011/05/27

2011/05/19

BARNETEGI TXIKIA IRUNEN

Urtero bezala, aurten ere asteburuko barnetegi txikia antolatu du AEKk. Barnetegia ez da ikasleentzat soilik, baizik eta euskaraz egin nahi duen ororentzat. Oraingoan Irunera joango gara ekainaren 3, 4 eta 5ean.

Informazio gehiagorako hurbildu euskaltegira.

Anima zaitezte!

2011/04/13

Korrika mendialdean, lautadan eta sakanan!!




Maitatu, ikasi, ari... euskalakari!!!

Ea zuen burua ikusten duzuen eta ez galdu gure herrikidei egindako elkarrizketa!

2011/04/12

Sexualitean xirikatuz liburua aurkeztu da gaur Gasteizen

Sexualiatearen inguruan gai desberdinak jorratzen dituen euskaraz idatzitako liburua aurkeztu da gaur Gasteizen. Liburuaren inguruko informazio gehiago: http://www.elkar.com

2011/04/08

Arabako finaleko bertsoaldirik onenak

Apirilaren 2an Arabako bertso finala ospatu zen Gasteizko Pintzipal Antzokian. Bertsoaldi onenak eta protagonisten hitzak aurkituko dituzue hurrengo helbidean: www.bertsoa.com

2011/04/04

KORRIKA AGURAINEN


17. korrika ospatzeko hainbat ekintza antolatu dira agurainen:


Apirilak 7:

-17:30etan Korrikaren iragarpena Euskaltegian

Apirilak 8:

- 04:45etan Zuhatzuko errepidean. Gero gosari mundiala!

Apirilak 9:

- 12:30etan Gazte eta beti-gazteentzako Olinpiadak

- 15:00etan Bertso bazkaria

2011/03/30

EUSKALAKARI KOPLALARI

Euskalakari koplari lehiaketa antolatu dute Bertsozale elkarteak eta Korrika 17k elkarlanean.
Informazio gehiago: http://www.aek.org/

2011/03/25

Lautadako berbalagunak


Zer da BERBALAGUN?
Lautadan euskararen erabilera sustatzeko abian jarri den egitasmoa da BERBALAGUN. 2010ean egin genituen aurkezpenetan azaldu bezala, egitasmoak helburu nagusi bi ditu: batetik, Lautadako euskaldunok elkar ezagutzea; eta bestetik, hitz egiteko aukera gehiago sortzea.

Norentzat da BERBALAGUN?Euskara ikaslearentzat: Euskaltegian bazabiltza edo aritu bazara, baina ez baduzu norekin hitz egin, hemen duzu aukera!
Euskaldunarentzat: Normalean gazteleraz egin arren euskaraz gehiagotan egin gura baduzu, hauxe duzu aukera!

Zer eskaintzen du BERBALAGUNek?
Berbataldeak; taldeen edota bikoteen topaketak. Adina, zaletasunak, eta disponibilitatea kontuan hartuta laupabost laguneko taldeak osatuko dira. Euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartuta, talde bakoitzak dinamizatzailea aukeratuko du eta denon artean erabakiko dute noiz, non eta zertarako bildu.

Kultur Agenda; ikastaroak, txangoak, ikuskizunak, kontzertuak, errezitaldiak, bertso saioak, diaporamak, eztabaida foroak, hitzaldiak, erakusketak. Herritarrek Lautadan euskaraz antolatzen diren ekintzen berri zuzena izatea da asmoa. Horretarako eskualdeko Euskararen Agenda bateratua egingo dugu, hilero plazaratuko duguna.