Pages

2013/04/22

Udaberrian ere euskara elkarri emateko aukera asteburuko barnetegietan!


Iruñerriko AEK-k hiri barnetegia eta asteburuko barnetegiak antolatu ditu maiatzean euskara ikaten ari diren/ikasi dutenei zuzenduta.
Barnetegi hauetan euskara praktikatzeko eskola eta dinamikak landuko dira. Azken finean, helburu nagusia orain arte ikasitako guztia praktikan jartzea izango da; ostiral gauetik igande arratsaldera, 60 orduz euskaraz bizitzea.
Hiri barnetegia Iruñean egingo da maiatzaren 4 eta 5ean, A2 mailatik aurrera. Honetan asteburuko barnetegi batean egiten diren jarduerak egingo dira, baina gaua bertan pasatu gabe (norbaitek lo egiteko tokia beharko balu, guk bila genezake). Matrikulak 75 euro balio du, otorduak barne.
Asteburuko barnetegiak, ordea, Arantzan egingo dira. Maiatzaren 10, 11 eta 12an B1, B2, C1 mailak eskainiko dira eta hilaren 17, 18 eta 19an A1 eta A2 mailak. Matrikulak 110 euro, otorduak eta lotokia barne.
Izena emateko edota informazio gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan Iruñerriko AEKrekin:
Burlatako AEK euskaltegia //  948 153 483
Iruñezar AEK euskaltegia // 948 210 433
Irrintzi AEK euskaltegia // 948 274 160
irunerria@aek.org
Ez galdu zure ikas-prozesuan aurrera egiteko eta giro euskaldun eta onean bizitzeko aukera zoragarri hau!

2013/04/16

Mendi-bideoen eta argazkien lehiaketa

 
 
Aupa euskaltzale hori!

Honezkero izango duzu Gailurra mendi taldeak antolatu duen mendi-bideoen 
eta argazkien lehiaketaren berri, ezta?

Bideoaren nondik norakoak prestatzen ari zarela? Ederto!!
Argazki egokiaren bila zabiltzala? Bikain!
Oraindik ez dakizu zertaz ari naizen? Bada sartu gure webgunean edo gure 
Facebook-eko orrialdean eta hor dituzu behar dituzun argibide guztiak.

Edozein kasutan jakizu irailaren 15era arteko epea duzula zure lanak 
bidaltzeko.

Beste alde batetik,jakinarazi nahi dizugu lehiaketa hizpide hartuta, 
euskaltegientzat eta euskara elkarteentzat zenbait JARDUERA DIDAKTIKO 
sortu ditugula. Espero dugu zuentzat baliagarriak izatea eta horien 
bidez gure lehiaketan parte hartzera animatzea.

Jarduera horiek e-mail honi atxikita dituzue, lehiketaren kartelarekin 
batera.

Besterik ez, euskaltzale. Segi euskara lantzen, bultzatzen, erabiltzen, 
mendian, herrian, hirian…

2013/04/08

Bazenekien?

Euskarentzako arnasgunea da bertso mugimendua, 
edo bestela esanda euskal dimentsiorako sarrera.
Espresuki horretara jarri gabe ere hizkuntza ohiturak
aldatzeko ahalmena du, bereziki gazteengan, eta horrek eragin 
zu zena du euskararenerabileran.
Hala ondorioztatu ahal izan genuen 2012ko udazkenean burututako 
"de repente...bertsoa! " jardunaldietan.
 
 Ikusi hitzaldi hori (Xabi Paia): 
 
 http://www.bertsoa.com/eu/bertsoa-bideoak.asp?s=bideoak&id=3171

LAUTADAKO EUSKARAREN AGENDA APIRILA