Iruñerriko AEK-k hiri barnetegia eta asteburuko barnetegiak antolatu ditu maiatzean euskara ikaten ari diren/ikasi dutenei zuzenduta.
Barnetegi hauetan euskara praktikatzeko
eskola eta dinamikak landuko dira. Azken finean, helburu nagusia orain
arte ikasitako guztia praktikan jartzea izango da; ostiral gauetik
igande arratsaldera, 60 orduz euskaraz bizitzea.
Hiri barnetegia Iruñean egingo da maiatzaren 4 eta 5ean,
A2 mailatik aurrera. Honetan asteburuko barnetegi batean egiten diren
jarduerak egingo dira, baina gaua bertan pasatu gabe (norbaitek lo
egiteko tokia beharko balu, guk bila genezake). Matrikulak 75 euro balio
du, otorduak barne.
Asteburuko barnetegiak, ordea, Arantzan egingo dira. Maiatzaren 10, 11 eta 12an B1, B2, C1 mailak eskainiko dira eta hilaren 17, 18 eta 19an A1 eta A2 mailak. Matrikulak 110 euro, otorduak eta lotokia barne.
Izena emateko edota informazio gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan Iruñerriko AEKrekin:
Burlatako AEK euskaltegia // 948 153 483Iruñezar AEK euskaltegia // 948 210 433
Irrintzi AEK euskaltegia // 948 274 160
irunerria@aek.org
Ez galdu zure ikas-prozesuan aurrera egiteko eta giro euskaldun eta onean bizitzeko aukera zoragarri hau!
No hay comentarios:
Publicar un comentario