2018/12/17

AIZKORRIRA IGOERA, GORA MENDILAGUNAK!!!


 Hilabete honetan, helduentzako irteera proposatu dugu , Aizkorrira igoera hain zuzen ere. 8 lagun bildu ginen igandean, Alaitza, Agurain eta Dulantzikoak.

Eguna goibel samar esnatu bazen ere, motxila bizkarrean hartu eta mendi tontorreraino iristea lortu genuen.


  Aukera paregabea elkarri ezagutu, euskara, praktikatu eta naturaz gozatzeko!!!

2018/12/11

EUSKARAREN EGUNA LAUTADAN

Euskararen nazioarteko eguna ospatzeko, hainbat ekintza antolatu genituen Lautadan. Goizean, Aniturri institutuko eta Lautada Ikastolako gazteekin mintzodromoan aritu ginen. 9 dinamizatzaile izan zituzten bidelagun drogak, genero identitatea, kirola, euskaraldia, sexualitatea, musika eta AHTaren inguruan hitz egin eta hausnartzeko. 120 gaztek hartu zuten parte bi taldetan banatuta.





Arratsaldean, Aritz Aroskoa marrazkilaria hurbildu zen Aguraingo Euskaltegira eta euskara ikasleekin azaldu zizkien karikatura on bat egiteko trikimailuak. Ezin hobeto aritu ziren.



Eta bukatzeko, SORGINA TXIRULINAK magiaz eta musikaz  bete zuen Dulantziko Ludoteka.

MENDILAGUNA IRTEERA AIZKORRIRA


PraktikatuetaBizi: Jarraitu OHITURAK ALDATZEN

PraktikatuetaBizi: Jarraitu OHITURAK ALDATZEN: EUSKARALDIAn ikusi dugu hizkuntza-ohiturak aldatzea norberaren hautua eta ariketa bada ere, bidea TALDEAN EGITEA EROS...

2018/11/14

MENDILAGUNA: lehenengo irteeraren kronika

Aurreko igandean, goizeko 10etan, Aguraindik abiatu ginen eguraldia lagun. Legairetik Kromletxetarainoko bidea egin genuen eta bertan, hamaiketakoa hartu eta jolasean ibili ginen. 





7 heldu eta 4 ume
 elkartu ginen eta ezinhobeto igaro genuen goiza gure txoko ederrenetan barrena.

2018/09/17

IZAN ZAITEZ BERBALAGUN!

 
Lautadan, zabalik dago izena emateko epea  berbalagun edota gurasolagun taldeetan sartzeko.

Denetarik dago aukeran: astean behin tabernan elkartu gustura eta lasai hitz egiteko, Kirolaz eta Naturaz gozatzera joan, mintzodromoetan parte hartu, bizikleta hartuta lagunarteko txangoak egin, gurasolagunetan aritu... Denetan sentituko zarete primeran, nork bere helburua beteko duelako seguru: euskara-eskoletan ikasitakoa praktikatzeko abagunea, jende askorekin euskaraz egiteko aukera, inguruko euskaldunekin harremanetan hasteko modu zuzena... Hori guztia egongo da, bai eta askoz gehiago ere: parada bikaina da pozik ibiltzeko eta aisialdian ondo pasatzeko.


Beraz, 2018-19 ikasturte honetan parte hartu nahi baduzu Lautadako berbalagun egitasmoan, jadanik eman dezakezu izena. Aski duzu zeure inguruko euskaltegi edota euskara-zerbitzuetara  jotzea, edota izena emateko fitxa hau betetzea. Telefonoz egiteko aukera ere badago 607 628 342 zenbakira deituta.

2018/05/15

GARAGARDO DASTAKETA ETA OGIA EGITEN IKASTEKO TAILERRA

 Igande goizean, Alaitzako elkartean bildu ginen berbalagunak familiekin. Lehenengo, ogia egiten ikasi genuen Txusen laguntzaz. Txikienek eskuak zikindu eta hamaiketakoan jan genuen prestatutako ogi gozoa.
 Umeek jolasten zuten bitartean abenduan egindako garagardoak dastatu genituen, benetan ederrak!!!!


 Gero, mahaiaren inguruan bildu ginen eta bakoitzak ekarritakoarekin hamaiketakoa egin genuen. Ezin hobeto igaro genuen igandea!

2018/03/16

ERRIGORA PRODUKTUEN DASTAKETA

Atzo, URASKA elkarteak eta Lautadako AEKk Errigora produktuen dastaketa antolatu zuten euskaltegian.  Piper gorriak, zainzuriak eta olioak mahai gainean jarri eta hamaiketako hobezina hartu genuen.


Eskerrik asko Errigora egitasmoari eta Uraska elkarteko Raúli azalpenengatik!!



2018/03/13

KOSMETIKA TAILERRAREN KRONIKA

Larunbatean, egunerokoan erabiltzen dugun hainbat produktu etxean egiteko tailerra antolatu genuen. Horretan, hortzetako pasta eta desodorantea nola egin ikasi genuen.


 Ez hori bakarrik, aloe vera krema ere egin genuen eta bakoitzaren esperientziak elkarbanatzeko aukera ere izan genuen.





Giro ezin hobena aritu ginen eta ikasitakoa oso baliagarria izan zitzaigun. Gure ingurugiroa eta gorputza zaintzeko oso baliagarriak diren errezetak ikasi ditugu. Orain praktikan jartzea besterik ez zaigu falta!!!!