2019/12/05

Euskararen astea

Euskararen aste potentea eduki dugu. Euskararen egunean, abenduaren 3an, mintzodromoa egin genuen Aniturri institutoko eta Lautada ikastolako ikasleekin eta dinamizatzaile apartak eduki genituen horretarako.





Horrez gain, abenduaren 4an "Bakarrik dagoena bakean utzi" bakarrizketa ikusteko aukera izan genuen.


2019/10/28

IGOROINERA BISITA- UDAZKEN KOLOREAK

 Igande honetan, Igoroinera joan ginen ibilbide zirkular bat egitera. Eguraldi ezin hobea egin zigun eta elkartu ginen lagunok gustura ibili ginen udazkeneko koloreez gozatuz.
 Ibilibide zirkularra egin genuen eta zelai eta soro koloretsuak zeharkatu genituen. Errota zaharra ikusteko aukera ere izan genuen.
 Bukatzeko Legardako gurutzetik Musitu herriko ikuspegi ederra ikusi ahal izan genuen eta horrela eman genion bukaera ibilbideari.


2019/10/01

URRIKO AGENDA

Urrian zer? Hementxe duzu ikasturte hasiera, Mendilaguna martxan, Iñaki Perurena Araian, Mendi irteera Attipi mendi taldearekin....Animatu, izena eman eta batez ere, GOZATU!

2019/06/11

Vital zuhaitzak giro ezin hobean!


Igandean, goizeko 11:30ean bildu ginen Aguraingo Andra Mari plazan. 14 lagunek eman zuten izena, familian, inguruko zuhaitzak ezagutzeko ekintzan honetan. Eguraldia ona izanik, herriko inguruetan ibili ginen ume zein heldu informazio bila. Zein polita den lautadako femiliak euskaraz entzutea!

Jolasak familian Dulantziko igerilekuetan


2019/03/21

FAMILIA MENDIZALEAK BETI AURRERA!

Igandean, eguraldia kaxkarra izan arren, mendian gora abiatu ziren Mendilagun egitasmoa osatzen duten familiak.



Arnoko labirintoa eta katarri ezagutu zituzten, paraje benetan ederra eta ederki pasa zuten oraingoan ere. Udaberriaren hasierarekin, eguraldia lagun izango dugulakoan gaude eta hilero irteerak antolatzen jarraituko dugu!


ZIENTZILARI TXIKIAK

Aurreko ostiralean, Dulantzin, zita ezin dibertigarriagoa izan genuen bertako gurasolagunekin. 25 ume eta 12 guraso hurbildu ziren gure dinamizatzaile Unairekin esperimentuak egitera.



Hasteko, naturari buruzko 4 asmakizun asmatu eta jarrian horrekin lotutako 4 esperimentu egin zituzten: izotza hari batez hartu, koloretako elurra sortu, ostadar likidoa egin eta bukatzeko, sumendi haserrea!


 Benetan ederra Dulantziko familiak euskaraz jolasten eta sortzen ikustea!

2019/03/07

LAUTADAKO EUSKARALDIAREN DOKUMENTALA


-Martxoak 12, asteartea, 19:00etan, Aguraingo Zabalarten
-Martxoak 13, asteazkena, 19:00etan, Burgeluko Udaletxean
-Martxoak 14, osteguna, 19:30ean, Narbaizako txokoan
-Martxoak 15, ostirala, 19:00etan, Barrundia
-Martxoak 20, asteazkena, 19:00etan, Dulantziko kultur etxean
-Martxoak 21, osteguna, 19:30ean, Alaitzako txokoan
-Martxoak 22, ostirala, 19:00etan Araian, udaletxean
-Martxoak 23, larunbata, 20:00etan, Zalduondoko Lazarraga kuturgunean
-Martxoak 24, igandea, 18:00etan, Ilarduiko txokoan

2019/02/27

PASEOLAGUN Lautadako Berbalagunen egitasmo berria


Praktikatu eta bizi opari sortaren IRABAZLEA!

Aste honetan, PRAKTIKATU ETA BIZI lehenengo opari sorta lortzeko galdera zabaldu dugu Berbalagunen artean: Nor omenduko du 21. Korrikak?
Erantzun zuzena.........TXILLARDEGI!
Jasotako erantzun guztien artean zozketa egin dugu eta irabazlea
 ROSA SANCHEZ izan da! Zorionak!




2019/02/26

ARRATSALDE PAREGABEA!

Aurreko ostirala egun ederra izan zen gure lautada eguzkitsuan! Arratsaldeko 17:00etan, ume eta gurasoz bete zitzaigun AEKko Euskal txokoa. 33 haur eta 15 guraso hurbildu ziren Sorgina Txirulinaren abesti eta ipuinekin gozatzera!


Horren ostean, Araiara abiatu ginen eta bertan, karikaturak egiten ikasi genuen. 10 herritar hurbildu ziren Aritz Aroskoarekin marrazketaren sekretuak ezagutzera.