2016/11/18

Lautadako berbalagun taldeen ordutegiak

Ikasturte honetan, asko dira Lautadako berbalagun taldeetan izena eman dutenak.  10 talde sortu da dagoeneko, eta gehiago izatea espero dugu. Koadroan agertzen diren talde gehienak osatuta daude baina badira lagun gehiagoren bila ari direnak:
ASTEAZKENA, 20:00etan, AGURAIN
OSTEGUNA, 19:30ean, DULANTZI
Azken honetan , euskaraz ondo moldatzen den bidelaguna behar dugu.
Hauetako batean izena eman  edo talde berri bat osatu nahi baduzu, deitu 607 628342 telefonora edo idatzi lautada_berba@aek.eus helbidera.
Animatu eta izan zaitez BERBALAGUN!!!!

2016/11/15

Izan zaitez KORRIKA laguntzaile eta gozatu bideaz!

Beste Korrika baten atarian gaude. Berriro ere, Euskal Herriko bazter guztietara zabalduko dugu, ozen, euskararen aldeko aldarria.
Eta hori horrela izan dadin, zure laguntza behar du AEK-k. Aurreko KORRIKA amaitu zenetik, gizartearen bultzada azpimarratu nahi dugu; alde batetik, euskahalduntzeko deiari kasu eginda, euskaraz bizitzeko hautua irmoago dago; beste aldetik, herritar gehiago hurbiltzen dira euskaltegietara. Administrazioari dagokionez, esan behar dugu oraindik ere euskaltegiei zuzendutako baliabideak ez nahikoak direla.
Hori dela eta, 20. KORRIKAk jasoko duen dirua Euskal Herri osoko bere euskaltegiak laguntzeko erabiliko du AEK-k.
AEKren ekimenari esker, eta milaka lagunen laguntzari esker, Korrika den bezalakoa izatea lortu dugu, eta bide horretan jarraituko dugu. Korrika laguntzaileak KORRIKAren zutabe nagusietako bat dira
Aurten ere laguntza bera eskatzera gatoz, hau da, 20. Korrikaren Korrika laguntzailea izan zaitezen nahi dugu. 12 euroren truke jasoko duzu aurtengo 20. Korrikaren Korrika laguntzailearen pina, urtarriletik aurrera Euskal Herriko ehunka komertziotan beherapenak izatea ahalbidetuko dizun Korrika laguntzaile txartela eta txartela onartuko duten komertzioen zerrenda dakarren katalogoa. Eta, batik bat, 12 euro emanez, Korrika laguntzailea izango zara.
Oraindik Korrika laguntzailea ez bazara, AEKren euskaltegietan eska ditzakezu pina, txartela eta katalogoa. Internet bidez ere egin dezakezu zure eskaria, 20.Korrikaren logotipoaren gainean klikatuta (galdetegia gaztelaniaz dago. Barkatu eragozpenak!) eta etxean jasoko duzu.
Izan zaitez KORRIKA laguntzaile eta gozatu bideaz!

2016/11/14

Euskaltegi arabarretako 130 ikasle inguruk Sexu eta Ugalketa Eskubideen alde uhinak astindu dituzte


Aguraineko AEK Euskaltegiko bi taldek parte hartu dute ekimen honetan: desioen mapa bat, “Mari Garbi Xaboia” eta “Borroka dezagun Soldata berdinarengatik” spotak ekoiztuz.

Leire Melgar, Borja Lopez de Vicuña eta Ander Vegak ekoiztutako “Mikromatxismoak” spotak irabazki du antolatutako lehiaketaren lehen saria.

2016ko otsailean, martxoan eta apirilean zehar Sexu eta Ugalketa Eskubideak, berdintasuna, biolentzia mota ezberdinak etabarren inguruko lantegiak burutu ditugu Gasteiz eta Arabako hainbat herrietako euskaltegietan.
Gai honetan sakontzeko dinamika eta jolas ezberdinak planteatzean gain, ikasleek irrati ekoizpenak burutzeko funtsezko aholku eta argibideak jaso eta Sexu eta Uglaktea Eskubideen inguruan sentsibilizazio irrati ekoizpen ezberdinak ekoiztu dituzte. Era honetara, Giza Eskubide mota hauen aldeko bozeramaileak bilakatuko dira euskaltegietako ikasleak.

Medicusmundi Arabatik Sexu eta Ugalketa eskubideen betetzea pertsonen ongizatearen bermatzean eta pobreziaren aurkako borrokan aurrerapausoak emateko ezinbestekoa dela eta beraien gauzatzea zailtzen duten kausa eta faktore mordoen eta gure uste eta pentsaera finkatuen inguruan gizarte bezala hausnartu behar daukagula pentsatzen dugu.

Mikromatxismoak", “Aldatutako rolak” eta “Hauteskundeetarako hautagaia” izan dira lehen, bigarren eta hirugarren saia jaso duten lanak, hurrenez hurren.

Jarraian irabazleak eta Lautadako AEKn egindako spot-ak entzuteko aukera izango duzue.

20. KORRIKAko arropa SALGAI


 

Astelehenetik Ostegunera
10:00etatik 12:00etara
LAUTADAKO AEKn,
zapatari kalea 31,