Pages

2019/02/27

PASEOLAGUN Lautadako Berbalagunen egitasmo berria


Praktikatu eta bizi opari sortaren IRABAZLEA!

Aste honetan, PRAKTIKATU ETA BIZI lehenengo opari sorta lortzeko galdera zabaldu dugu Berbalagunen artean: Nor omenduko du 21. Korrikak?
Erantzun zuzena.........TXILLARDEGI!
Jasotako erantzun guztien artean zozketa egin dugu eta irabazlea
 ROSA SANCHEZ izan da! Zorionak!




2019/02/26

ARRATSALDE PAREGABEA!

Aurreko ostirala egun ederra izan zen gure lautada eguzkitsuan! Arratsaldeko 17:00etan, ume eta gurasoz bete zitzaigun AEKko Euskal txokoa. 33 haur eta 15 guraso hurbildu ziren Sorgina Txirulinaren abesti eta ipuinekin gozatzera!


Horren ostean, Araiara abiatu ginen eta bertan, karikaturak egiten ikasi genuen. 10 herritar hurbildu ziren Aritz Aroskoarekin marrazketaren sekretuak ezagutzera.


2019/02/11

MENDILAGUNAK SANTA ELENAN



 Indarra hartzen doa Mendilaguna egitasmoak eta oraingoan, 11 izan dira Alfredo berbalagunak prestatutako irteeran parte hartu dutenak. Eguraldia kaxkarra izan arren, umoretsu ekin zioten Mendilagunek Santa Elenarako bideari, txakur eta guzti.


Haizeak eta euriak pixka bat zaildu zuten igoera baina gure mendizale trebeek ez zuten etsi eta poz-pozik iritsi ziren tontorrera!