Pages

2012/11/23

Euskaraz bizi nahi dugulako




Abenduaren 1ean euskal herritarrok hitzordua dugu Donostian, manifestazioa egingo dugulako bertan, Euskaraz bizi nahi dugu lelopean.
Milaka herritar gara euskaraz bizitzeko hautua egin dugunok; baina, zoritxarrez, milaka arazo aurkitzen dugu geure nahia betetzeko. Oraindik ere lan handia dago egiteke euskararen normalizazioan; hori azpimarratu du, duela gutxi, Europako Batzordeak berak, Hizkuntza Gutxituen Itunaren konpromisoak betetzen ote diren aztertu ostean.
Jorratu beharreko bideak askotarikoak dira, beraz, baina bereziki bi esparru indartu behar dira: euskararen ezagutza eta euskaraz bizi ahal izateko guneak. Biak ala biak bultzatzen ditugu AEKn, jakina, eta horrexegatik egiten dugu bat manifestazio deialdiarekin.
Hizkuntza batean bizi ahal izateko, hizkuntza horren ezagutza ezinbesteko aldagaia da. Euskararen kasuan, ezagutza indizea igo egin da azken urteotan, baina ez eragite nabarmenetarako beste: euskaraz ez dakitenen kopurua oso altua eta kezkagarria da oraindik ere. Bestalde, ezagutza indizearen barruan daudenak —ia euskaldunak, esaterako— erabiltzeko benetako gaitasunarekin zenbateraino bat datozen ere sakonago aztertu beharko litzateke.
Gure hizkuntzaren normalizaziorako bidean, bere garaian, indar handia jarri zen haurren hezkuntzan, baina ia batere ez transmisioan; hau da, gurasoei begirako euskalduntzean, Helduen Euskalduntze Alfabetatzean. Egindako zenbait ikerketaren arabera, azken hamarkadetan euskarak 300.000 hiztun irabazi ditu, eta horien herena euskaltegiei zor zaie, alajaina! Ametsetan hasita, zein egoeratan geundeke euskalduntze alfabetatzea buru-belarri bultzatu izan balitz eta, hezkuntzak euskaldundutako umeekin batera, indar berarekin eta neurri berean helduak euskaldundu izan balira?

2012/11/16

PARADISUKO ATEAN antzezlana

 
 
Egilea: Jose Mari Velez de Mendizabal
Zuzendaria: Itziar Rekalde
Zeinentzat idatzia: Arrasateko DOKE Antzerki Taldea (DAT)
Iraupena: Ordubete

Ekintza tanatorio batean garatzen da. Hildakoaren errautsak daude
ikusgai. Zendua emakume bat da eta errautsen baitatik hildakoaren
mamua agertzen da. Bera da obraren protagonista, atal guztietan esku
hartzen duena modu aktiboan. Tanatorioan bisitak ematen dira etengabe,
eta hitzezko interakzioa sortzen da mamuarengandik, azken
agurra eskaintzera joandako guztienganako. Eta elkarrizketak diren
arren, norabide bakarrekoak ditugu, bisitariek ezin baitute mamua
ikusi ezta entzun ere. Salbuespen batekin: ehorztetxeko enplegatua.
Alarguna, hildakoaren txikitako lagunak, kuadrilako adiskideak,
auzokoak, anaia-koinata, ehorztetxeko enplegatua eta abadea dira,
protagonista nagusiari bere burutazioekin bizidunen arteko elkarrizketetan
sartzeko aukera eskaintzen dioten pertsonaiak. Hildakoaren
mamua da elkarrizketa guztietako ardatz nagusia eta berak eramaten
du obran zehar, errautsetako ontziaren aurrean giza norbanako bakoitzak
duen jarrerarako lotura. Haienganako alaitasun, kezka, haserre,
tristura eta zalantza dira protagonista nagusiak azaltzen dituenak.
Beraz, edozein tanatoriotako elkarrizketen modukoak sortzen dira.
Eta errealitate horretan oinarritzen da obraren indarra. Atal desberdinek
euren tonu berezia badute ere, osotasunean ulertu behar da
antzezlana. Umorezko klabean dago idatzita eta euskarari hurbileko
tratamendua eskaini zaio, publiko zabalera heltzeko.ç
 
NOIZ: Abenduaren 17an
NON: Harresi Aretoan
ORDUA: 20:00etan

BERTXOKKO SARIKETA


2012/11/13

LITERATURA TXOKOA

Urrian iragarri genizuen bezala, hau da abendurako daukagun proposamena:

*"Leturiaren egunkari ezkutua", Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi*

Liburu berezia aukeratu dugu, eta solasaldia ere berezia izango da.


Oraingo honetan astelehenez elkartuko gara, abenduaren 3an, Euskararen
Nazioarteko Eguna, Zabalarten.

Solasaldi berezi honek Txillardegi hobeto ezagutzeko aukera emango digu.



*Liburuari buruz:*

*Leturiaren egunkari ezkutua** Jose Luis Alvarez
Enparantzak<http://eu.wikipedia.org/wiki/Jose_Luis_Alvarez>,
Txillardegik, idatzitako eleberria da, 1957an Bilbon
Euskaltzaindiak<http://eu.wikipedia.org/wiki/Euskaltzaindia>argitaratua.
*

* Joseba Leturia nobelako protagonista da. Mirenekin maitemindu egiten da.
Bere borroka existentziala da. Etsiturik eta zalantzan dago beti. Bere
zorionaren bila dagoenean porrot egiten du; huts egin duela konturatzen da
eta bakarrik sentitzen denez Miren hil eta gero, bere burua hiltzen du.
Pertonaia hau hirian mugitzen da, hiri handi industrializatuaren giroan.
Kokapen hau euskal nobelan estraineko aldiz ematen da. Obra hau lau zatitan
dago banatua: Udaberria, uda, udazkena eta negua. Bakoitzak Josebaren
egoerarekin batera azaltzen da.*
 
 
Solasaldia: Abenduaren 3an, arrtsaldeko 19:30ean, Zabalarten