2013/01/17

SIALUK HARTZ TXIKIAREN BIDAIA


Sialuk hartz arre txikia dugu eta goitik behera marroia da. Ipar hegoan bizi da bere ama Nannuralukekin, guztiz zuria den duen hartz errearekin.
Sialuk berari buruz dena jakin nahi du. Horretarako, jaio zen basora bidaiatzen du. Bertan, iraganaren berri izango du, bere jatorriaren berri. Bere benetako amaren istorioa ezagutuko du, hartz errearena. Lagun berriak egingo ditu eta bere buruaz jabetuko da.

Egilea: Creación Colectiva
Zuzendaria: Pablo Ibarluzea
Antzezleak: Nerea Ariznabarreta, Anduriña, Paula Alfieri


NON: Harresi aretoan
NOIZ: 2012/01/19
ORDUA: 18:00

2013/01/14

"Lekukoaren bila" ginkana, KORRIKA 18




KORRIKA 18k "Lekukoaren bila ginkana" antolatu du. 
Parte hartzeko gehienez 8 laguneko taldea osatu eta AEKko euskaltegiren batean izena eman behar duzue. Askotariko probak izango dira ginkanan eta talde irabazleak bidaia zoragarri bat disfrutatuko du.
Informazio gehiago: www.korrika.org
Izena emateko azken eguna: URTARRILAK 28

2013/01/10

Korrikak eta AEK-k hilaren 26an, txotx erraldoia antolatu dute Usurbilen


Korrikak eta AEK-k euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren milaka eta milaka pertsonak omendu eta protagonista bilakatu nahi dituzte euskararen aldeko lasterketa erraldoiaren 18. edizioan. Hori dela eta, hilaren 26an, txotx erraldoia antolatu dute Usurbilen.
Egun osoko egitarauak girotuko du jaieguna. Goiz osoan zehar egongo da kale animazioa, trikitilarien, txarangaren eta abarren laguntzaz. Ondoren,kupelen irekiera, bertsolariak, bazkaria*, ekitaldi nagusia, erromeria, kantu jira eta Esne Beltzaren kontzertua.
Sarrerak (10 euro -jatekoa, sagardoa, kontzertua eta autobusa barne-) AEKren euskaltegietan daude salgai.

URTARRILAREN 26AN DENOK USURBILERA!

* EHNE Bizkaiak jarriko ditu bazkarirako produktuak.