2016/11/18

Lautadako berbalagun taldeen ordutegiak

Ikasturte honetan, asko dira Lautadako berbalagun taldeetan izena eman dutenak.  10 talde sortu da dagoeneko, eta gehiago izatea espero dugu. Koadroan agertzen diren talde gehienak osatuta daude baina badira lagun gehiagoren bila ari direnak:
ASTEAZKENA, 20:00etan, AGURAIN
OSTEGUNA, 19:30ean, DULANTZI
Azken honetan , euskaraz ondo moldatzen den bidelaguna behar dugu.
Hauetako batean izena eman  edo talde berri bat osatu nahi baduzu, deitu 607 628342 telefonora edo idatzi lautada_berba@aek.eus helbidera.
Animatu eta izan zaitez BERBALAGUN!!!!

2016/11/15

Izan zaitez KORRIKA laguntzaile eta gozatu bideaz!

Beste Korrika baten atarian gaude. Berriro ere, Euskal Herriko bazter guztietara zabalduko dugu, ozen, euskararen aldeko aldarria.
Eta hori horrela izan dadin, zure laguntza behar du AEK-k. Aurreko KORRIKA amaitu zenetik, gizartearen bultzada azpimarratu nahi dugu; alde batetik, euskahalduntzeko deiari kasu eginda, euskaraz bizitzeko hautua irmoago dago; beste aldetik, herritar gehiago hurbiltzen dira euskaltegietara. Administrazioari dagokionez, esan behar dugu oraindik ere euskaltegiei zuzendutako baliabideak ez nahikoak direla.
Hori dela eta, 20. KORRIKAk jasoko duen dirua Euskal Herri osoko bere euskaltegiak laguntzeko erabiliko du AEK-k.
AEKren ekimenari esker, eta milaka lagunen laguntzari esker, Korrika den bezalakoa izatea lortu dugu, eta bide horretan jarraituko dugu. Korrika laguntzaileak KORRIKAren zutabe nagusietako bat dira
Aurten ere laguntza bera eskatzera gatoz, hau da, 20. Korrikaren Korrika laguntzailea izan zaitezen nahi dugu. 12 euroren truke jasoko duzu aurtengo 20. Korrikaren Korrika laguntzailearen pina, urtarriletik aurrera Euskal Herriko ehunka komertziotan beherapenak izatea ahalbidetuko dizun Korrika laguntzaile txartela eta txartela onartuko duten komertzioen zerrenda dakarren katalogoa. Eta, batik bat, 12 euro emanez, Korrika laguntzailea izango zara.
Oraindik Korrika laguntzailea ez bazara, AEKren euskaltegietan eska ditzakezu pina, txartela eta katalogoa. Internet bidez ere egin dezakezu zure eskaria, 20.Korrikaren logotipoaren gainean klikatuta (galdetegia gaztelaniaz dago. Barkatu eragozpenak!) eta etxean jasoko duzu.
Izan zaitez KORRIKA laguntzaile eta gozatu bideaz!

2016/11/14

Euskaltegi arabarretako 130 ikasle inguruk Sexu eta Ugalketa Eskubideen alde uhinak astindu dituzte

Aguraineko AEK Euskaltegiko bi taldek parte hartu dute ekimen honetan: desioen mapa bat, “Mari Garbi Xaboia” eta “Borroka dezagun Soldata berdinarengatik” spotak ekoiztuz.

Leire Melgar, Borja Lopez de Vicuña eta Ander Vegak ekoiztutako “Mikromatxismoak” spotak irabazki du antolatutako lehiaketaren lehen saria.

2016ko otsailean, martxoan eta apirilean zehar Sexu eta Ugalketa Eskubideak, berdintasuna, biolentzia mota ezberdinak etabarren inguruko lantegiak burutu ditugu Gasteiz eta Arabako hainbat herrietako euskaltegietan.
Gai honetan sakontzeko dinamika eta jolas ezberdinak planteatzean gain, ikasleek irrati ekoizpenak burutzeko funtsezko aholku eta argibideak jaso eta Sexu eta Uglaktea Eskubideen inguruan sentsibilizazio irrati ekoizpen ezberdinak ekoiztu dituzte. Era honetara, Giza Eskubide mota hauen aldeko bozeramaileak bilakatuko dira euskaltegietako ikasleak.

Medicusmundi Arabatik Sexu eta Ugalketa eskubideen betetzea pertsonen ongizatearen bermatzean eta pobreziaren aurkako borrokan aurrerapausoak emateko ezinbestekoa dela eta beraien gauzatzea zailtzen duten kausa eta faktore mordoen eta gure uste eta pentsaera finkatuen inguruan gizarte bezala hausnartu behar daukagula pentsatzen dugu.

Mikromatxismoak", “Aldatutako rolak” eta “Hauteskundeetarako hautagaia” izan dira lehen, bigarren eta hirugarren saia jaso duten lanak, hurrenez hurren.

Jarraian irabazleak eta Lautadako AEKn egindako spot-ak entzuteko aukera izango duzue.

20. KORRIKAko arropa SALGAI

Astelehenetik Ostegunera
10:00etatik 12:00etara
LAUTADAKO AEKn,
zapatari kalea 31,

2016/10/06

Lautadako berbalagun egitasmoaren ikasturte hasiera

Ostiralean, Pintxo pote magikoa izan genuen Araian Eriz magoari esker. Tabernaz taberna ibili ginen berbalagunekin herritarrak euskara praktikatzera gonbidatu genituelarik. Zuk ere euskara praktikatu nahi baduzu, eman izena Lautadako AEKn edo http://praktikatu.blogspot.com.es/  webgunean.

2016/09/23

GURASOLAGUN TALDEAK

Kaixo ama/aita:
Ikasturtea hasi da gure herrian eta  gurasolagun taldeak osatzera animatu nahi zaituztegu.  Gurasoon artean talde txikiak sortu eta euskaraz dakien jendea zein ikasten ari direnak elkartu nahi ditugu, talde bakoitzak jarritako ordutegi eta egunetan, euskaraz hitz egiteko. Badira, umeak ikastolara eraman eta jarraian kafea hartu bitartean, euskara praktikatzeko izena eman dutenak!

Zer lortu nahi dugu?
Ikasten ari diren gurasoei euren euskara-maila hobetzeko aukera ematea.
Gure lagunartea zabaltzea.
Gurasoen arteko giroa euskalduntzen joatea.

IZENA EMATEKO:

-Agurain :Lautadako AEkn 10:00etatik 12:00etara 
-Araia: Jolaslekuan 17:00etatik 19:00etara
-Dulantzi: Kultur etxeko sarreran zure kontaktua utzi eta deituko dizugu

-lautada_berba@aek.eus helbidean.

2016/06/16

ARABA EUSKARAZEN GURE EUSKALTEGIA OMENDUA

  Euskara ikasle, irakasle eta berbalagunak, oraingoak eta lehengoak! Zatozte datorren igandean Aguraingo AEK euskaltegiari Araba Euskarazek egingo dion omenaldia jasotzera!

 Ekainaren 19an,goizeko 11:30ean, Lezao kirol gunean

2016/05/24

ZOZKETA: Zu eta biok euskaraz, ederra

AEK-k 2016/2017 ikasturteko matrikula bat zozkatuko du AEK-ko ikasleek proposatzen dituzten lagun guztien artean.
AEK-ko ikaslea zara? Baduzu euskara ikasi nahi duen lagunik? Nahi adina lagun proposa dezakezu, galdetegia beteta.
Jasotzen ditugun izen guztien artean 2016/17 ikasturterako matrikula bat zozkatuko dugu. Era berean, sariduna gonbidatu duen ikasleak %50eko beherapena izango du ikasturte horretako matrikulan.
Proposamenak irailaren 23ra arte jasoko dira, eta saridunaren berri irailaren 28an emango dugu.

 Klik egin galdetegira joateko:

http://www.aek.eus/index.php/eu/?option=com_chronoforms5&chronoform=eta_zu_norekin

Informazio gehiago:
http://www.aek.eus/index.php/eu/
AEKAEK-k 2016/17 ikasturteko matrikula bat zozkatuko du AEK-ko ikasleek proposatzen dituzten lagun guztien artean.
AEK-ko ikaslea zara? Baduzu euskara ikasi nahi duen lagunik? Nahi adina lagun proposa dezakezu, galdetegia beteta.
Ezagutzen duzu AEK-ko ikasleren bat? Esaiozu zure izena proposatzeko eta galdetegia betetzeko.
Jasotzen ditugun izen guztien artean 2016/17 ikasturterako matrikula bat zozkatuko dugu. Era berean, sariduna gonbidatu duen ikasleak % 50eko beherapena izango du ikasturte horretako matrikulan.
Proposamenak irailaren 23ra arte jasoko dira, eta saridunaren berri irailaren 28an emango dugu.
Klik egin HEMEN galdetegira joateko
- See more at: http://www.aek.eus/index.php/eu/#sthash.fkszWQYh.dpuf
AEK-k 2016/17 ikasturteko matrikula bat zozkatuko du AEK-ko ikasleek proposatzen dituzten lagun guztien artean.

2016/05/18

Egoitzaren inaugurazioa!!! Gonbidatuta zaude!!!

Ostiral honetan, hilaren 20an, 75 ordu Euskaraz mugimendurako lortutako lokalaren inaugurazioa izango da. Aguraingo erdigunean, Kale Nagusian bertan izango du elkargune ekimenak. Ostiralero zabalik egongo da euskaltzale guztion topagune izatera iritsi nahi duelarik.
Idatzi honen bidez euskaltzale guztiak gonbidatuta daudela jakinarazten da!!
19.30etatik aurrera, ohitura onei muzin egin ezinik, pintxo potea egongo da, eta ekimenerako espreski diseinatutako kamisetak enkargatzeko aukera ere bai.

2016/05/16

Euskaraz eroso sentitzeko teknikak

AEK-k hurrengo ikasturtean euskara ikasteko eskaintza berezia abian jarri du

2016/17 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, ez itxaron, orain izena emanez gero hainbat abantaila izango dituzu eta!
Ekainaren 19a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte:
- %5eko deskontua 15-16 ikasturteko matrikularen prezioan
- Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
- Lehentasuna taldeak eratzeko orduan
Orain matrikulatuz gero, ekarpen hau egin beharko duzue aurrematrikula gisa (lehenengo ordainketa):
- 240 ordutik gorako ikastaroetan: 120 €
- 240 ordu-120 ordu bitarteko ikastaroetan: 100 €
Ikastaroa ez egitea erabakiko bazenu, aurrematrikularen %100 itzuliko zaizue, irailaren 26a baino lehen jakinaraziz gero. Hortik aurrera, matrikula-itzulketen ohiko baldintzak aplikatuko dira.
Izen emateak eta informazioa: AEKren edozein euskaltegitan // 673 200 100 // 946 464 000
Aprobetxatu AEK-ren aurrematrikula eskaintza berezia. Eman izena ekainaren 19a baino lehen; eta ikasi eta landu euskara gure euskaltegietan!
- See more at: http://www.aek.eus/index.php/eu/1125-eskaintza-berezia-2016-2017#sthash.2ENkDpuj.dpuf

2016/2017 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo ikasten hasi nahi baduzue, ez itxaron, orain izena emanez gero hainbat abantaila izango dituzue eta!

Informazioa gehiago: 
2016/17 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, ez itxaron, orain izena emanez gero hainbat abantaila izango dituzu eta!
Ekainaren 19a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte:
- %5eko deskontua 15-16 ikasturteko matrikularen prezioan
- Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
- Lehentasuna taldeak eratzeko orduan
Orain matrikulatuz gero, ekarpen hau egin beharko duzue aurrematrikula gisa (lehenengo ordainketa):
- 240 ordutik gorako ikastaroetan: 120 €
- 240 ordu-120 ordu bitarteko ikastaroetan: 100 €
Ikastaroa ez egitea erabakiko bazenu, aurrematrikularen %100 itzuliko zaizue, irailaren 26a baino lehen jakinaraziz gero. Hortik aurrera, matrikula-itzulketen ohiko baldintzak aplikatuko dira.
Izen emateak eta informazioa: AEKren edozein euskaltegitan // 673 200 100 // 946 464 000
Aprobetxatu AEK-ren aurrematrikula eskaintza berezia. Eman izena ekainaren 19a baino lehen; eta ikasi eta landu euskara gure euskaltegietan!
- See more at: http://www.aek.eus/index.php/eu/1125-eskaintza-berezia-2016-2017#sthash.2ENkDpuj.dpuf

2016/05/13

Lezen ibilaldia

Aurreko larunbatean Leze eta ingurua hobeto ezagutzeko ekintza antolatu genuen Atxipi mendi taldeak, Kromletxeko lagunek eta Gasteizko eta Lautadako Berbalagunek. Eguraldiak, ordea, ez zuen batere lagundu eta ekintza bertan behera utzi zen. Hala ere, taldetxo bat bildu zen Araiako bus geltokian eta euriari aurre eginez, ibilalditxo bat ematera joan ginen.
Primeran igaro genuen goiza eta gainera,pilo bat  ikasi genueni!!

2016/05/12

Udan ere LAUTADAN EUSKARA PRAKTIKATU

Dagoeneko ekin diogu udan euskaraz lotsarik gabe jarduteko izen emateari. Zabalik dago udako Lautadako berbalagun taldeetan apuntatzeko epea, ekainaren 13ra arte
Horietakoren batean parte hartu nahi baduzu, zure herriko euskaltegian izena eman edo bete fitxa hau.

2016/05/11

75 orduz euskaraz ALEAn

Lau egunez, euskara esparru guztietara eramango dute Agurainen
Lau egunez, euskara esparru guztietara eramango dute Agurainen Anakoz Amenabar 2016-05-10 15:28   Euskara  Lautada  Agurain
"Konplexurik gabe" euskaraz bizitzeko aukera naturaltasunez egitea du helburu '75 ordu euskaraz' ekinaldiak.
Astearteko azokan aurkeztu dute ekinaldia Nata Lafuentek eta Unai Olaldek, San Juan plazan. | A.A. | Ikusi handiago | Argazki originala
Posible al da Agurainen euskaraz hitz egitea? Etenik gabe, lau egunez? Denda, taberna eta eguneroko txoko guztietan hitz egitea? Hori izango dute erronka azaroaren 8, 9, 10 eta 11n, eta horretarako lehendabiziko pausoak ematen hasi dira; ezagutzera eman eta konpromisoak batuko dituzte udazkena bitartean.
Ez da jai bat izango, ezta jardueraz beteriko lau egun ere, antolatzaileek azaldu moduan. Egunerokoan euskaraz bizi ahal izateko ekinaldia da  aurkeztutakoa. "Euskarazko ohiko elkarrizketa solteak alde batera utzita, gure herria euskararen arnasgune oso bat izango da", aipatu du ekinaldiko sustatzaile Unai Olaldek.  Eguneroko esparru guztietara eraman nahi dute euskara. "Lantegian, garagardo bat hartzean, ogia erostean... esperientzia kolektiboa izango da". Aurkezpena egiteko aukeratu moduan, azoka egunarekin emango diote hasiera azaroaren 8an –asteartero izaten da– eta lau egunez luzatuko dute erronka.
Konpromiso bila
Egun horien aurretik, asmoa iragarri, informatu eta taldeak prestatzen hasi dira. "Eta, garrantzitsuena, herritar eta bertako kolektiboekin harremanetan jarriko gara, horien konpromiso sinbolikoa ere eskatzeko", azaldu du sustatzaile taldeko kide Nata Lafuentek. Lehendabiziko bilera izan zuten joan den astean eta dagoeneko 65 bat lagunek eman diote babesa ekinaldiari, eta beste horrenbeste lagunen konpromisoa batu nahi dute datozen asteotan. "Aguraindarrek euren konpromisoa sinatu ahal izango dute horretarako prestatu ditugun triptikoetan", azaldu dute antolatzaileek. Konpromisoa onartzen duten guneek zigilu identifikatibo bat jasoko duten euren negozioetan jarri eta herritarrek euskaraz egiteko aukera dutela jakin dezaten. "Helburu nagusia euskara sustatzea bada ere, helmuga hurbilena herritarrek euskaraz bizitzeko euren berezko hautua gauzatzea da komunikatzen diren pertsona guztiekin, inolako konplexurik gabe", nabarmendu du Olaldek.
Hala, hainbat boluntario izango dira azarora bitartean lanean; euskaldunak ahalduntzeko eta aktibatzeko lanetan eta Agurain herria bera prestatzeko lanetan.
Araban, lehen aldiz
Euskal Herrian ez da lehenengo aldia antzeko zerbait antolatzen dutena. Kanpaina honek aurreko urteetako "15 ordu euskaraz" ekimenak ditu oinarri. Donostiako Egia auzoak, esate baterako, Aguraingoaren antzeko ekinaldia antolatu zuen, eta euren aholkuak jaso dituzte Arabako lehen esperientzia aurrera eramateko. Haiekin hasi zuten datozen hilabeteetan jarraituko duen hitzaldi zikloa.
Erronka posible dela uste dute antolatzaileek, eta lortuko dutela lau egunez euskaraz egitea, baina baita ordutik aurrera ere.  "Esperientzia honek ez du amaierarik izango; gure hizkuntza ohiturak euskararen alde irauli nahi ditugu".

2016/03/14

75 ORDU EUSKARAZ ekimena antolatzeko bilera

LAUTADAKO BERBALAGUNAK ZALDUONDOKO MUSEOAN

Atzo, martxoak 13, Zalduondoko museoa ezagutzera hurbildu ginen Lautadako Berbalagunak.  Lourdesen eskutik ezagutu genituen inguruko ohitura, kultura eta historia baita inauterietako protagonista nagusiak ere. Algortako lagunak ere batu zitzaizkigun eta ezin hobeto igaro genuen igande goiza.