2016/09/23

GURASOLAGUN TALDEAK


Kaixo ama/aita:
Ikasturtea hasi da gure herrian eta  gurasolagun taldeak osatzera animatu nahi zaituztegu.  Gurasoon artean talde txikiak sortu eta euskaraz dakien jendea zein ikasten ari direnak elkartu nahi ditugu, talde bakoitzak jarritako ordutegi eta egunetan, euskaraz hitz egiteko. Badira, umeak ikastolara eraman eta jarraian kafea hartu bitartean, euskara praktikatzeko izena eman dutenak!

Zer lortu nahi dugu?
Ikasten ari diren gurasoei euren euskara-maila hobetzeko aukera ematea.
Gure lagunartea zabaltzea.
Gurasoen arteko giroa euskalduntzen joatea.

IZENA EMATEKO:

-Agurain :Lautadako AEkn 10:00etatik 12:00etara 
-Araia: Jolaslekuan 17:00etatik 19:00etara
-Dulantzi: Kultur etxeko sarreran zure kontaktua utzi eta deituko dizugu

-lautada_berba@aek.eus helbidean.