Pages

2014/09/24



Lotsa galtzeko, mintzapraktika egitasmoak martxan

Euskaltegietako matrikulazio kanpaina aurkeztu ostean, AEK-k mintzapraktika programetarako kanpaina berria jarri du abian #lotsarikgabe lemapean. Horrenbestez, 2014-15 ikasturtean mintzapraktika programaren batean (Berbalagun, Mintzalagun, Mintzakide...) parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete jada Euskal Herrian osatuko diren 90etik gorako egitasmoren batean. Horretarako, euskaltegietara eta euskara zerbitzuetara jo dezakete, edota klikatu hemen
 
Iaz bezala, #lotsarikgabe kanpainako protagonistak benetako berbalagun, mintzakide eta gurasolagunak dira. Ezagutzatik erabilerara igarotzeko erabakia hartu zuten lagun horiek dagoeneko galdu dute euskaraz mintzatzeko lotsa. Beraz, eta primeran ezagutzen dituztenez mintzapraktika egitasmoak, “modelo” ezin hobeak dira jendea mintzapraktika egitasmoetan izena ematera animatzeko.
 
Aurreko ikasturtean mintzapraktika programetan parte hartu zuten 5.600 lagunen artean oso harrera ona izan zuten mintzodromoek. Beraz, egitasmoen antolatzaileen helburua da ikasturte honetan iazko apustuari eutsi eta mintzodromoak sustatzen jarraitzea. Bestalde, gurasolagun programari beste bultzada bat emateko asmoa ere azaldu dute.
 
Mintzapraktika egitasmo berriak herriz herri aurkeztuko dira urrian zehar. Ikasturte honetan, gainera, herri gehiagotan sortuko dira taldeak. Euskararen erabilerak indarra hartzen jarraituko du horrela, parte hartzaileen artean urtero egiten den inkestaren arabera, iaz mintzalagunen herenak nabarmendu baitzuen lehen baino gehiago egiten zuela euskaraz.

2014/09/04

2014/09/02

MATRIKULAZIO KANPAINA ZABALIK LAUTADAKO AEKn

BULEGO ORDUTEGIA: 10:00-12:00 eta 18:00-20:00

-Euskara eskolak
-Titulu homologatuak
-Guraso taldeak
-Autoikaskuntza
-Berbalagun eta Gurasolagun egitasmoak
...
ANIMATU ETA IKASI EUSKARA PRAKTIKOA GUREKIN!!


Telefonoa: 945300408 
lautada@aek.org