Pages

2012/05/22

ASTEBURUKO BARNETEGI TXIKIA




















Urtero bezala AEKk asteburuko barnetegi txikia antolatu du.
Ekainaren 8,9 eta 10ean zatoz gurekin Lesakara! Eman izena AEKn ekainaren 1a baino lehen (50 euroko aurrerapena). 
ANIMATU ETA EMAN IZENA LEHENBAILEHEN!!!!

2012/05/15

BERTSO-SAIOA ARAIAN



Bertso-jaialdia Maiatzaren 19an eguerdiko 13:00etan

Bertsolariak:

Jon Ruiz de Pinedo, Andere Arriolabengoa, Juan Mari Juaristi, Felipe Zelaieta

Gai-jartzailea: Iker Pastor

Antolatzailea: Arabako Bertsozale Elkartea

MINTZA EGUNA

Aurtengo Mintza Eguna Santurtzin izango da, ekainaren 2an.
Egitaraua: itzela, eta azpimarratzekoa: Gurasolaguni indarra eman nahian, umeak
bereziki kontuan hartu dira egitaraua diseinatzerakoan. Klikatu hemen

Bazkarirako txartelak: Helduak 20€ eta umeak 10€.

Goazen Santurtzira!!

2012/05/10

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT mezuak lau haizetara

Zer da zuretzat euskaraz bizitzea?
Eman erantzuna galdera honi eta
zure mezua ere (ipuina, esaldia,
narrazioa, txistea, marrazkia,
olerkia,...) lau haizetara zabalduko
dugu!
Lan guztiak AEKn eta gura facebook-ean jasoko ditugu
maiatzaren 23a baino lehen eta
maiatzaren 26an plazan jarriko ditugu
erakusgai. Horietako batzuk irakurri
edota abestu egingo ditugu gainera!
Zure iritzia ere garrantzitsua delako,
zer da zuretzat euskaraz bizitzea?
Maiatzaren 26an ez dago
aitzakiarik! Eta gainera...


NOIZ: Maiatzak 26
NON:Aguraingo Andra Mari Plazan
ORDUA: 12:00
 

Etorri eta parte hartu!!
Bizi gaitezen euskaraz!

2012/05/02

LAUTADAKO EUSKARAREN AGENDA

KAixo berbalagunen blog jarraitzaileak. Hemen doakizue hilabete honetako euskarazko ekintzen informazioa. Hala ere, badago bertan agertzen ez den ekintza bat: Maiatzak 26, arratsaldeko 19:30ean BUAH TXABAL Araiako gaztetxean (araiako gazte asanbladak antolatuta).