Pages

2014/02/18

"ITSASOAREN ALABA" dokumentalaren proiekzioa

NON: Zabalarten
NOIZ: Otsailak 20
ORDUA: 19:30ean

Haizek bi urte bete baino lehen GAL taldeak haren aita hil zuen, Mikel Goikoetxea "Txapela" errefuxiatua. Aitaren oroitzapenik txikiena ez badu ere, 25 urte geroago neska galdezka hasiko da. Itsasoaren alaba memoria ariketa baten lekukotza da. Goikoetxea ezagutu zutenen testigantzak lotuta, Haizek aita eta garai hartako egoera nolakoak ziren jakingo du pixkanaka, mundu eta sentsazio ezberdinak nahastuta, eta ikuslea sustraietarako bidaia errepikaezin horren lekuko bilakatuta.
Zuzendaria:Josu Martínez
Gidoia: Josu Martínez
Ekoizpena: Txema Uriarte Gite-Ipes
Argazkia: Hibai Castro
Muntaketa: Txaber Larreategi
Musika: Benito Lertxundi