Haizek bi urte bete baino lehen GAL taldeak haren aita hil zuen, Mikel
Goikoetxea "Txapela" errefuxiatua. Aitaren oroitzapenik txikiena ez badu
ere, 25 urte geroago neska galdezka hasiko da. Itsasoaren alaba memoria
ariketa baten lekukotza da. Goikoetxea ezagutu zutenen testigantzak
lotuta, Haizek aita eta garai hartako egoera nolakoak ziren jakingo du
pixkanaka, mundu eta sentsazio ezberdinak nahastuta, eta ikuslea
sustraietarako bidaia errepikaezin horren lekuko bilakatuta. Zuzendaria:Josu Martínez Gidoia: Josu Martínez Ekoizpena: Txema Uriarte Gite-Ipes Argazkia: Hibai Castro Muntaketa: Txaber Larreategi Musika: Benito Lertxundi
No hay comentarios:
Publicar un comentario