Pages

2011/11/28

"LAUTADA HISTORIAN ZEHAR" argazki lehiaketa

Berbalagunok argazki lehiaketa bat antolatu dugu gure lautadako historia argazkien bidez ezagutzeko. Edozeinek hartu dezake parte lehiaketa honetan, hauek dira bete beharreko baldintzak:



- Pertsona bakoitzeko ,gehienez, 3 argazki

- Argazkiak izenburuarekin eta azalpen txiki batekin aurkeztu behar dira

- Abenduaren 5a baino lehen aurkeztu behar dira hurrengo helbidera bidaliz: lautada_berba@aek.org

- Argazkiak ezin dira photoshop programarekin eraldatu

- Argazkiekin batera telefono zenbakia bidali






2011/11/22

ARGAZKILARITZA TAILERRA

Kamera arrunt bat erabiliz argazki ederrak ateratzen ikasi nahi duzu?
Zatoz larunbat honetan, azaroak 26, berbalagunek antolatutako tailerrera!

Lekua: AEK
Ordua: 11:00

Argazki kamera eta euskaraz mintzatzeko gogoak besterik ez dituzu behar

MUSIKA IKASTAROA "ROCK"

“EUSKAL HERRIKO MUSIKAREN IKASTAROA. ROCKAREN HISTORIA”

Euskal Herriko rock musikaren historia.

HITZALDIA. Ritxi Aizpuru, BAGA-BIGA musika editorea.

Euskal Herriko rock musikaren entzunaldia.Euskal Herriko rock musikariaren hitzaldi-mahaingurua. Rock musika tresnen inguruko solasaldi teoriko-praktiko laburra. Elena López, Pedro Espinosa (POTATO)

2011/11/15

LITERATURA TXOKOA

Literatura Txokoak irailean hasi zuen ikasturte berria, eta dagoeneko ikasturte berri horren lehenengo liburua irakurri dute, "Koaderno handia",Agota Kristofena, Eskarne Mujikaren itzulpenarekin.
Oraingoan, hau da proposamena: "ETXEKO HAUTSA" Anjel Lertxundi (Alberdania)
*Solasaldia egiteko eguna:*Abenduaren 14a, asteazkena, 20:00etan, Jai Alai Tabernan
Bitartean, liburuaz gozatu!!!
* Liburuari buruz: Franco hil aurreko azken urteetako giroarekin hasten da liburua etaorduan narratzaileak bizi izandako gertaera batekin: ETAko bi kide eramanbehar izan zituen, arratsalde sargori batean, bere autoan herri batetikbestera. Hogei urte geroago ari da narratzailea orduko giroa eta giroariburuzko hausnarketa idatzia idazten zerga iraultzailea eskatu diotenaitari, buruko gaixotasun baten eraginez ahanzturaren eremuan bizitzenhasita dagoen aitari. Era horretan, aita-semeen arteko harremanarenaztertzea ere bada liburua. Nolabaiteko aitortze mingarri bat.Narratzailearen memoriako hariz hasten da gertakarien oroimen inperfektuaagertzen, esandako gauzak eta isildutakoak, behin eta berriz Franco hilaurreko arratsalde sargori hartara eramaten dutenak.Narratzaileak bere aitari egiten dion aitorpenak gure historiaren azkenurteak hartzen ditu aintzat, bere ilungune eta miseriekin, galderak sortzendira irakurri ahala, eta galdera horiek guretzat dira.

2011/11/07

ANTZERKIA EUSKARAZ




Hipo eta Tomaxen ikuskizun berriaz gozatzeko aukera paregabea duzue Harresi Aretoan, Hipo, Tomax eta beldurrezko etxea. Denetarik gertatuko zaie Hipotolomeo garbitzaileari eta Tomax alguazilari.




Baina ez prentsa beldurrak negarra eragingo duenik, negarra baino barre eta irrifarrak nabarmenduko dira eta bi pertsonaje xelebre hauen istorio barregarri eta umoretsuetan.




Kantuak eta jolasak ere izango du tartea ordu beteko ikuskizunean,eta ikusleek ez dute aspertzeko aukerarik izango. Ezustekoak bata bestearen atzetik datoz eta ez pentsa begira duudenak lasai egongo direnik, ez dira ikusle soilak izango, kantu eta jokoetan parte hartuko dute

2011/11/02

PETTIk aurkeztuko du "Awañak" Harresi aretoan


Larunbat honetan, azaroak 5, arratsaldeko 20:00etan bere existentzialismotik zirrara sortarazten duten kantuen sortzailea izango dugu entzungai. Eraginez hitzegitekotan Billy Bragg, Tim Buckley edo Nick Drake aipatu behar, Nick Cave edo Tom Waits-en ondoan. Ezin aurkitu Euskal Herriko kantautoreekiko antzekotasunik, gure eszenan bakarra baita bai kantatzeko modu ilun-trinkoan zein gitarra zarrastatzeko moduan. Petti, azken urteotan Euskal Herriko bakarlari original horietako bat.