Pages

2012/02/14

BADATOZ PORRERO ETA SORGINA


Inauteriak

Herrian tradizio handia izan zuten eta jai hori gutxienez 1678tik aurrera ospatzen dela jakina da. 1936an eta Frankismo guztian zehar debekatuta egon zen. Gauerdira arte dantza egiten zen.

Agurainen inauteriak aurreko ostegunean hasten dira, deitu ohi den Larderoren ostegunean. 1995ean festa hau berreskuratzeari ekin zioten. Aguraindar musikaria eta Donostiako Kontserbatorioan irakaslea den Jose Ignacio Lopez de Luzuriagaren laguntzaz, Larderoren abestiaren bertsioetako bat berreskuratu zen:

“Lardero Agurainen
Jai zoragarri
Neska eta mutilen
Ohi ihauteria
Zoriondu nahi ditugu
herriko guztiak
egun on bat denori
ta ahaztu miseriak
Lardero, Lardero
Neska mutilak ero
Lardero, Lardero
Bada ihauteria
Lardero, Lardero
Neska mutilak ero
Lardero, Lardero
Guztio eskerrak!
Lardero lagunak
Izatez zintzoak
Behartuta eguten dugu
Eskalearena.
Ezuzte ta nekeak
Arren hurí barka
Ta poltsan sar (e)zazue
Ahal duzuena”

Festa honetan umeak ditugu protagonistak. Kaleetatik mozorrotuta joaten dira, askaria egite aldera, diru eta jakien eskaera eginez.

Herrian tradizio handia izan zuten eta jai hori gutxienez 1678tik aurrera ospatzen dela jakina da. 1936an eta Frankismo guztian zehar debekatuta egon zen. Gauerdira arte dantza egiten zen.

Hala eta guztiz ere, 1983an aguraindar talde batek lan handia egin zuen festa hori berreskuratzeko asmoarekin eta gaur egun, normaltasun osoz ospatzen da.

Inauteri bezperako ostiralean Erregearen Atera joaten da festa hauek irudikatzen dituzten pertsonaiei harrera egitera: Porrero eta Sorgiña, bizilagunak festan zehar asteartera arte laguntzen dituztenak. Pertsonaia horiek txilinak dituzten jantzi bitxiak daramatzate, beren eskuekin “puxika” bati (makil bati lotutako txerri-maskuri puztua) eusten diote, eta kaleak gazte eta haurrekin dantzatuz animatzen dituzte. Pertsonaia horiek herriko gazteak izan ohi dira, urtez urte Porrero edo Sorgina izateko eskubidea beste pertsona bati eskualdatzen diotelarik. Udal Musika Bandak lagunduta ateratzen dira. Urte batzuk tradizio hori gabe pasa ondoren 1983an berreskuratu zen.

Antzina ospakizunak igandean hasten ziren pertsonaia horiekin eta ondorengo plazako dantzaldiarekin, eta astelehenean inauteriak ospatzen ziren. Egun horretan merkatua egiten zen (normalean astearteetan egin ohi dena) eta inguruko gazteak hirira hurbiltzen ziren. Ondoren, asteartean Porrero eta Sorginari agur esaten zitzaien Erregearen Atean eta gauerdira arte dantza egiten zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario