Aguraindarren testigantzekin, antolatzaileen adierazpenekin, antzezpenekin eta Aguraingo irudi ederrekin osatu dute bideoa.
2018ko azaroan aktibazio olatu handi bat etorriko omen da Euskal
Herrira. Agurainen, aguraindarrak aktibatzeko asmoz, 2016ko azaroan egin
zuten Agurainen 75 Ordu Euskaraz ekimena.Ekimena autogestionatua eta autofinantzatu izan bazen ere, Arabako Foru Aldundiak proposatuta eta diruz lagunduta, ekimena azaltzeko bideo dokumental bat ekoiztu dute, hogei minutukoa. Mikel Ezkerro eta Anton Mimentza dira egileak. Aguraindarren testigantzak, antolatzaileen adierazpenak, antzezpen batzuk eta Aguraingo irudi ederrez osatu dute dokumentala.
Ekainaren 1ean Agurainen aurkeztu zuten bideoa. Harrera beroa izan zuen, 50 lagun inguru elkartu baitziren proiekzioan. Bideoa ikusi ondoren, egileen azalpenak eta herritarren bizipenak, oraingo beharrak eta iritziak trukatu zituzten ondorengo solasaldian.
https://www.youtube.com/watch?v=KCMaWAu-7zM
No hay comentarios:
Publicar un comentario