2020/11/17

Igande goiz aparta!

Pasa den igandean, mendilagunok motxilak euskaraz bete eta euskaraz eta mendiaz gozatzera joan ginen. Egia esan, bagenuen gogoa iazko ekainetik ez genuelako elkar ikusten. Aguraindik atera eta Egileorrerantz abiatu ginen eta hortik San Juan portua igotzen hasi ginen.

Behin gailurrera igota, mendi ertzetik Larre ederrera abiatu ginen eta han Peña hueca eta Arbaras iturria ikusi ahal izan genituen.


Beherantz gindoazela Maitane gure mendilagunari esker eta, nahiz eta hasierako asmoa ez izan, Lezaoko kobazuloa ere ikusi ahal izan genuen, ederra benetan!

 


 Bukatzeko, Eguileorrera jaitsi eta handik Agurainera bueltatu ginen 4 orduko irteera eder bati amaiera emanez. Igande ederra, konpainia ederrean eta euskaraz, gehiago eskatzerik ba al dago?




No hay comentarios:

Publicar un comentario