Lotu!
da aurtengo leloa. Izan ere, iaz 30 urte bete ziren Gasteizko eta
Aiaraldeko bertso-eskolak martxan ipini zirela, aurten 20 urte bete dira
Arabako Bertsozale Elkartea eratu zela, eta urte guzti hauetan lotura
bat egon da garai hartan Arabako bertsolaritza martxan ipini zuten gazte
eta gaur egun elkartea eta Arabako bertsolaritza aurrera eramaten duten
gazteen artean. Lotura hau da, hain zuzen, irudi horrekin transmititu
nahi dutena. Hori dela eta, aurtengo txapelketa Abel Enbeitaren
baserrian aurkeztu zuten, Abel Enbeita izan delako Arabako
bertsolaritzaren aitzindaria. Abel berak ipiniko dio txapela irabazleari
eta bertso-eskolako kide gazteak izango dira sari ezberdinak banatuko
dituztenak.
Epaileen
mahaia, aldiz, Hodei Lopez de Arkautek, Ekaitz Elorriagak, Mikel Fdz.
de Arroiabek, Patxi Aizpuruak eta Iker Elexpuruk osatuko dute. Aurkezle
lanetan Olatz Bayer arituko da eta gaiak emateko arduraduna Maialen
Kortabarria izango da.
Guztira,
Arabako 52 bertsolarik kantatu nahi zuten 2013ko Arabako Bertsolari
Txapelketan. Izan ere, 30 bertsolarik lortu zuten kanporaketetan parte
hartzea eta azkenik, 18 izan dira finalerdietan egon direnak. Horrela,
finalean parte hartuko duten sei bertsolariak aukeratu arte.
Bertsolariek egin beharreko lanak:
Sei bertsolariekin
- Binaka Hiruna bertso zortziko nagusian.
- Binaka Hiruna bertso zortziko txikian.
-Bina puntu zortziko txikian.
- Binaka Hiruna bertso hamarreko txikian.
- Bakarka: gaiari bina bertso doinu eta neurri librean.
Puntuazio altuena duten bi bertsolariekin, buruz-burukoan:
- Hiruna bertso ofizioka seiko motzean.
- Kartzelako gaiari hiruna bertso neurri eta doinu librean.
Sarrerak non erosi
Sarrerak bi modutan eskuratu daitezke; www.bertsosarrerak.eu atarian edo Gasteizko Amaia zentroan.
Manex Agirre
1982. urtean jaio zen Aramaion. 2009an, hirugarren postua lortu zuen;
2010eko Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan, txapelduna izan zen
Aramaioko taldearekin; eta 2011ko edizioaren txapelduna da.
Asier Otamendi
1971. urtean Urretxun jaiotako gasteiztarra da. 2002, 2004, 2005 eta
2008ko Arabako Bertsolari Txapelketak irabazi ditu; 2009an, bigarren
geratu zen; 2010eko Arabako Koadrila arteko Bertso Txapelketan bigarrena
izan zen Gasteizko Kakiturri-Ehari taldearekin, eta 2011koan ere.
Oihane Perea
1977an jaiotako gasteiztarra da. 2007an eta 2009an txapela jantzi zuen.
2012ko Koadrila arteko Bertso Txapelketan Aguraingo taldearekin txapela
irabazi zuen.
Iñaki Viñaspre
Abetxukokoa, 1984an jaioa. 2004tik edizio guztietan finalista izan da.
2010 eta 2012ko Arabako Koadrila arteko Bertso Txapelketan Gasteizko
Muñoko Katuak taldearekin parte hartu zuen.
Ruben Sanchez
gasteiztarra, 1975ean jaioa. Askotan finalista izan da, baina ez
azkeneko edizioetan. 2010 eta 2012ko Koadrila artekoetan Aizkorak
Zorroztu taldean parte hartu du.
Jagoba Apaolaza
1989 urtean jaiotako gasteiztarra da. 2003an hartu zuen parte lehen
aldiz Arabako txapelketan. 2012ko Arabako Koadrila arteko Txapelketan
Gasteizko Aizkorak Zorroztu taldearekin hartu zuen parte. Arabako
Bertsolari Txapelketako finalerako sailkatzen den lehen aldia da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario