Pages

2013/02/19

Olbeako irakur txokoa



Otsaila eta martxorako liburuarekin hasiak dira Olbeako literatura txokoko kideak. Misterioarekin jarraituz, Dolores Redondoren “Zaindari ikusezina” aukeratu dute oraingoan. Liburuaz hitz egiteko eguna, martxoak 20, 20:00etan Jai Alain.
Zaindari ikusezina
Ez zaio eleberriari intrigarik eta misteriorik falta. Amaia Salazar inspektoreak bi eginkizun ditu eleberrian: Baztan inguruan, eta batik bat, Elizondo inguruan gertatzen ari diren neska nerabeen hilketak argitu, eta, hain larria ez badirudi ere, eleberriak aurrera egin ahala, hil ala bizikoa gertatuko zaio Amaiari bere iraganarekin, eta iragana esaten dugunean, amarekin, izan (eta dituen) arazo larriak konpontzea.
Alde horretatik begiratuta, detektibe nobela honek, edo polizia nobela honek, badu dimentsio psikologiko nagusi bat ere bere tramaren garapenak argitu beharko duena.
Amaia Salazarren amak fijazio gaiztoa du albarekin, eleberriak aurrera egin ahala haurtzaroko oroitzapenen bidez berreskuratuko da harreman gaizto horien nondik norakoak. Jakina, familia bera da lehen kaltetua. Honetaz ere luze jardungo du nobelak.
Baina etor gaitezen intrigaren hariak eta gertaera nagusietara. Zergatik neskak, eta beti nerabeak? Galdera horien erantzuna ikerketak eta hiltzaileak berak emango du. Hiltzailearen koadro psikologikoak emango du izakera maniakoaren berri. Eleberriaren hirugarren baliabide nagusia mitologia da. Badajaunak bizirik omen inguruko bizilagunen imajinarioan. Progresoa azkar doa, baina mentalitate zaharren elezahar erta sinismenak soseguz. Garrantzitsua izango da mundo mitologiko horrek nobelak izango du protagonismoa.
Idazleak trebezia handia erakusten du polizia-eleberrien kontalari gisa, eta herri honen idiosinkrasiaren ezagutza sakona, aldi berean. Detektibearen ikerketaren kontaketa eta pertsonaiak bizi diren alegiazko mundo antropologikoa batzeko duen maisutasunak era guztietako irakurleak harrapatzen ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario