RUPER ORDORIKA Oñatin jaio zen 1956.ean. Musika zalea betidanik, hamabi urterekin Gasteizera joan zen bizi izatera. Giro ilun eta jarrera sortzaileren aurkako garai hartan iragan zen rock anglosaxoian zituen idoloei jarraitzetik kantuak euskaraz idaztera eta euskal kantut
egi zaharra ikastera. Ruper Ordorika ezaguna zen Bilboko euskal kultura zirkuluetan 1980.ean HAUTSI DA ANPHORA, bere lehen diskoa, enrejistratu zuenerako. Gasteizen ikasle denboretan eta, gero, Bilboko Unibertsitatean aritua zen hainbat antolamendu eta ekintzetan. Pott Bandaren sorrera aipatu behar da haien artean, gerora kantariaren ibilbidean edukiko zuen garrantziarengatik. Bertan elkartuko zen aurrerantzean hain harreman emankorra edukiko zuten adixkideekin: Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Joxemari Iturralde.
Oraingoan, New Yorken grabaturiko disko berriaren aurkezpenarekin datorkigu. Hodeien azpian, zuzena, hurbila eta sonoritate berriei erreparatzen diena
Larunbata, 2012.eko Otsailak 4
20:00 -
21:30Harresi aretoan (Agurain)
No hay comentarios:
Publicar un comentario