Pages

2015/10/30

FAMILIAN EUSKARAZ JOLASEAN! Izena emateko epea zabalik

Egitasmo honetan familiak elkarrekin euskaraz jolasean jarriko dira, bai
haurrak,
baita
gurasoak
ere.
Urtxintxa
Eskolako
dinamizatzaileak
euskarazko jolas eta abestiak erakutsiko dizkie eta praktikan jarriko dituzte.
Helburua da jasotzaileek euskaraz jolasteko baliabideak eskuratzea
egunerokotasunean erabiltzeko eta familia barneko eta familien arteko
euskarazko harremana indartzea.
Ordu eta erdiko saio ludikoa izango da, gozamenaren bidez eta presiorik
gabe landuko da hizkuntza.

Helburuak
-  Familia barneko eta familien arteko euskarazko harremana indartzea.
- Familiei euskaraz jolasteko eta abesteko baliabideak eskaintzea.
- Euskararen transmisioan eragitea.
- Herrian eta hirian euskara kalera ateratzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario