Pages
2016/11/30
2016/11/28
TXORIEN ARRASTOAN
2016/11/24
2016/11/23
2016/11/21
2016/11/18
Lautadako berbalagun taldeen ordutegiak
Ikasturte honetan, asko dira Lautadako berbalagun taldeetan izena eman dutenak. 10 talde sortu da dagoeneko, eta gehiago izatea espero dugu. Koadroan agertzen diren talde gehienak osatuta daude baina badira lagun gehiagoren bila ari direnak:
ASTEAZKENA, 20:00etan, AGURAIN
OSTEGUNA, 19:30ean, DULANTZI
Azken honetan , euskaraz ondo moldatzen den bidelaguna behar dugu.
Hauetako batean izena eman edo talde berri bat osatu nahi baduzu, deitu 607 628342 telefonora edo idatzi lautada_berba@aek.eus helbidera.
Animatu eta izan zaitez BERBALAGUN!!!!
2016/11/15
Izan zaitez KORRIKA laguntzaile eta gozatu bideaz!
Beste Korrika baten
atarian gaude. Berriro ere, Euskal Herriko bazter guztietara zabalduko
dugu, ozen, euskararen aldeko aldarria.
Eta hori horrela izan
dadin, zure laguntza behar du AEK-k. Aurreko KORRIKA amaitu zenetik,
gizartearen bultzada azpimarratu nahi dugu; alde batetik,
euskahalduntzeko deiari kasu eginda, euskaraz bizitzeko hautua irmoago
dago; beste aldetik, herritar gehiago hurbiltzen dira euskaltegietara.
Administrazioari dagokionez, esan behar dugu oraindik ere euskaltegiei
zuzendutako baliabideak ez nahikoak direla.
Hori dela eta, 20. KORRIKAk jasoko duen dirua Euskal Herri osoko bere euskaltegiak laguntzeko erabiliko du AEK-k.AEKren ekimenari esker, eta milaka lagunen laguntzari esker, Korrika den bezalakoa izatea lortu dugu, eta bide horretan jarraituko dugu. Korrika laguntzaileak KORRIKAren zutabe nagusietako bat dira
Aurten ere laguntza bera eskatzera gatoz, hau da, 20. Korrikaren Korrika laguntzailea izan zaitezen nahi dugu. 12 euroren truke jasoko duzu aurtengo 20. Korrikaren Korrika laguntzailearen pina, urtarriletik aurrera Euskal Herriko ehunka komertziotan beherapenak izatea ahalbidetuko dizun Korrika laguntzaile txartela eta txartela onartuko duten komertzioen zerrenda dakarren katalogoa. Eta, batik bat, 12 euro emanez, Korrika laguntzailea izango zara.
Oraindik Korrika laguntzailea ez bazara, AEKren euskaltegietan eska ditzakezu pina, txartela eta katalogoa. Internet bidez ere egin dezakezu zure eskaria, 20.Korrikaren logotipoaren gainean klikatuta (galdetegia gaztelaniaz dago. Barkatu eragozpenak!) eta etxean jasoko duzu.
Izan zaitez KORRIKA laguntzaile eta gozatu bideaz!
2016/11/14
Euskaltegi arabarretako 130 ikasle inguruk Sexu eta Ugalketa Eskubideen alde uhinak astindu dituzte
Aguraineko
AEK Euskaltegiko bi taldek parte hartu dute ekimen honetan: desioen
mapa bat, “Mari Garbi Xaboia” eta “Borroka dezagun Soldata
berdinarengatik” spotak ekoiztuz.
Leire
Melgar, Borja Lopez de Vicuña eta Ander Vegak ekoiztutako
“Mikromatxismoak” spotak irabazki du antolatutako lehiaketaren lehen
saria.
2016ko
otsailean, martxoan eta apirilean zehar Sexu eta Ugalketa Eskubideak,
berdintasuna, biolentzia mota ezberdinak etabarren inguruko lantegiak
burutu ditugu Gasteiz eta Arabako hainbat herrietako euskaltegietan.
Gai
honetan sakontzeko dinamika eta jolas ezberdinak planteatzean gain,
ikasleek irrati ekoizpenak burutzeko funtsezko aholku eta argibideak
jaso eta Sexu eta Uglaktea Eskubideen inguruan sentsibilizazio irrati ekoizpen ezberdinak ekoiztu dituzte. Era honetara, Giza Eskubide mota hauen aldeko bozeramaileak bilakatuko dira euskaltegietako ikasleak.
Medicusmundi
Arabatik Sexu eta Ugalketa eskubideen betetzea pertsonen ongizatearen
bermatzean eta pobreziaren aurkako borrokan aurrerapausoak emateko
ezinbestekoa dela eta beraien gauzatzea zailtzen duten kausa eta faktore
mordoen eta gure uste eta pentsaera finkatuen inguruan gizarte bezala
hausnartu behar daukagula pentsatzen dugu.
2016/11/11
praktikatu: PRAKTIKATU eta BIZI jardunaldia 2016. Kronika labu...
praktikatu: PRAKTIKATU eta BIZI jardunaldia 2016. Kronika labu...: 2016ko azaroaren 4an, AEKren Praktikatu zerbitzuak PRAKTIKATU eta BIZI jardunaldiaren III. edizioa antolatu zuen Bilboko Ondare aret...
Suscribirse a:
Entradas (Atom)