Pages
2014/12/16
2014/12/10
2014/12/02
2014/11/26
LAUTADAKO GURASOLAGUN: Jolasik onena, munduan barrena
Ikasturte honetan bidaia zoragarri bati hasiera eman diogu Lautadan. Horretan, munduko txoko desberdinak ezagutuko ditugu eta pasaporte hau izango da ateak zabalduko dizkiguna.
Dokumentu horretan ikasturteko ekintzen eta daten inguruko informazioa agertzen da baita proiektuaren helburuak ere.
Lautadako familien artean euskararen erabilera bultzatzea da gure asmoa, jolasa bide hori lantzeko tresna nagusia izanik.
Asteburuan afrikan egon gara, animaliekin "collage" ederrak sortu ditugu eta bukatzeko kantuan eta dantzan ibili gara.
2014/11/19
LAUTADAKO BERBALAGUNEN ASTEBURUA
Astebu honetan hainbat ekintza antolatu ditugu gure Lautada eder honetan. Batetik, Araiako berbalagunek Bertso- saio didaktikoan parte-hartu zuten.Eskerrikasko Ruben!
Lautadako Berbalagunak eta euskaldunak Alaitzako eta Gazeoko margoak ikustera joan ginen. Tolosako bikote bat ere animatu zen. Eskerrikasko Bea!
Dulantziko Gurasolagunak jolastu eta kantatu egin zuten Urtxintxako lagunekin .Eskerrikasko zuei ere!
2014/11/17
BERTSO-SAIO DIDAKTIKOA
Bihar Agurainen "Bertsolaritza, zer da hori? hitzaldia, bertso-tailerra
2014-11-18, asteartea, Agurain
"Bertsolaritza, zer da hori?" bertso-tailerra Ordua: 19:00 Lekua: Aek euskaltegia Parte-hartzaileak: Ruben Sanchez Antolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea
2014-11-18, asteartea, Agurain
"Bertsolaritza, zer da hori?" bertso-tailerra Ordua: 19:00 Lekua: Aek euskaltegia Parte-hartzaileak: Ruben Sanchez Antolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea
2014/11/06
2014/11/05
Korrika badator!
Ostegunean (hilak 6) Korrika aurkeztu dugu. 11:00etan, Arriaga Antzokian (Bilbo) eta 15:00etan, Kalostrape ostatuan (Baiona).
Zatozte! Gora #korrika!
2014/10/31
2014/10/29
2014/10/15
2014/10/02
2014/09/30
2014/09/24
Euskaltegietako matrikulazio kanpaina aurkeztu ostean, AEK-k mintzapraktika programetarako kanpaina berria jarri du abian #lotsarikgabe
lemapean. Horrenbestez, 2014-15 ikasturtean mintzapraktika programaren
batean (Berbalagun, Mintzalagun, Mintzakide...) parte hartu nahi dutenek
izena eman dezakete jada Euskal Herrian osatuko diren 90etik gorako
egitasmoren batean. Horretarako, euskaltegietara eta euskara
zerbitzuetara jo dezakete, edota klikatu hemen
Iaz bezala, #lotsarikgabe kanpainako
protagonistak benetako berbalagun, mintzakide eta gurasolagunak dira.
Ezagutzatik erabilerara igarotzeko erabakia hartu zuten lagun horiek
dagoeneko galdu dute euskaraz mintzatzeko lotsa. Beraz, eta primeran
ezagutzen dituztenez mintzapraktika egitasmoak, “modelo” ezin hobeak
dira jendea mintzapraktika egitasmoetan izena ematera animatzeko.
Aurreko ikasturtean mintzapraktika programetan parte hartu zuten
5.600 lagunen artean oso harrera ona izan zuten mintzodromoek. Beraz,
egitasmoen antolatzaileen helburua da ikasturte honetan iazko apustuari
eutsi eta mintzodromoak sustatzen jarraitzea. Bestalde, gurasolagun
programari beste bultzada bat emateko asmoa ere azaldu dute.
Mintzapraktika egitasmo berriak herriz herri aurkeztuko dira urrian
zehar. Ikasturte honetan, gainera, herri gehiagotan sortuko dira
taldeak. Euskararen erabilerak indarra hartzen jarraituko du horrela,
parte hartzaileen artean urtero egiten den inkestaren arabera, iaz
mintzalagunen herenak nabarmendu baitzuen lehen baino gehiago egiten
zuela euskaraz.
2014/09/10
2014/09/04
AEK SPOT IRAILEKO MATRIKULAZIOA
Hizkuntza gustuko dugulako,
harreman berriak egiteko,
seme-alabekin hitz egiteko,
kultura oso bat ulertzeko...
Mila arrazoi daude, ikasi!
https://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=QO2A1Ax9Bbg
harreman berriak egiteko,
seme-alabekin hitz egiteko,
kultura oso bat ulertzeko...
Mila arrazoi daude, ikasi!
https://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=QO2A1Ax9Bbg
2014/09/02
MATRIKULAZIO KANPAINA ZABALIK LAUTADAKO AEKn
BULEGO ORDUTEGIA: 10:00-12:00 eta 18:00-20:00
-Euskara eskolak
-Titulu homologatuak
-Guraso taldeak
-Autoikaskuntza
-Berbalagun eta Gurasolagun egitasmoak
...
ANIMATU ETA IKASI EUSKARA PRAKTIKOA GUREKIN!!
Telefonoa: 945300408
lautada@aek.org
-Euskara eskolak
-Titulu homologatuak
-Guraso taldeak
-Autoikaskuntza
-Berbalagun eta Gurasolagun egitasmoak
...
ANIMATU ETA IKASI EUSKARA PRAKTIKOA GUREKIN!!
Telefonoa: 945300408
lautada@aek.org
2014/07/01
2014/06/02
2014/05/14
IKASTARO TRINKOAK UDAN
Uztailaren 1etik 31ra
Goizeko 9:30etatik 12:30etara
(69 klase ordu) 120,00€
MAILA AZTERKETAK (HABE)
1. 2. eta 3. PERFILAK
Eman izena lehenbailehen Aguraingo AEKn (Azken eguna: ekainak 21)
Zapatari 31, Agurain
945-300408 / 663024371
lautada@aek.org
Goizeko 9:30etatik 12:30etara
(69 klase ordu) 120,00€
MAILA AZTERKETAK (HABE)
1. 2. eta 3. PERFILAK
Eman izena lehenbailehen Aguraingo AEKn (Azken eguna: ekainak 21)
Zapatari 31, Agurain
945-300408 / 663024371
lautada@aek.org
2014/05/02
2014/04/09
MARGOGINTZA TAILERRA
MARGOGINTZA
TAILERRA
AGURAINen
APIRILA-EKAINA
UMEAK/ (
9-14 urte) :
ASTEAZKENETAN
17:30etik 19:30era
( Hasiera eguna apirilaren 30a )
HELDUAK:
ASTEARTE
ETA OSTEGUNETAN 18:00etatik 20:00etara
( Hasiera eguna apirilaren 29a )
NON: URIARTE ETXEA( Zapatari 31 – 2.) Agurain
IZENA EMAN UDALETXEAN APIRILAREN 16a BAINO LEHEN/
Tailerra DOAKOA izango da eta
aurkezpen egunean bakoitzak eraman beharreko materiala azalduko da
2014/04/07
ESTATUEN ESKU-HARTZEA GELDITU !
APIRILAREN 9AN ARRATSALDEKO 19:00ETAN AGURAINGO SAN JUAN PLAZAN ELKARRETARATZEA.
ERAMAN EUSKARAZ BIZI NAHI DUT KAMISETAK.
Bideoa ikusi: http://vimeo.com/90836914
Hizkuntza baten Normalizazio Prozesuak, kasu guztietan, dimentsio politikoa eta soziala du, eta euskararen
kasuan ere horrela da. Bai alor politikoan eta bai sozialean ere estrategia desberdinak abiatzen dira euskararen
hedapen pertsonala eta soziala lortzeko, nola ezagutzari, hala erabilerari dagokienez. Normalizazio Prozesuaren
dimentsio politikoari gagozkiolarik, hizkuntza-politika dugu elementurik azpimarragarriena. Ezinbestekoa euskara
normalizatu dadin. Hizkuntza-komunitateak eskubidea du bere hizkuntza normalizatzeko politika
definitzeko eta garatzeko inolako kanpo esku-hartzerik gabe.
Gaur egun, ordea, hizkuntza-politika eragingarria abian jartzeko oztopoak daude. Euskararen hizkuntza-
komunitatetik kanpoko esku-hartzeak eta erabakimenak trabatzen dute. Ikusi besterik ez dago hizkuntzaren
normalizazioari begirako erabaki ausartek zer-nolako debekuak izan dituzten.
Debeku horien lagin bat dugu esku artean. Azken hilabeteotan Estatu espainiarrak Araban, Bizkaian eta
Gipuzkoan duen ordezkariak, Carlos Urquijok, Gipuzkoako Foru Aldundiari hizkuntza irizpideak ezartzeko
hartutako erabakia bertan behera uzteko agindu dio. Neurri hau 2009an Markel Olano Ahaldun Nagusia zela hartu
bazen ere, Aldundia orain aplikatzen hasi eta Urquijok errekerimenduak abiatu ditu.
Bestalde, udalei ere hizkuntza irizpideen gaiarekin hartutako erabakiak atzera egitea agindu zien Urquijok. (http://
www.gipuzkoaeuskara.net/albisteak/1392292645) Azken egunotan Euskara Planak ere igortzea eskatzen ari da
hainbat Udaletan. Tartean, zuen Udalean.
Hona informazio zabalagoa:
http://paperekoa.ber ria.info/harian/2014-03-07/013/002/
urkijok_kontratazioetan_hizkuntz_irizpiderik_ez_ezartzeko_eskatu_du.htm
Kontseiluak egoera hau salatu du berriki eta estatuaren esku-hartze honen
iragarri:
http://www.kontseilua.org/index.php?id_saila=54&id_edukia=579
aurrean erantzuna emango duela
Gauzak horrela, Kontseiluak errekerimenduak jaso diren Udaletako herriko plazetan elkarretaratzeak deituko
ditu APIRILAREN 9an, 19:00etan. Horretarako, tokiko euskalgintzako kide zaretenokin harremana burutzen ari
gara zuen herrian kontzentrazioa deitze aldera. Kontzentrazioa deitzeko material digitalarekin batera paperezkoa
ere pasako dizuegu. Material hau ostegunean, apirilak 3 helaraziko dizuegu zuen erakundeak adierazitako tokira.
Elkarretaratze hauekin bidali nahi den mezua hemen guk erabakitzen dugula da. Esku-hartzea geratzeko
eszenifikazio txiki bat egin nahi dugu. Horretarako, hasierako argazkian duzuen keinua, “geldi” adieraziz egitea
eskatzen dizuegu. Kartelekin batera pintura potetxo batzuk jasoko dituzue. Jendearen eskuak kolore ezberdinez
margotzea nahi dugu. Jasoko dituzuen koloreak “Euskaraz bizi nahi dut” logoan daudenak dira, lotura hori egin
eta aniztasuna adierazi asmoz. Helburua, beraz, egiten diren kontzentrazioetan bertaratzen diren herritarren
eskuak “geldi” keinua eginez, kolore ezberdinetan agertzea da.
1. Euskaraz bizi nahi dugu eta horretarako eskubidea dugu. Geure herrian
2014/04/01
2014/03/18
Euskararen jatorria: Enigma europar bat DOKUMENTALA
Euskal Herriko eta Munduko hizkuntzalari eta aditu handienetakoek euskarari buruz egin izan ditugun galderei erantzuna emango diete, gure hizkuntzaren jatorria argitu nahian.
Digitalak eta ETBk, S.AU.k ekoitzita
Errealizadorea: Juanfe Garcés
Produktore eragilea: Josu Erguin
Zuzendaria: Hasier Etxeberria
Iturria: Eitb.tv
OSTEGUNEAN, ARRATSALDEKO 19:30ean,
ZABALARTEN
2014/02/18
"ITSASOAREN ALABA" dokumentalaren proiekzioa
NON: Zabalarten
NOIZ: Otsailak 20
ORDUA: 19:30ean
Haizek bi urte bete baino lehen GAL taldeak haren aita hil zuen, Mikel
Goikoetxea "Txapela" errefuxiatua. Aitaren oroitzapenik txikiena ez badu
ere, 25 urte geroago neska galdezka hasiko da. Itsasoaren alaba memoria
ariketa baten lekukotza da. Goikoetxea ezagutu zutenen testigantzak
lotuta, Haizek aita eta garai hartako egoera nolakoak ziren jakingo du
pixkanaka, mundu eta sentsazio ezberdinak nahastuta, eta ikuslea
sustraietarako bidaia errepikaezin horren lekuko bilakatuta.
Zuzendaria:Josu Martínez
Gidoia: Josu Martínez
Ekoizpena: Txema Uriarte Gite-Ipes
Argazkia: Hibai Castro
Muntaketa: Txaber Larreategi
Musika: Benito Lertxundi
NOIZ: Otsailak 20
ORDUA: 19:30ean
Zuzendaria:Josu Martínez
Gidoia: Josu Martínez
Ekoizpena: Txema Uriarte Gite-Ipes
Argazkia: Hibai Castro
Muntaketa: Txaber Larreategi
Musika: Benito Lertxundi
2014/01/30
2014/01/13
DOKUMENTALA Euskal Herria: Ezkutuko zorra
Euskal Herria: Ezkutuko zorra
Gaur egun, kontsumitzen ditugun material gehienak oso urrutitik ekartzen dira. Iparraldean kontsumitu eta ekoizten dugun produktu ugarik, Hegoaldeko herrialde txirotuetan dute jatorria, bertan kutsatzea edo langileak baldintza prekarioetan kontratatzea errazagoa eta merkeagoa baita. Gure jarduera ekonomikoak zein kontsumoak Hegoaldeko herrialdeetan kalte ekologiko eta sozialak eragiten dute, haiekiko zor bat sortuz; zor ekologikoa, alegia.NON: Aguraingo Zabalarte Aretoan
NOIZ: Urtarrilaren 16an
ORDUA: 19:30ean
Suscribirse a:
Entradas (Atom)