Pages
2018/02/28
2018/02/26
Lur azpiko txoko sekretuak
Eguraldi ezin hobearekin abiatu ginen Eginiko plazatik. 23 laguneko taldea, guraso, haur eta helduak. Basotxo tours-eko Garazik irribarretsu erakutsi zigun bidea. Bidea erraza ez bazen ere, taldeak pozik eutsi zion eta poliki-poliki lur azpiko sekretuen gordeleku den basotxo kobazulora iritsi ginen.
Hamaiketakoa ere hartu genuen, bitan!!!! Gazta, intxaurrak, fruta eta ogia ez ziren falta izan eta giro atseginean igaro genuen goiza.
ESKERRIK ASKO MENDIZALEAK!!!!
2018/02/15
2018/02/13
Sei txango KIROLA ETA NATURA egitasmoaren barruan
Kirola eta Natura egitasmoa abiatu du AEKren Praktikatu zerbitzuak. Zikloa osatuko duten sei txangoak Praktikaturen ohiko eskaintza osatzera datoz. Orain arte Mendilagunak, Berbabentura eta Barnetegi Ibiltariei esker mendi irteerak, eskalada, orientazio ikastaroak, arroila jaitsierak... euskaraz burutu badira ere, sei txango hauek kirola, natura eta euskarazko kultur eskaintzaren konbinazioa izan nahi dute. Helburua da Euskal Herriko kultura eta parajeak euskaraz ezagutzea, eta egun atsegin bat igarotzea natura errespetatzen ikasiz.
Lehenengo irteera Mairuelegorretako kobazulora izango da, otsailaren 24an, ibilaldiaren ostean bertan Igor Arzuagaren kontzertu akustikoa entzuteko. Ondoren etorriko dira Itxinako zeharkaldia bertsolariekin, martxoaren 24an; orientazio ikastaroa Zugaztietan eta bisitaldia Peñas Negras interpretazio zentrora, apirilaren 21ean; arroila jaitsiera Aguake ur jauzian, maiatzaren 19an; orientazio ikastaroa Pagoetan eta bisitaldia Agorregi burdinolara, ekainaren 2an; eta Urdaibaiko kayak zeharkaldia eta Bird Center-era bisitaldia, ekainaren 16an.
Irteeretan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea. Partaide guztiek jasoko dute opari, txangoa abiatzean, motxila txiki bat eta eguneko jatordua. Halaber, aditu taldeak izango dira beti bidean laguntzeko.
Informazioa eta izena ematea: www.praktikatu.eus
2018/02/08
GARAGARDO TAILERREKO ARGAZKIAK: 2. saioa
2018/02/01
GARAGARDO TAILERRA lehenego saioa
Ostiral goizetan biltzen den berbalagun taldeak garagardo tailer irekia antolatu du hilabete honetan. Aurreko ostiralean egin genuen lehenengo saioa eta ederto pasa genuen Txus irakasle inprobisatuaren azalpenak entzuten.
Oinarrizko azalpenen ostean, ikasitakoa praktikan jarri genuen. Nahasketak egin, lodiera neurtu,...eta ontzietan sartu.
Astebetez utzi dugu garagardoa legamiatzen eta bihar izango dugu bigarren saioa non botiletan sartuko dugun!!!
IGANDEKO IRTEERA LANBRO ARTEAN
Igandean gure lautadako txoko berezienetako bat ezagutzera abiatu ginen Lautadako Gurasolagunak. Lanbro arten eman genuen goiza baina benetan gozagarria izan zen haurrak eta gurasoak euskaraz entzutea!!!
Garazik, turismo bulegoko gidak, kontatu zizkigun Kastroko henaioaren bitxikeriak eta hamaiketakoa ere bertan jan genuen. Hotza zela eta, bueltako bideari ekin genion eta Dulantziko herrira iritsi orduko, eguzkia irten zen!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)