Pages

2021/05/19

Zientzialari bikainak ditugu Araian, bai horixe!

 Pasa den ostiralean Araian izan ginen Guraso lagun tailer eder bat egiten. 8 familiak hartu zuten parte eta zientziaren magiaz gozatu ahal izan genuen irudiotan ikus dezakegunez. 

Mila esker etorri zineten guraso zein ume guztiei eta Araiako udalari.







2021/04/26

GORA ENE KANTAK, UMEAK ETA EUSKARA!

 Atzo, hilak 25, hitzordu berezia genuen Agurainen. Izan ere, izurriteak hain baztertuta utzi dituen umeek gozatu ederra hartu zuten Ene kantak ikuskizunarekin. 

Bi saio egin behar izan zituzten Ene kantakeko lagunek eta, bai goizekoa, bai arratsaldekoa guraso eta umez lepo egon zen. Milesker Ene kantakeko lan-taldeari, baita Harresiko langileei ere eta, nola ez, mila esker gerturatu zineten guraso eta ume guztiei. Gora euskara!





2021/04/21

IGANDE HONETAN ENE KANTAK AGURAINEN!

 Igande honetan Agurainen umeentzako euskarazko ikuskizun ederra ikusteko aukera izango dugu Harresi aretoan, Aguraingo udalak eta Lautadako berbalagunek antolatutako bi saioetan. Gozatu!




2021/04/19

ARAIAN ERE IZAN ZIREN ERRADIKALAK!

 Larunbat arratsaldean "Erradikalak ginen" bakarrizketaz gozatzeko aukera izan genuen. 40 lagun inguru gerturatu ginen bertara eta ikusikizun ederra ikusi ahal izan genuen giro ederrean. Mila esker Araiako udalari emandako laguntzagatik eta mila esker etorritako guztiei. Gora euskara eta gora berbalagunak!



2021/04/12

PLAN BIKOITZA ASTEBURU HONETARAKO!

 Asteburu honetan hitzordu bikoitza edukiko dugu.


Larunbatean Araian "Erradikalak ginen" bakarrizketaz gozatzeko aukera izango dugu.

 
Igandean, bestalde, mendira joango gara familian, Andoingo urjauzietara. Etorri eta gozatu !




2021/03/29

Magia Araiara ere iritsi da!

 Pasa den ostiralean, Asier Kidam magoak ikuskizun eta tailer ederra eskaini zigun. 13 umek ikasi ahal izan zituzten magiaren misterioak. 


Ondoren gurasoak etorri ziren umeek eskainitako ikuskizunaz gozatzera eta harrituta utzi zituzten amatxo eta aitatxo guztiak. Aupa Araiako mago bikainak.



 

Gora euskararen magia!


2021/03/22

KONTRASTAKO SAKANAK, EDERRA DA GURE ARABA!

 Mendi buelta ederra egin genuen atzo, igandean, mendilagunokin Kontrastako sakanetatik. Goizean goiz Aguraindik atera eta Kontrastarako bidea hartu genuen kotxez. Kotxea Kontrastako plazan aparkatuta, ibilbide zirkular eder batez gozatu ahal izan genuen, oraindik biluzik dauden zuhaitzen artetik.

Urak ere bere bidea erakutsi zigun eta errota zahar bat ere ikusi ahal izan genuen. Ederra benetan!



Igande ederra konpainia ezinhobean. Bukaera Agurainen eman genion merezitako garagardoa hartuta. Topa egin dezagun mendilagunongatik!


2021/03/15

Martxoko Agenda

 Hementxe martxoko agenda, magia, mendia, literatura, zinema, euskara,.. Badago gehiago eskatzerik?




2021/01/26

Magiaz beteriko arratsaldea

 Aurreko ostiralean, Asier Kidam mago handia gure artean izan genuen, eta arratsalde ezin hobea pasa genuen haur zein gurasook hark irakatsitako trukoak praktikan jartzen.


Hasteko, gurasoak alde egitera behartu genituen, eta bitartean, umeek hainbat truko ikusi eta ikasi zituzten.

Ordubete beranduago zitatu genituen gurasoak, eta orduan, haientzat bereziki antolatutako ekitalditxoa egin zuten haurrek magoaren laguntzaz. Benetan trebeak dira gure gazteak eta oso dibertigarria izan zen.





2021/01/18

Ostiral honetan Asier Kidam Magoaren tailer eta ikuskizuna!

 Ostiral honetan, urtarrilak 22, Aguraingo Harresi aretoan Asier kidam Magoaren tailer eta ikuskizuna izango dugu 7 urtetik gorako umeentzat. Arratsaldeko 18:00etan izango da eta aurretik eman beharko da izena, kartelean ateratzen den telefono zenbakira deituz edo whatsappa bidaliz.