Pages
2015/12/31
2015/12/21
Lautadako AEKko ikasle, irakasle eta Berbalagunen afaria!
Abenduaren 18an, 2015 urteari agur esateko afaria antolatu genuen Lautadako AEK osatzen dugunok, Ederto jan genuen eta kopa edan bitartean eztarriak berotzen hasi ginen! Gaueko c1 taldeak bertsoak prestatu zituen eta hau da berbalagunei kantatutakoa. ESKERRIK ASKO!
Zuek daramazue
garrantzitsuena,
txalupetan bezala
euskararen lema.
Meritu handia da
berbalagunena,
horregatik zuentzat
txalo beroena
2015/12/16
EUSKARAREN ASTEA LAUTADAN: ARGAZKIAK
Euskararen egunean ekintza ugari antolatu ziren Lautadan eta horietako batzuen argazkiak bildu ditugu zuekin elkarbanatzeko. Euskarak 365 egun behar dituelako, lanean jarraituko dugu lotsarik gabe euskaraz bizi gaitezen!
ESKERRIK ASKO EKINTZETAN PARTE HARTU DUZUENOI!
ESKERRIK ASKO EKINTZETAN PARTE HARTU DUZUENOI!
Barrundiako Bertso-afaria |
Bertso saioa Agurainen |
Dantza Aguraingo kiroldegian |
Erdaldun berrien kluba Zabalarten |
Eriz magoa Dulantziko kaleetan |
"Eman txapa gurasoei"ekimena Araian |
Burgelun Amarauna taldearen Kontzertua |
Txistekalari Araian |
2015/12/02
Magia, ikuskizunak eta musika euskararen nazioarteko eguna dela eta
Abenduaren 3an Euskararen nazioarteko eguna izango da eta Lautadako berbalagun/gurasolagun egitasmoa horren inguruan antolatu diren ekintzen prestaketan aritu da beste hainbat eragilerekin batera. Horietako batzuk bildu ditugu post honetan baina gogoratu gehiago badirela, eta informazioa blog honetan aurkituko duzuela.
AGURAIN
Abenduaren 4an, 19:30etik aurrera, ASIER KIDAM magoa ibiliko da alde zaharreko kaleetatik, Aguraindarrak hurbileko magiarekin liluratuz.
ARAIA
DULANTZI
ABENDUAREN 3an, 19:30etik aurrera, ERIZ magoa ibiliko da alde zaharreko kaleetatik, Dulantziarrak hurbileko magiarekin liluratuz.
ABENDUAREN 5ean DURANGOKO AZOKARA BERBALAGUNEKIN ETORRI NAHI BADUZU, EMAN IZENA AEKn EDO 607 628 342 telefonoan
2015/11/30
2015/11/27
2015/11/26
2015/11/24
2015/11/19
2015/11/18
ARRASTOAK antzezlana ikusteko gonbidapenak
Larunbatean, Harresi aretoan, ARRASTOAK antzezlana
izango dugu ikugai. AEKn baditugu gonbidapenak, beraz, sarrerak nahi
badituzu zatoz AEKra edo idatzi mezua facebook-ean
2015/11/12
2015/11/06
ARABAKO MINTZALAGUN ETA BERBALAGUNAK ARDO ARTEAN
Ikasturteari hasiera ezin hobea emateko, Arabako Mintzalagunen topaketa antolatu dugu datorren AZAROAREN 21ean
Eskuernagan (Arabar Errioxa) elkartuko gara, eta bertan hainbat ekintza egin ostean ,
Candido Besa upategian bazkalduko dugu. Mintzalagun berriak eta
beteranoak, hangoak eta hemengoak... elkartzeko aukera bikaina izango
da.
* Non? Eskuernagan (Candido Besa upategian)
* Noiz? Azaroaren 21ean, larunbata
* Egun pasako irteera izango da. Goizez atera eta arratsaldez itzuli. Autobusez joango gara.
Lekuak mugatuak dira, beraz, eman izena 607628342 telefonoan edo lautada_berba@aek.org posta helbidean.
2015/11/04
Izena emateko azken egunak: FAMILIAN EUSKARAZ JOLASEAN
Egitasmo honetan familiak elkarrekin euskaraz jolasean jarriko dira, bai haurrak,baita gurasoak ere. Urtxintxa Eskolako dinamizatzaileak euskarazko jolas eta abestiak erakutsiko dizkie eta praktikan jarriko dituzte.
Ordu eta erdiko saio ludikoa izango da, gozamenaren bidez eta presiorik
gabe landuko da hizkuntza.
Abestiak eta dantzak, talde-jolasak, jolas kooperatiboak
EMAN IZENA AEKn edo 607 628 342 telefonoan Azaroaren 5a baino lehen
2015/10/30
FAMILIAN EUSKARAZ JOLASEAN! Izena emateko epea zabalik
Egitasmo honetan familiak elkarrekin euskaraz jolasean jarriko dira, bai
haurrak,
baita
gurasoak
ere.
Urtxintxa
Eskolako
dinamizatzaileak
euskarazko jolas eta abestiak erakutsiko dizkie eta praktikan jarriko dituzte.
Helburua da jasotzaileek euskaraz jolasteko baliabideak eskuratzea
egunerokotasunean erabiltzeko eta familia barneko eta familien arteko
euskarazko harremana indartzea.
Ordu eta erdiko saio ludikoa izango da, gozamenaren bidez eta presiorik
gabe landuko da hizkuntza.
Helburuak
- Familia barneko eta familien arteko euskarazko harremana indartzea.
- Familiei euskaraz jolasteko eta abesteko baliabideak eskaintzea.
- Euskararen transmisioan eragitea.
- Herrian eta hirian euskara kalera ateratzea.
haurrak,
baita
gurasoak
ere.
Urtxintxa
Eskolako
dinamizatzaileak
euskarazko jolas eta abestiak erakutsiko dizkie eta praktikan jarriko dituzte.
Helburua da jasotzaileek euskaraz jolasteko baliabideak eskuratzea
egunerokotasunean erabiltzeko eta familia barneko eta familien arteko
euskarazko harremana indartzea.
Ordu eta erdiko saio ludikoa izango da, gozamenaren bidez eta presiorik
gabe landuko da hizkuntza.
Helburuak
- Familia barneko eta familien arteko euskarazko harremana indartzea.
- Familiei euskaraz jolasteko eta abesteko baliabideak eskaintzea.
- Euskararen transmisioan eragitea.
- Herrian eta hirian euskara kalera ateratzea.
2015/10/27
ARABAKO MINTZALAGUN, BERBALAGUN ETA MINTZAKIDEEN TOPAKETA, ARDO ARTEAN
ARABAKO MINTZALAGUN, BERBALAGUN ETA MINTZAKIDEEN TOPAKETA, ARDO ARTEAN
Ikasturteari hasiera ezin hobea emateko, Arabako Mintzalagunen topaketa antolatu dugu datorren AZAROAREN 21ean, beraz, gorde zuen agendetan data hau!
Eskuernagan (Arabar Errioxa) elkartuko gara, eta bertan hainbat ekintza egin ostean (zehazteke),
Candido Besa upategian bazkalduko dugu. Mintzalagun berriak eta
beteranoak, hangoak eta hemengoak... elkartzeko aukera bikaina izango
da.
* Non? Eskuernagan (Candido Besa upategian)
* Noiz? Azaroaren 21ean, larunbata
* Egun pasako irteera izango da. Goizez atera eta arratsaldez itzuli. Autobusez joango gara.
MENUA
-Patatak txorizoarekin
-Saiheskiak
-Postrea
*Alergikoentzat eta barazkijaleentzat aukera desberdinak egon daitezke.
Badakigu irrikitan zaudetela, baina mementoz ezin dizuegu informazio gehiago eman...
Dagoeneko izena eman nahi duzula? informazio gehiago jaso nahi duzula?
Bidali mezu bat lautada_berba@aek.org helbidera edo deitu 607 628 342 telefono zenbakira.
2015/10/26
FOTOKOLEKO IRABAZLEAK!
Errigora, Nafarroa hegoaldeko euskara eta bertako ekoizleak babesteko ekimena
Errigora Euskal Herria lurzoru eta elkarlana lanabes dituen proiektuak ‘Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka’ udazkeneko kanpaina abian jarri du.
Errigora Nafarroa hegoaldeko “zona no vascofona” izendatua du ardatz eta bere helburuak dira, bestea beste; eskualde
honetako produktuei Euskal Herriko plazan bidea ematea, elikadura
subirautza bultzatzea eta horrekin batera, “zona no vascofona”ko
euskalgintzari bultza ekonomikoa ematea. Horretarako, hango produktuak
Euskal Herrian zabalduz, etekin ekonomikoaren zati bat zonalde horretako
euskalgintzara bideratzen da.
Udazkeneko
kanpaina hau AEK, Sortzen eta Ikastolen Elkartea eta Zazpiak Bat
Harreman Sarearen elkarlanaren emaitza da. Horrez gain, ekimena sare
erara funtzionatzen duenez, Euskal Herriko txoko ezberdinetako
herritarrek, udalek eta enpresek ere laguntza emango dute.
Errigora saskia
Lotearen osagaiak: Olio botila bi (bat ekolojikoa), 3 piper poto (bat ekologikoa) , Potxak , Kardoa, Borraja, Orburuak, 2 zainzuri lata, Tomate-pikillo saltsa (ekologikoa) eta Barazki krema (ekologikoa).
Saskiaren salneurria: 50 euro
(saski berdina merkatuan erosi ezkero ere 50 eurotako salneurria izango
luke. Alabaina, kasu honetan herritarren lan bolondresak egindako
bitartekaritzak, %25 euskarari bideratzea errealitate bihurtzen du).
Eskaria egiteko azken eguna: AZAROAK 14
Eskaria LAUTADAKO AEKn egin ahal duzu eta saskia bertan jasoko duzu.
NON DAUDE AGURAINGO EUSKALDUNAK?
Astean behin biltzen diren Berbalagun taldeetan parte hartuz,euskara ikasten ari direnei lagunduko diezu.
OSTEGUNEATAN 15:00etan biltzen diren ikasleek zure laguntza behar dute. Anima zaitez eta eman izena Lautadako AEKn edo 607628342 telefonoan.
Partaide guztiek abantailak eta deskontuak izango dituzte:>
- AIZU aldizkaria AIZU! aldizkariaren urte osoko harpidetza (10 zenbaki) merkeago. Harpidetza arrunta 29 euro, mintzapraktika partaideentzat 23 euro
- BERRIA egunkaria BERRIA egunkariak %50eko deskontua eskaintzen du asteburuetarako harpidetzan
- ARGIA astekaria, Urte osokoan %25eko deskontua eta bestela hilean behineko harpidetza 41 euro
- Udako Euskal Unibertsitatea UEUko ikastaroetan %25eko deskontua
2015/10/22
2015/10/21
2015/10/20
2015/10/19
FOTOKOLA; ZURE ARGAZKIA IGOTZEKO AZKEN AUKERA
Aguraingo jaietan Txosnagunean ibili zinen eta
FOTOKOLean argazkia atera zenuen? Igo argazkia facebook-era eta
etiketatu LAUTADAKO BERBALAGUNAK. Jasotako argazkien artean sari bat
zozketatuko da ostiralean!!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)