Pages

2015/10/27

ARABAKO MINTZALAGUN, BERBALAGUN ETA MINTZAKIDEEN TOPAKETA, ARDO ARTEAN

ARABAKO MINTZALAGUN, BERBALAGUN ETA MINTZAKIDEEN TOPAKETA, ARDO ARTEAN


Ikasturteari hasiera ezin hobea emateko, Arabako Mintzalagunen topaketa antolatu dugu datorren AZAROAREN 21ean, beraz, gorde zuen agendetan data hau! 
Eskuernagan (Arabar Errioxa) elkartuko gara, eta bertan hainbat ekintza egin ostean (zehazteke), Candido Besa upategian bazkalduko dugu. Mintzalagun berriak eta beteranoak, hangoak eta hemengoak... elkartzeko aukera bikaina izango da. 

* Non? Eskuernagan (Candido Besa upategian)
* Noiz? Azaroaren 21ean, larunbata
* Egun pasako irteera izango da. Goizez atera eta arratsaldez itzuli. Autobusez joango gara.



MENUA

-Patatak txorizoarekin
-Saiheskiak
-Postrea

*Alergikoentzat eta barazkijaleentzat aukera desberdinak egon daitezke. 

Badakigu irrikitan zaudetela, baina mementoz ezin dizuegu informazio gehiago eman... 



Dagoeneko izena eman nahi duzula? informazio gehiago jaso nahi duzula?

Bidali mezu bat lautada_berba@aek.org helbidera edo deitu 607 628 342 telefono zenbakira.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario