Ostegunean, abenduak 19, dokumentala zabalarten, arratsaldeko 19:30ean
Emamukeak, munduko leku guztietan eta baita Indian ere, garapenaren
eragile eta erregai dira. Horregatik, emakume eta gizonen arteko
berdintasunean sinisten dugulako, justiziagatik eta eraginkortasunagatik
(egiaztatuta dago emakume eta nesken formakuntza laguntzeak eta hauen
aukerak handitzeak onura dakarrela komunitate osora), gure garapenerako
lankidetzako ildo nagusia da emakume eta nesken ahalduntze prosesuak
laguntzea Indian.
Calcuta Ondoan GKEren lana
Egilea: Koldo Leniz
Ekoizlea: Kar Etxabe
Bideo post-produkzioa: Juan Luis Garikano eta Koldo Leniz
Audio post-produkzioa: Iñaki Arregi
Grafismoa: Ane Ormaetxea
Pages
2013/12/17
2013/12/03
AGURAIN KANTARI
Gaur,
asteartea, abenduak 3,
Euskararen Nazioarteko Eguna dela
eta
AGURAIN KANTARI ekimenaantolatu dute Udaleko Euskara Batzordeak eta berau osatzen duten elkarte/erakunde guztiek.Arratsaldeko 18:00etan, Ibaia tabernaren ondoko Dulantzi plazatik Santa Maria enparantzarainoKantutegiak bertan banatuko dira eta musikariak ere egongo dira!Animatu eta etorri, ahots-tonu guztiak baitira elkarren osagarri eta ezinbesteko!Dakitenek erabiliz,ez dakitenek ikasiz.Herri bat osaturikEUSKARAZ NAHI DUGU BIZI.
2013/11/04
2013/10/28
ZUZENEKO INSTANTEAK erakusketaren aurkezpena
Ederki joan zen ostegunean ZUZENEKO ISTANTEAK erakusketaen irekiera ekitaldia Agurain-en 'Musika eta Euskara' jardunaldien barnean. Jende asko bildu zen, giro edera eta oso rollo ona! Mila esker bertara azaldu ziren guztiei. Joseba, Gustabo, Unai (Eratu) eta Josune (disaster people), AEKko jendea, aguraingo peña.... Milaskerrrrr!
2013/10/10
2013/09/24
2013/09/20
BERBALAGUN 2013/2014: Eman izena!
Uda bukatzear dago eta ikasturte berriaren hasierarekin batera Berbalagun egitasmoa martxan jarri nahi dugu. Euskara praktikatu nahi baduzu edo ikasten ari direnei lagundu eman izena Lautadako AEKn, facebook-ean edo gure blog-ean. IZAN ZAITEZ BERBALAGUN!!
2013/09/03
2013/06/21
TRUKE AZOKA
TRUKE
AZOKA
Euskal
literatura eta musika, arropa, apaingarriak, jostailuak,...
Erabiltzen
ez duzun hori aldatzeko aukera paregabea!
NOIZ:Ekainak
23
NON:
Andra Mari Plazan
ORDUA:
12:00etatik 14etara
ANTOLATZAILEA:Berbalagun
eta Gurasolagun egitasmoak
2013/06/10
BADATOR 15 ORDU EUSKARAZ!!!!
“Iraganean beltz, gaur amets, bihar baietz”
Maiatzaren 15ean burutu den "Agurainen 15 ordu euskaraz" egunaren lehenengo edizioak euskarari eta euskararen erabilerari bultzakada goxo-berria eman dio. Azken hamarkadetan euskara berreskuratzeko bidean egindako esfortzu eta emandako urratsak asko eta onak izan diren arren, egun honetan zera adierazi dugu: BAIETZ! Euskararen bidean aurrera egingo dugula eta euskararen erabileraren aldeko erronkari eutsi egingo diogula! Erronkaz beteriko bide honetan ezinbestekoak dira denon konpromisoa, parte hartzea eta ilusioa euskarak urrats berriak eman ditzan. Baietz hau ere lortu!!. (56 argazki)
Lope de Larrea ikastolako haurren abesbatzak ederki egin zion aurre eguraldi kaxkarrari eta bere kantuez giroa alaitu.
Aguraindarroooook! Aguraindarroooook! Aspaldiko ohiturari eutsiz irakurri zigun Oihanak bandoa goizeko 9:30etan
Lurzorua irristakor bazegoen ere, ez ziren beldurtu gazteak eta gogoz ekin zioten elkarren arteko lehiari!
Musika eskolako gazteek talde euskaldunen bertsioak jo zituzten tenperatura pixka bat igotzeko, eta baita lortu ere!
Eguerdia heldu orduko berotu da giroa. Baina, hau ez da posible! Furgoneta barruan bost lagun eta bakarra korrika?
Aiba! Ez dago tokirik! Baina guk ere mezu biribila idatzi nahi
dugunez, hementxe jarriko dugu (Maialen Lujanbiok aurtengo txapelketan,
azken agurrean botatakoa): “herri hau sortzen segi dezagun euskaratik
eta euskaraz”
Bazkaltzeko ordua iritsi da. Ezin kabitu San Juan plazako
Olbean. Kristoren hotza, baina baita kristoren bazkaria eta giroa ere!
Borobil handia egin eta denok dantzara! Irakasle ona dugu Ainhoa eta ederki irakasten dizkigu dantza pausu berriak.
Eta irratian elkarrizketak, mahai inguruak... etenik gabe. Musikari gazteei entrebista egiteko txanda.
Lau pilotariak pilota-jokoan eta bi hauek bertso-jokoan. Unai eta Oihanek ederki egin zuten bere komentarista lana.
Soinu-teknikari lanak, kantuan gero... Ez zuten lan makala egin gure musikari gazteek! Eutsi horri, Unai!
Irratiko azken txandan umeei egin zien entrebista Nagorek. Gustura aritu ziren beren kontuak irratian azaltzen.
Eta 15 orduren buruan... Korrikaren amaiera. Baina... Non dago
helmuga? Suziri hauek erangidako kea besterik ez dut ikusten!
Copyright 2009 Gure helbidea: Agurain.org -
Agurain 01200 -
Araba (Euskal Herria) administrador@agurain.org
Suscribirse a:
Entradas (Atom)