Pages
2012/12/05
2012/12/03
2012/11/23
Euskaraz bizi nahi dugulako
Abenduaren 1ean euskal herritarrok hitzordua dugu Donostian, manifestazioa egingo dugulako bertan, Euskaraz bizi nahi dugu lelopean.
Milaka herritar gara euskaraz bizitzeko hautua egin dugunok; baina, zoritxarrez, milaka arazo aurkitzen dugu geure nahia betetzeko. Oraindik ere lan handia dago egiteke euskararen normalizazioan; hori azpimarratu du, duela gutxi, Europako Batzordeak berak, Hizkuntza Gutxituen Itunaren konpromisoak betetzen ote diren aztertu ostean.
Jorratu beharreko bideak askotarikoak dira, beraz, baina bereziki bi esparru indartu behar dira: euskararen ezagutza eta euskaraz bizi ahal izateko guneak. Biak ala biak bultzatzen ditugu AEKn, jakina, eta horrexegatik egiten dugu bat manifestazio deialdiarekin.
Hizkuntza batean bizi ahal izateko, hizkuntza horren ezagutza ezinbesteko aldagaia da. Euskararen kasuan, ezagutza indizea igo egin da azken urteotan, baina ez eragite nabarmenetarako beste: euskaraz ez dakitenen kopurua oso altua eta kezkagarria da oraindik ere. Bestalde, ezagutza indizearen barruan daudenak —ia euskaldunak, esaterako— erabiltzeko benetako gaitasunarekin zenbateraino bat datozen ere sakonago aztertu beharko litzateke.
Gure hizkuntzaren normalizaziorako bidean, bere garaian, indar handia jarri zen haurren hezkuntzan, baina ia batere ez transmisioan; hau da, gurasoei begirako euskalduntzean, Helduen Euskalduntze Alfabetatzean. Egindako zenbait ikerketaren arabera, azken hamarkadetan euskarak 300.000 hiztun irabazi ditu, eta horien herena euskaltegiei zor zaie, alajaina! Ametsetan hasita, zein egoeratan geundeke euskalduntze alfabetatzea buru-belarri bultzatu izan balitz eta, hezkuntzak euskaldundutako umeekin batera, indar berarekin eta neurri berean helduak euskaldundu izan balira?
2012/11/16
PARADISUKO ATEAN antzezlana
Egilea: Jose Mari Velez de Mendizabal
Zuzendaria: Itziar Rekalde
Zeinentzat idatzia: Arrasateko DOKE Antzerki Taldea (DAT)
Iraupena: Ordubete
Zuzendaria: Itziar Rekalde
Zeinentzat idatzia: Arrasateko DOKE Antzerki Taldea (DAT)
Iraupena: Ordubete
Ekintza tanatorio batean garatzen da. Hildakoaren errautsak daude
ikusgai. Zendua emakume bat da eta errautsen baitatik hildakoaren
mamua agertzen da. Bera da obraren protagonista, atal guztietan esku
hartzen duena modu aktiboan. Tanatorioan bisitak ematen dira etengabe,
eta hitzezko interakzioa sortzen da mamuarengandik, azken
agurra eskaintzera joandako guztienganako. Eta elkarrizketak diren
arren, norabide bakarrekoak ditugu, bisitariek ezin baitute mamua
ikusi ezta entzun ere. Salbuespen batekin: ehorztetxeko enplegatua.
Alarguna, hildakoaren txikitako lagunak, kuadrilako adiskideak,
auzokoak, anaia-koinata, ehorztetxeko enplegatua eta abadea dira,
protagonista nagusiari bere burutazioekin bizidunen arteko elkarrizketetan
sartzeko aukera eskaintzen dioten pertsonaiak. Hildakoaren
mamua da elkarrizketa guztietako ardatz nagusia eta berak eramaten
du obran zehar, errautsetako ontziaren aurrean giza norbanako bakoitzak
duen jarrerarako lotura. Haienganako alaitasun, kezka, haserre,
tristura eta zalantza dira protagonista nagusiak azaltzen dituenak.
Beraz, edozein tanatoriotako elkarrizketen modukoak sortzen dira.
Eta errealitate horretan oinarritzen da obraren indarra. Atal desberdinek
euren tonu berezia badute ere, osotasunean ulertu behar da
antzezlana. Umorezko klabean dago idatzita eta euskarari hurbileko
tratamendua eskaini zaio, publiko zabalera heltzeko.ç
ikusgai. Zendua emakume bat da eta errautsen baitatik hildakoaren
mamua agertzen da. Bera da obraren protagonista, atal guztietan esku
hartzen duena modu aktiboan. Tanatorioan bisitak ematen dira etengabe,
eta hitzezko interakzioa sortzen da mamuarengandik, azken
agurra eskaintzera joandako guztienganako. Eta elkarrizketak diren
arren, norabide bakarrekoak ditugu, bisitariek ezin baitute mamua
ikusi ezta entzun ere. Salbuespen batekin: ehorztetxeko enplegatua.
Alarguna, hildakoaren txikitako lagunak, kuadrilako adiskideak,
auzokoak, anaia-koinata, ehorztetxeko enplegatua eta abadea dira,
protagonista nagusiari bere burutazioekin bizidunen arteko elkarrizketetan
sartzeko aukera eskaintzen dioten pertsonaiak. Hildakoaren
mamua da elkarrizketa guztietako ardatz nagusia eta berak eramaten
du obran zehar, errautsetako ontziaren aurrean giza norbanako bakoitzak
duen jarrerarako lotura. Haienganako alaitasun, kezka, haserre,
tristura eta zalantza dira protagonista nagusiak azaltzen dituenak.
Beraz, edozein tanatoriotako elkarrizketen modukoak sortzen dira.
Eta errealitate horretan oinarritzen da obraren indarra. Atal desberdinek
euren tonu berezia badute ere, osotasunean ulertu behar da
antzezlana. Umorezko klabean dago idatzita eta euskarari hurbileko
tratamendua eskaini zaio, publiko zabalera heltzeko.ç
NOIZ: Abenduaren 17an
NON: Harresi Aretoan
ORDUA: 20:00etan
2012/11/13
LITERATURA TXOKOA
Urrian iragarri genizuen bezala, hau da abendurako daukagun proposamena:
*"Leturiaren egunkari ezkutua", Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi*
Liburu berezia aukeratu dugu, eta solasaldia ere berezia izango da.
Oraingo honetan astelehenez elkartuko gara, abenduaren 3an, Euskararen
Nazioarteko Eguna, Zabalarten.
Solasaldi berezi honek Txillardegi hobeto ezagutzeko aukera emango digu.
*Liburuari buruz:*
*Leturiaren egunkari ezkutua** Jose Luis Alvarez
Enparantzak<http://eu.wikipedia.org/ wiki/Jose_Luis_Alvarez>,
Txillardegik, idatzitako eleberria da, 1957an Bilbon
Euskaltzaindiak<http://eu.wikipedia.org/ wiki/Euskaltzaindia>argitaratua.
*
* Joseba Leturia nobelako protagonista da. Mirenekin maitemindu egiten da.
Bere borroka existentziala da. Etsiturik eta zalantzan dago beti. Bere
zorionaren bila dagoenean porrot egiten du; huts egin duela konturatzen da
eta bakarrik sentitzen denez Miren hil eta gero, bere burua hiltzen du.
Pertonaia hau hirian mugitzen da, hiri handi industrializatuaren giroan.
Kokapen hau euskal nobelan estraineko aldiz ematen da. Obra hau lau zatitan
dago banatua: Udaberria, uda, udazkena eta negua. Bakoitzak Josebaren
egoerarekin batera azaltzen da.*
*"Leturiaren egunkari ezkutua", Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi*
Liburu berezia aukeratu dugu, eta solasaldia ere berezia izango da.
Oraingo honetan astelehenez elkartuko gara, abenduaren 3an, Euskararen
Nazioarteko Eguna, Zabalarten.
Solasaldi berezi honek Txillardegi hobeto ezagutzeko aukera emango digu.
*Liburuari buruz:*
*Leturiaren egunkari ezkutua** Jose Luis Alvarez
Enparantzak<http://eu.wikipedia.org/
Txillardegik, idatzitako eleberria da, 1957an Bilbon
Euskaltzaindiak<http://eu.wikipedia.org/
*
* Joseba Leturia nobelako protagonista da. Mirenekin maitemindu egiten da.
Bere borroka existentziala da. Etsiturik eta zalantzan dago beti. Bere
zorionaren bila dagoenean porrot egiten du; huts egin duela konturatzen da
eta bakarrik sentitzen denez Miren hil eta gero, bere burua hiltzen du.
Pertonaia hau hirian mugitzen da, hiri handi industrializatuaren giroan.
Kokapen hau euskal nobelan estraineko aldiz ematen da. Obra hau lau zatitan
dago banatua: Udaberria, uda, udazkena eta negua. Bakoitzak Josebaren
egoerarekin batera azaltzen da.*
Solasaldia: Abenduaren 3an, arrtsaldeko 19:30ean, Zabalarten
2012/11/02
2012/10/11
EUSKARAZ BIZI NAHI DUT FLASH MOVIE-a AGURAINEN
Kaixo:
Datorren urriaren 14an (igandea), "Dantza plazan" amaitu eta gero, Flash Movie bat egingo dugu.
Esne Beltzaren "Nahi dut" abestiari koreografia bat jarri diogu. Koreografia erraza da eta plazan bertan ikasi ahal izango duzue.
Behin ikasita, eta proba batzuk egin eta gero, grabatu egingo dugu, ondoren Interneten jartzeko.Datorren urriaren 14an (igandea), "Dantza plazan" amaitu eta gero, Flash Movie bat egingo dugu.
Esne Beltzaren "Nahi dut" abestiari koreografia bat jarri diogu. Koreografia erraza da eta plazan bertan ikasi ahal izango duzue.
Igandea baino lehen ikasten joateko, ondorengo estekan sartu:
http://olbea-elkEnsaiatu ezazue zuen lagunekin, familiarekin... etxean, ikastolan, elkarteetan...
Plaza bete behar dugu!!!
2012/10/02
2012/09/21
Berbalagun egitasmoaren aurkezpena
Aurten ere Berbalagun egitasmoa martxan jarri nahi dugu zuen herrietan eta
ikasturteari hasiera indartsua emateko ekintza berezi bat antolatu dugu.
Irailaren 28an, arratsaldeko 20:00etan, Ines Bengoa ipuin kontalaria
izango dugu Aguraingo Andra Mari plazan. Bukatutakoan, denok afaltzera!!!
Afarirako izena eman AEKn.
Izan zaitez Berbalagun eta ingurukoak parte hartzera animatu!
ikasturteari hasiera indartsua emateko ekintza berezi bat antolatu dugu.
Irailaren 28an, arratsaldeko 20:00etan, Ines Bengoa ipuin kontalaria
izango dugu Aguraingo Andra Mari plazan. Bukatutakoan, denok afaltzera!!!
Afarirako izena eman AEKn.
Izan zaitez Berbalagun eta ingurukoak parte hartzera animatu!
PRAKTIKAU GUREKIN! izena emateko epea zabalik dago
Ikasturte berriarekin batera, zabalik dago mintzapraktika programetan izena emateko epea. Euskal Herri osoan ezaguna den fenomeno honek izen desberdinak hartu ditu; berbalagun, mintzalagun, mintzakide, solaskide... Egitasmoak izen desberdinak izan arren, oinarrian gauza bera dute denek, euskararen praktikaren bidez norberaren euskara hobetzea eta euskarari eta euskaldunoi gune berriak eskaintzea.
Dagoeneko 5.000 baino gehiago dira egitasmo hauetan parte hartzen duten lagunak Euskal Herriko lurralde guztietan. Eta ezin ahaztu transmisioari begira familientzako aldaera, gurasolagun programa.
Gainera, azken urteotan bezala, partaideek EHUko kredituak eskuratu ahalko dituzte, bidaia eta egonaldietarako deskontuak, AIZU! ARGIA eta BERRIA merkeago, eta beste hainbat abantaila. Informazio gehiago.
Izena emateko hurbildu zure herriko euskaltegietara eta PRAKTIKATU GUREKIN!
2012/06/14
2012/06/04
2012/05/22
ASTEBURUKO BARNETEGI TXIKIA
Urtero bezala AEKk asteburuko barnetegi txikia antolatu du.
Ekainaren 8,9 eta 10ean zatoz gurekin Lesakara! Eman izena AEKn ekainaren 1a baino lehen (50 euroko aurrerapena).
ANIMATU ETA EMAN IZENA LEHENBAILEHEN!!!!
2012/05/15
BERTSO-SAIOA ARAIAN
Bertso-jaialdia Maiatzaren 19an eguerdiko 13:00etan
Bertsolariak:
Jon Ruiz de Pinedo, Andere Arriolabengoa, Juan Mari Juaristi, Felipe Zelaieta
Gai-jartzailea: Iker Pastor
Antolatzailea: Arabako Bertsozale Elkartea
MINTZA EGUNA
Aurtengo Mintza Eguna Santurtzin izango da, ekainaren 2an.
Egitaraua: itzela, eta azpimarratzekoa: Gurasolaguni indarra eman nahian, umeak
bereziki kontuan hartu dira egitaraua diseinatzerakoan. Klikatu hemen
Bazkarirako txartelak: Helduak 20€ eta umeak 10€.
Goazen Santurtzira!!
Egitaraua: itzela, eta azpimarratzekoa: Gurasolaguni indarra eman nahian, umeak
bereziki kontuan hartu dira egitaraua diseinatzerakoan. Klikatu hemen
Bazkarirako txartelak: Helduak 20€ eta umeak 10€.
Goazen Santurtzira!!
2012/05/10
EUSKARAZ BIZI NAHI DUT mezuak lau haizetara
Zer da zuretzat euskaraz bizitzea?
Eman erantzuna galdera honi eta
zure mezua ere (ipuina, esaldia,
narrazioa, txistea, marrazkia,
olerkia,...) lau haizetara zabalduko
dugu!
Lan guztiak AEKn eta gura facebook-ean jasoko ditugu
maiatzaren 23a baino lehen eta
maiatzaren 26an plazan jarriko ditugu
erakusgai. Horietako batzuk irakurri
edota abestu egingo ditugu gainera!
Zure iritzia ere garrantzitsua delako,
zer da zuretzat euskaraz bizitzea?
Maiatzaren 26an ez dago
aitzakiarik! Eta gainera...
NOIZ: Maiatzak 26
NON:Aguraingo Andra Mari Plazan
ORDUA: 12:00
Etorri eta parte hartu!!
Bizi gaitezen euskaraz!
Eman erantzuna galdera honi eta
zure mezua ere (ipuina, esaldia,
narrazioa, txistea, marrazkia,
olerkia,...) lau haizetara zabalduko
dugu!
Lan guztiak AEKn eta gura facebook-ean jasoko ditugu
maiatzaren 23a baino lehen eta
maiatzaren 26an plazan jarriko ditugu
erakusgai. Horietako batzuk irakurri
edota abestu egingo ditugu gainera!
Zure iritzia ere garrantzitsua delako,
zer da zuretzat euskaraz bizitzea?
Maiatzaren 26an ez dago
aitzakiarik! Eta gainera...
NOIZ: Maiatzak 26
NON:Aguraingo Andra Mari Plazan
ORDUA: 12:00
Etorri eta parte hartu!!
Bizi gaitezen euskaraz!
2012/05/02
LAUTADAKO EUSKARAREN AGENDA
KAixo berbalagunen blog jarraitzaileak. Hemen doakizue hilabete honetako euskarazko ekintzen informazioa. Hala ere, badago bertan agertzen ez den ekintza bat: Maiatzak 26, arratsaldeko 19:30ean BUAH TXABAL Araiako gaztetxean (araiako gazte asanbladak antolatuta).
2012/04/23
ASTE HONETAKO BERTSO SAIOAK
2012-04-23, astelehena, Gasteiz Bertso-saioa. Ignacio Aldecoa Kultur Etxea (Floridako liburutegia) 20:00. Bertsolariak: Andoni Egaña, Zigor Enbeita, Rikardo Gonzalez de Durana. Gai-jartzailea: Asier Iriondo. Antolatzailea: Ignacio Aldecoa Kultur Etxea 2012-04-25, asteazkena, Gasteiz Bertsokatu txapelketa, finala. 20:30 Gaztetxea. Bertsolariak: Iñaki Viñaspre, Manex Mantxola, Manex Agirre, Peio Ormazabal, Maddi Gallastegi Antolatzailea: Kutxikatuak 2012-04-26, osteguna, Gasteiz Bertso-bazkaria internazionalista 14:30tan Auzolana pilotalekuan Bertsolariak: Ruben Sanchez, Peio Ormazabal, Maddi Gallastegi, Miren Amuriza Antolatzailea: Askapena Arabako bertso-agenda eguneratuta: http://www.arababertsozale.org/#/agenda/4562662490 Euskal Herriko bertso-agenda eguneratuta: http://bdb.bertsozale.com/web/agenda/ BAZENEKIEN? Aurten Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak 25. urteurrena ospatuko du eta urte hauetako ibilbidea jaso asmoz liburua eta dokumentala prestatu ditugu "Beste larogei urtian" izenburupean. Alberto Barandiaran idazleak idatzi ditu liburua eta dokumentalaren gidoia eta Liburuak eta DVDak osatutako paketeak 30 euro balio ditu. Bazkideek 21 euro ordainduta eskuratu ahalko dute Lanku.com atarian http://lanku.com/euskara/denda-2/++6++0/+++96 edo 943 260755 telefono zenbakira deituz.
2012/04/16
BERTSO-SAIOA
BARRUNDIAKO V. GAZTE EGUNA

BARRUNDIAko
GAZTE EGUNA
Apirilak 21
Apirilak 21
Barrundiako kiroldegian (Ozaetan)
EGITARAUA:
Apirilaren 21ean Barrundiako kiroldegian (Ozaeta):
Barrundiako V. Gazte Eguna
11:00etan >> Merkatu ekologikoa eta artisautza (bertako produktuak).
12:00etan >> Bermouth-a
18:00etan >> Olimpiada kaseroak (kuadrillen arteko pikeak)
19:30ean >> Pintxo poteoa
20:00etan >> Kumbalayé Batukada
21:30ean >> Afari herrikoia (tiketak Ozaeta eta Larreako tabernetan, Aguraingo Herriko tabernan eta Araiako Aratz tabernan).12€
00:00etan >> Kontzertuak:
-Eratu
-Vendetta
-3gabe2
2012/04/11
"KATILUKADAK" Haur antzerkia

Txotxongiloak umeei hurbiltzeko helburuarekin sortutako ikuskizuna da “Katilukadak”. Era berean, txotxongiloak bitarteko bezala erabiliz hainbat gai lantzen ditu. Txotxongiloak manipulatzeko 5 teknika ezberdin erakusten ditu, kontakizun berberean hari batekin lotuta: Katilu da protagonista, bertsolari frustratua, eta azken aldian txotxongiloak hartu ditu bizibide Katiluk. Mikel Ibartzabalek eta Aitor Ormazabalek sortutako istorioa da, eta beraiek dira txotxongilo manipulatzaileak.
Apirilak 15, igandea. 18:00etan
HARRESI AREOTA
2012/04/04
2012/03/20
AGURAINGO SORGINETXE TALDEA FINALEAN

10:30ean Aguraingo Fueros tabernan
12:00etan poteoa Aramaioko plazatik hasita
14:30ean bazkaria Aramaioko frontoian (Txosna, Aramaioko Iturrietako sagardoa...)
17:30ean saioa Aramaioko frontoian
Idatzizkoa: Gasteizko Martin Ttipia VS Aramaioko Ai Ene!
Bat-batekoa: Aiaraldeko Altubepekoak VS Aguraingo Sorginetxe
Bazkarirako ticketa eta/edo sarrerak:
- internet: www.bertsosarrerak.eu
- Gasteizko Amaia Zentroa (Aranbizkarra auzoa)
- Aramaioko Eki Taberna
- Laudioko Ilargi Taberna
- Amurrioko Txokogorri Taberna
- Aguraingo Herriko Taberna
Prezioa: bazkaria + saioa: Arrunta 25 €, bazkideak 20 €, 16 urtetik beherakoak 15 € saioa : 7€ arrunta, 5 € bazkideak, 16 urtetik beherakoak dohainik
AUTOBUSA DOHAINIK
- eman izena araba.sustapena@bertsozale.com
Informazio gehiago www.arabakotxapelketa.or
2012/03/12
Aguraingo ostiral iluntzeetako berbalagunak
2012/03/06
Kuadrilla arteko bertso txapelketa FINALERDIAK

-Bat-batekoa: Aguraingo Sorginetxe vs Aramioko Marixeka
-Idatzizkoa: Aguraingo ostiral iluntzeetako berbalagunak vs Aramaioko Ai Ene!
Noiz: Igandea, 2012.eko Martxoak 11
Ordua: 17:30
Non: Andra Mari Aretoa ARAIASarrerak egun berean takillan.
Prezioa: 5 € arrunta, 3 € bazkideak eta 16
urtetik beherakoak dohainik
2012/03/01
LAUTADAKO EUSKARAREN AGENDA
2012/02/28
"ERATU eta KEU AGIRRETXEA KONTZERTUAN"

KEU AGIRRETXEA
Greziar etimologiaren arabera, musika alosien, hau da, musen artea da; adierazpen ezagun batek dioen bezala, piztiak baretzen dituen artea ere bada; are gehiago gaur egun bizi dugun garai honetan. Herritarrengandik hain gertu, badirudi zenbaitek ikuspegia galdu eta doinu bakoitzaren ostean dagoen lana ez dutela behar bezala balioesten.
Keu Agirretxeak ordea (Ondarroa, 1973), badaki ez dela musikarik entzulegorik gabe eta baita estimatzen zaituen hori, zaindu beharra daukazula ere.
Ez da pirateriari aurreratu eta bere lanak, interesa duen ororen eskura eta dohain uzten duen lehena, ezta azkena ere izango. Baina Keu-ren motibazioa, askoz apalagoa da: “Nere jarraitzaileei opari bat egin nahi izan diet” dio.
Urte eta erdiko etenaldiaren ostean, bere beste proiektua den Uek rock taldea, errepideetara itzuli da. Urtarrila eta ekaina artean, Euskal Herriko aretoak doinu elektriko eta distortsionatuz zeharkatuko dituzte. Hau dela eta, Denbora vs. kantuak izena izango duen bigarren diskoa akustiko honen grabaketa “inoiz baino luzeagoa izango da”. Etxean duen estudioan grabatuko baititu Keu-k, azaroan argitaratuko den diskoaren 10 abestiak.
Hilero, grabatutako abestia myspace.com/keuagirretxe web orrian entzungai izango da, eta jarraitzaile sutsuenek grabazioan zehar idatzitako egunerokoa irakurtzeko beta izango dute. Zuregana abiatzen naiz, zintzilik dagoen bakarkako lehen abestiak, bere lehen diskoaren ildoa jarraitzen du, Une akustikoa gitarra xamurrez lagundutako ahots doinu goxoak, giro “lasai” bat sortuaz.
Ez dauka abesti hauekin “meloso” (gogaikarri) itxura ematearen beldurrik. “Alde batetik Uek fazeta daukat eta bestetik akustikoa. Gainera egiten dudanarekin pozik banago beldur horiek ez didate loa kentzen”. Musikari polifazetiko honen hitzek harritu egiten gaituzte, bere influentzia nagusiak zeintzuk diren aitortzen digun bitartean “nere alaba, emaztea, familia eta lagunak”. Baliteke greziar horiek zioten alosiak, hauek izatea.
ESTILOAK
Etsaiak-etik Uek-era
Etsaiak, Fjörd eta Uek taldeetan ibilia, eta bakarka ere aritu da Keu Agirretxea. Trash, rock, akustikoa… estilo asko, “ikasten jarraitzeko” kolore musikal ugari. Konposatzerakoan riff kañeroa bilatzen duela dio, eta diskoa akustiko hauekin xamurtasuna.
Keu-k Mikel Arakistain, Uek-eko baxujolea izan du alboan, bere sorkuntza akustikoa aurkeztu duen agertoki guztietan. Hauetako kontzertu bi, Donostiako Doka Kafe Antzokian eta Durangoko Plateruenan emandakoak, diskoa berriarekin batera banatuko den DVDan argitaratuko dira. “Interneten entzun daitezkeen abestiak remasterizatu gabe daude, diskoan soinua hobea izango da”.
Diskak argitalpen mugatua izango du, eta jarraitzaile esklusibistei zuzendua dago. Diseinua era berezan zainduko da, eta bakarkako abesti onenak DVDan gozatu ahal izango dira. Hauek ez dira bere lehen albumera mugatuko; diskoa grabatzen hasi aurretik zuzenean maiz jo izan dituzten abestiak dira.
Hamarkada honetan Gaztelupeko Hotsak disketxearekin lan egin du Keu-k. “Disketxea ados egon da abestiak interneten esekitzearekin. Ekoizpena baino lehenagoko promozio gisa, hau da, erakaragarritasun gisa ulertu dute”
Argi dago beraz, Keu denboren hotsera garatzen doala.
2012/02/23
GOAZEN SAGARDOTEGIRA!!
2012/02/22
%100 Mendebaldeko Afrika" erakusketa

Era honetan margolan ugari, maskarak, egur tailak, etab. Bildu nituen, helburu zehatz batekin: gure mendebaldeko gizartea ilustratzea eta Afrika beltzeko herrialdeen aberastasuna eta aniztasuna erakutsi
Ahal izatea.
‘% 100 Mendebaldeko Afrika’ bidai berezi bat egitera gobidatzen gaitu, tamaina ezberdineko hamar mihise baino gehiago, maskarak, musika instrumentuak eta egurrezko taila ezberdinekin, beti ere helburu konkretu bat jarrairuz, afrikar lanen ikuspegi ez oso ezaguna eta ohizkoa ematea. Ez dira nazioarteko artista ezagunak, baizik eta artista anonimoak, zeintzuk, Europako beste hainbat artisten moduan, euren arteaz bizi nahi dutenak, hau da, hobekien egiten dakitena eginez, euren talentua arte lan ezberdinetan jarriz bizimodu duin eta aberasgarri bat lortu ahal izateko. Margolari hauen gehiengoa, hiri handien zentruetan kokaturikoak, batez ere, lan figuratiboa, narratiboa edota didaktikoa ekoizten dute. Gainera, euren publikoarekin gertutasun handi bat mantentzen dute, baita bizi diren gizarteen egunerokotasunarekin ere.
'100% Mendebaldeko Afrika’ kolektibitateari buruzko gaien garrantzia azpimarratzen du eta Afrikaren nahitaezko errealitateko bat komunitatea izaten jaraitzen duela erakusten du. Erakusketaren helburua hainbeste artista anonimoei omenaldi xume bat egitea da, hain handia den Afrikako kontinente horren hirietako eta herrietako kaleak bizitzaz eta arteaz betetzen dituztenak
Casa ZabalArte Etxea, Mayor 8-Nagusi kalea 8, Agurain
2012/02/20
Lezera mendi irteera

Atxipi Mendi Taldeak proposamen berri batekin datorkigu otsailaren 26erako: LEZEra mendi irteera eta gaztandegira bisita. Aukera paregabea da hainbeste gustatzen zaigun gazta nola egiten den ikasteko.
Non: Araiako autobus geltokian
* Irteeraren prezioa 3 eurokoa izango da (gaztandegiko bisita gidatua ordaintzeko).
2012/02/14
BADATOZ PORRERO ETA SORGINA

Inauteriak
Herrian tradizio handia izan zuten eta jai hori gutxienez 1678tik aurrera ospatzen dela jakina da. 1936an eta Frankismo guztian zehar debekatuta egon zen. Gauerdira arte dantza egiten zen.
Agurainen inauteriak aurreko ostegunean hasten dira, deitu ohi den Larderoren ostegunean. 1995ean festa hau berreskuratzeari ekin zioten. Aguraindar musikaria eta Donostiako Kontserbatorioan irakaslea den Jose Ignacio Lopez de Luzuriagaren laguntzaz, Larderoren abestiaren bertsioetako bat berreskuratu zen:
“Lardero Agurainen
Jai zoragarri
Neska eta mutilen
Ohi ihauteria
Zoriondu nahi ditugu
herriko guztiak
egun on bat denori
ta ahaztu miseriak
Lardero, Lardero
Neska mutilak ero
Lardero, Lardero
Bada ihauteria
Lardero, Lardero
Neska mutilak ero
Lardero, Lardero
Guztio eskerrak!
Lardero lagunak
Izatez zintzoak
Behartuta eguten dugu
Eskalearena.
Ezuzte ta nekeak
Arren hurí barka
Ta poltsan sar (e)zazue
Ahal duzuena”
Festa honetan umeak ditugu protagonistak. Kaleetatik mozorrotuta joaten dira, askaria egite aldera, diru eta jakien eskaera eginez.
Herrian tradizio handia izan zuten eta jai hori gutxienez 1678tik aurrera ospatzen dela jakina da. 1936an eta Frankismo guztian zehar debekatuta egon zen. Gauerdira arte dantza egiten zen.
Hala eta guztiz ere, 1983an aguraindar talde batek lan handia egin zuen festa hori berreskuratzeko asmoarekin eta gaur egun, normaltasun osoz ospatzen da.Inauteri bezperako ostiralean Erregearen Atera joaten da festa hauek irudikatzen dituzten pertsonaiei harrera egitera: Porrero eta Sorgiña, bizilagunak festan zehar asteartera arte laguntzen dituztenak. Pertsonaia horiek txilinak dituzten jantzi bitxiak daramatzate, beren eskuekin “puxika” bati (makil bati lotutako txerri-maskuri puztua) eusten diote, eta kaleak gazte eta haurrekin dantzatuz animatzen dituzte. Pertsonaia horiek herriko gazteak izan ohi dira, urtez urte Porrero edo Sorgina izateko eskubidea beste pertsona bati eskualdatzen diotelarik. Udal Musika Bandak lagunduta ateratzen dira. Urte batzuk tradizio hori gabe pasa ondoren 1983an berreskuratu zen.
Antzina ospakizunak igandean hasten ziren pertsonaia horiekin eta ondorengo plazako dantzaldiarekin, eta astelehenean inauteriak ospatzen ziren. Egun horretan merkatua egiten zen (normalean astearteetan egin ohi dena) eta inguruko gazteak hirira hurbiltzen ziren. Ondoren, asteartean Porrero eta Sorginari agur esaten zitzaien Erregearen Atean eta gauerdira arte dantza egiten zen.
2012/02/13
Berrialaguna kanpaina

http://www.berria.info/berrialaguna/
2012/02/09
Gurasolagun egitasmoaren aurkezpena

Guraso eta seme-alaben arteko euskarazko komunikazizoa bultzatzeko gurasolagun egitasmoa aurkeztuko da Lautadan.
Badatoz inauteriak eta aurpegi margoketa tailer bat antolatu dugu. Bertan aurkituko duzu egitasmoaren inguruko informazioa zure seme-alabekin euskaraz jolasten zaren bitartean.
Noiz: Otsailaren 10ean
Non: Aguraingo eta araiako jolastokietan
Ordua: 19:00 (agurain) eta 18:30 (araia)
Izan zaitez gurasolagun!
2012/02/07
KUADRILLA ARTEKO BERTSO txapelketa

OTSAILAK 10, OSTIRALA, Gasteizen Errexala elkartean, 20:30
Afarian (15€) izena emateko asteazkena azkeneko eguna. Deitu: 645 725 473
Bat-batekoa: Gasteizko Errexala Vs Gasteizko Aizkorak zorroztu
Idatzizkoa: Trebiñuko Gutxisolo Elkartea Vs Otazuko albokariak
OTSAILAK 11, LARUNBATA, Agurainen Aitxuri elkartean, 14:00
Bazkarian (15€) izena emateko osteguna azkeneko eguna. Deitu: 667 310 082
Bat-batekoa: Aguraingo Sorginetxe Vs Arabako Errioxa
Idatzizkoa: Aguraingo Ostegunekoak Vs Aguraingo ostiral iluntzeetako Berbalagunak
OTSAILAK 11, LARUNBATA, Izarran, Frontoia jatetxean, 20:30
Afarian (15€) izena emateko ostegunean azkeneko eguna. Bidali mezu bat:
olatzbyr@hotmail.com
Bat-batekoa: Urkabustaizko Izarra Vs Aramaioko Izarrak
Idatzizkoa: Izarrako Sorgin zuriak
OTSAILAK 12, IGANDEA, Saratxoko elkartean, 14:00
Afarian (15€) izena emateko asteazkena azkeneko eguna. Deitu: 606 895 739
Bat-batekoa: Aiaraldeko Altubepekoak Vs Gasteizko MuinokoKatuak (vol. II)
Idatzizkoa: Laudioko Bertso-eskola Vs Laudioko kantuzaleak
OTSAILAK 12, IGANDEA, Aramaion, Izarra elkartean, 18:30
Pikoteo ondoren
Bat-batekoa: Aramaioko Marixeka Vs Urkabustaizko Izarra
Idatzizkoa: Izarrako mutilek! Vs Gasteizko Jagobaren bikingoak
2012/02/01
Koadrila arteko bertso txapelketa

Arabako bertsozale elkarteak antolatutako koadrila arteko bertso txapelketa hasiko da asteburu honetan.Hauek dira aukera desberdinak:
OTSAILAK 3, OSTIRALA, Gasteizen, Gaztetxean, 20:30 Afarian (15€) izena emateko asteazkena azkeneko eguna.
Deitu: 688 695 875
Bat-batekoa: Gasteizko MuinokoKatuak (vol. II) Vs GasteizkoEguzkilore
Idatzizkoa: Gasteizko Gaztetxea Vs Aguraingo Gazte Asanblada
OTSAILAK 4, LARUNBATA, Zalduondon Zeledon txiki elkartean, 14:00 Bazkarian (15€) izena emateko osteguna azkeneko eguna.
Deitu: 645 738 293
Bat-batekoa: Zalduondoko Zeledonen seme-alabak Vs Aguraingo Sorginetxe
Idatzizkoa: Barrundiako Mintzalagunak Vs Araiako Gaztetxea
OTSAILAK 4, LARUNBATA, Aramaion, Marixeka elkartean, 20:30 Afarian (15€) izena emateko osteguna azkeneko eguna.
Deitu: 688 627 089
Bat-batekoa: Aramaioko Marixeka Vs Urkabustaizko IzaIdatzizkoa: Izarrako neskek! Vs Gasteizko Jagobaren bikingoak
OTSAILAK 5, IGANDEA, Gasteizen, Kakiturri-Ehari elkartean, 14:00 Bazkarian (15€) izena emateko osteguna azkeneko eguna.
Deitu: 945 232702edo xabirico@gmail.com
Bat-batekoa: Gasteizko Kakiturri-Ehari Vs Gasteizko Errexala
Idatzizkoa: Gasteizko Aldapazaleak Vs Gasteizko Bertsoaren saltsan
Argazkiak, bideoak, sarrerak, twiter… www.arabakotxapelketa.org
2012/01/31
Herri zinema: IZARREN ARGIA
NOiz: 2012/01/31
Non: Zabalarte
Ordua: 19:30
2012/01/25
CONCIERTO "RUPER ORDORIKA" KONTZERTUA "Hodeien azpian"

Oraingoan, New Yorken grabaturiko disko berriaren aurkezpenarekin datorkigu. Hodeien azpian, zuzena, hurbila eta sonoritate berriei erreparatzen diena
- Noiz
Larunbata, 2012.eko Otsailak 4
- Ordua
- Non
Harresi aretoan (Agurain)
2012/01/12
MUSERGO kontzertuan
Suscribirse a:
Entradas (Atom)