Pages

2020/12/16

ERRADIKALAK GINEN, GUSTURA!

 Pasa den ostiralean, hilak 11, Erradikalak ginen antzezlana ikusteko aukera izan genuen Aguraingo Harresi aretoan. Gaur egungo aforo neurriak beteta, aretoak itxura oso polita hartu zuen eta jendeak gozatua hartu zuen. Feminismoen kontzeptuez, sistema patriarkalaz, rolez...gustura entzun genituen Ane Labaka eta Beatriz Egizabal, umorea eta bertsoa nahastuta.

Hementxe duzue saioko argazkitxo bat.


 


2020/11/24

Asparrenan ere irakurri, gozatu, elkarbanatu!

Irakurzale al zara? Euskaraz irakurri  eta taldean nobelak komentatu eta elkarbanatu nahi dituzu? Etor zaitez irakurle klubera eta eman izena!


 


2020/11/17

Igande goiz aparta!

Pasa den igandean, mendilagunok motxilak euskaraz bete eta euskaraz eta mendiaz gozatzera joan ginen. Egia esan, bagenuen gogoa iazko ekainetik ez genuelako elkar ikusten. Aguraindik atera eta Egileorrerantz abiatu ginen eta hortik San Juan portua igotzen hasi ginen.

Behin gailurrera igota, mendi ertzetik Larre ederrera abiatu ginen eta han Peña hueca eta Arbaras iturria ikusi ahal izan genituen.


Beherantz gindoazela Maitane gure mendilagunari esker eta, nahiz eta hasierako asmoa ez izan, Lezaoko kobazuloa ere ikusi ahal izan genuen, ederra benetan!

 


 Bukatzeko, Eguileorrera jaitsi eta handik Agurainera bueltatu ginen 4 orduko irteera eder bati amaiera emanez. Igande ederra, konpainia ederrean eta euskaraz, gehiago eskatzerik ba al dago?




2020/10/20

EGUZKIA, MENDIA ETA EUSKARA FAMILIA GIRO EDERREAN!

 Pasa den igandean, Araiara gerturatu ginen MENDILAGUNA egitasmoaren ikasturteko lehenengo irteeran. Eguzkia lagun, giro ederra izan genuen eta goizeko hotza alde batera utzita hasi ginen Kukumara bidean.


Bidean umeek hainbat gauza aurkitu behar izan zituzten, hala nola, masustak, ezkurrak....eta jolasean Kukumara heldu ginen.

Bertatik kobazulorantz abiatu ginen.

Ederki igo ziren gure txikienak, aupa zuek! Eta bukatzeko esfortzua egin ondoren....Hamaiketako ederra egin genuen Intuxiko frontoian. Zelako ekipoa.



Igande ederra, eguraldi ederra, mendia eta euskara giro ederrean, eskerrik asko etorri zineten familia jatorrei!!

Hurrengora arte!

2020/10/13

IGANDEAN MENDIRA!

 Igande honetan 2020-21 ikasturteko lehenengo irteera egingo dugu Kukumara mendilagunekin. Etorri eta animatu!



2020/10/08

2020/09/15

BADATOR IKASTURTE BERRIA!

 

Egun on, berbalagunok!!Zer moduz pasa duzue uda arraro hau? Espero dugu ahalik eta ondoen pasa izana. Badator ikasturte berria eta bueltan gara berbalagunok. Berbalagun talde batean izena- eman nahi duzu? Informazioa nahi duzu? Mendilagun egitasmoan parte hartu nahi duzu?
Etorri eta anima zaitez euskaraz bizitzera!

2020/06/29

IKASTURTEARI BUKAERA MENDIAN, NOLA EZ!

Ikasturte arraro honi ez genion bukaera birtual bat eman nahi eta 4 berbalagun mendi buelta ederra ematera animatu ginen. Igande eguzkitsu ederra egin zigun eta Araiatik aterata Peña Albeniz, Atxipi eta Artzanegi mendiak igo genituen itzuli zirkular eder batean. Harkaitzak, belardiak, iratzeak eta kapar festa ere izan genuen. Bukaera ederra eman genion Araian merezitako garagardo batekin. Aupa berbalagun eta mendilagunak eta hurrengo ikasturtera arte. BIRUSAK EZ GAITU MUTUTU!



2020/04/21

ZER DIOTE GURE ETXEKO OBJEKTUEK?

Kaixo lagunok,
Ba al dakizue gure etxeetako obektuek asko dutela kontatzeko? Askotan, ez dugu astirik izaten entzuteko; orain konfinamendu garaian, ordea, denbora asko dugu. Etxeko objektuekin pertsonaiak eta istorioak sortu eta kontatu nahi?

Hementxe dituzue gure pertsonaiak eta gure istoriotxoa. Orain zure txanda da. Egin zurea eta bidaliguzu lautada_berba@aek.eus helbidera eta alaitu dezagun denon artean konfinamendu madarikatu hau!

Hauxek dira gure pertsonaiak!
Eta hemen gure istoriotxoa!


2020/04/06

LAUTADAKO ESAERA ZAHAR LEHIAKETA

Konfinamendu hau arintzearren, jolas bat proposatzen dizuegu. Astean behin 10 esaera zahar bidaliko dizkizuegu whatsappez eta facebooken ere argitaratuko ditugu. Jolasak bi atal izango ditu:
1) Esaerak ez ditugu osorik jarriko. Bi zatitan banatuko ditugu eta hasierak eta bukaerak lotu beharko dituzue.
2) Azkenik, 10 esaera horietako bat aukeratu eta bideo batean egoera antzeztu beharko duzue.
Bidali bideoa beheko telefono zenbaki edo emailera eta jasotzen ditugunen artean sariak izango dira.
ANIMO!!!

2020/03/17

Koronabirusari hortzak eta euskarari bihotzak!

Egoera honetan, euskaraz praktikatzen jarraitzeko, baliagarri izango zaizuelakoan, hementxe duzue web orri eder bat, mingaina astintzeko. Eman izena eta eragin mihiari!

http://mintzanet.net/

2020/03/02

Defentsa pertsonaleko tailerra

Larunbat goizean, Araiako polikiroldegian elkartu ginen defentsa pertsonala ikasteko hainbat teknika eta ariketa irakatsi zizkigun berbalagun ere den Jesus Vianak. Egia esan, teknika oso baliagarri eta erabilgarriak irakatsi zizkigun. Mila esker Jesusi eta bertaratutako guztiei!


2020/02/10

Asteburu bikaina mendilagun eta sukaldariekin

Asteburu ederra izan da pasatakoa. Lehenik, ostiralean sukaldaritza tailerra ederki gozatu zuten umeek jaten eta esperimentatzen, hementxe duzue adibideren bat


Bestalde, igandean Anbotora joan ginen, nahiz eta lainoak eta haizeak bidea zaildu zigun. Mendilagun talde honekin, edonora! Aupa zuek!



2020/01/27

Galarretako ehun urteko haritzak

Larunbat goiz ederra pasa genuen larunbatean, Galarretako ehun urteko haritzak ikusten.  "Galarretako aitona" edo Mindutxa helmugatzat hartu genuen eta bertako bidezidorrak ikusi ahal izan genituen. Eguraldiak ere lasai eta gustura ikusteko aukera eman zigun. Hementxe mendilagun ekipoa. Aupa zuek