Pages
2015/12/31
2015/12/21
Lautadako AEKko ikasle, irakasle eta Berbalagunen afaria!
Abenduaren 18an, 2015 urteari agur esateko afaria antolatu genuen Lautadako AEK osatzen dugunok, Ederto jan genuen eta kopa edan bitartean eztarriak berotzen hasi ginen! Gaueko c1 taldeak bertsoak prestatu zituen eta hau da berbalagunei kantatutakoa. ESKERRIK ASKO!
Zuek daramazue
garrantzitsuena,
txalupetan bezala
euskararen lema.
Meritu handia da
berbalagunena,
horregatik zuentzat
txalo beroena
2015/12/16
EUSKARAREN ASTEA LAUTADAN: ARGAZKIAK
Euskararen egunean ekintza ugari antolatu ziren Lautadan eta horietako batzuen argazkiak bildu ditugu zuekin elkarbanatzeko. Euskarak 365 egun behar dituelako, lanean jarraituko dugu lotsarik gabe euskaraz bizi gaitezen!
ESKERRIK ASKO EKINTZETAN PARTE HARTU DUZUENOI!
ESKERRIK ASKO EKINTZETAN PARTE HARTU DUZUENOI!
Barrundiako Bertso-afaria |
Bertso saioa Agurainen |
Dantza Aguraingo kiroldegian |
Erdaldun berrien kluba Zabalarten |
Eriz magoa Dulantziko kaleetan |
"Eman txapa gurasoei"ekimena Araian |
Burgelun Amarauna taldearen Kontzertua |
Txistekalari Araian |
2015/12/02
Magia, ikuskizunak eta musika euskararen nazioarteko eguna dela eta
Abenduaren 3an Euskararen nazioarteko eguna izango da eta Lautadako berbalagun/gurasolagun egitasmoa horren inguruan antolatu diren ekintzen prestaketan aritu da beste hainbat eragilerekin batera. Horietako batzuk bildu ditugu post honetan baina gogoratu gehiago badirela, eta informazioa blog honetan aurkituko duzuela.
AGURAIN
Abenduaren 4an, 19:30etik aurrera, ASIER KIDAM magoa ibiliko da alde zaharreko kaleetatik, Aguraindarrak hurbileko magiarekin liluratuz.
ARAIA
DULANTZI
ABENDUAREN 3an, 19:30etik aurrera, ERIZ magoa ibiliko da alde zaharreko kaleetatik, Dulantziarrak hurbileko magiarekin liluratuz.
ABENDUAREN 5ean DURANGOKO AZOKARA BERBALAGUNEKIN ETORRI NAHI BADUZU, EMAN IZENA AEKn EDO 607 628 342 telefonoan
Suscribirse a:
Entradas (Atom)